Indoeuropar Hizkuntzak: Europako edo Asia hegoaldeko jatorria duten ehunka hizkuntzaren familia

Indoeuropar hizkuntzak hizkuntza familia bat dira, Europako zein Asia hegoaldeko ehunka hizkuntza eta dialektok osatua.

Indoeuropera antzinako hizkuntza hipotetiko bat da, hizkuntza familia horren ustezko sorburua, eta hasierako indoeuroparrek hitz egingo zutena. Indoeuropar hizkuntzen artean ditugu Europako hizkuntza hedatuenak, bai eta Irango lautadako nahiz Indiako hainbat hizkuntza ere, adibidez: hindia, gaztelania, ingelesa, italiera, portugesa, bengalera, errusiera, frantsesa, alemana eta punjabera. Indoeuropar familia da hiztun gehien duen hizkuntza familia, 3 mila miloi hiztun baititu. Hizkuntza familia honetan zenbait adar daude, eta horien artean hiztun gehien dituena indoirandarra da.

Indoeuropar hizkuntzak
Indoeuropar Hizkuntzak: Familiaren identifikazioa, Jatorri geografikoa, Sailkapena
     Indoeuropar hizkuntzen hiztun gehiengoa duten herrialdeak

     Estatus ofiziala duen indoeuropar hizkuntzen hiztun gutxiengoa duten herrialdeak

     Indoeuropar hizkuntz ofizialik ez duten herrialdeak, baina gutxiengo batek indoeuropar hizkuntzaren bat hitz egiten duena
Datu orokorrak
Hiztunak-
Rankinga-
Eskualdea-
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiahizkuntza fusionatzailea
Aurrekariaaitzinindoeuropera
Hizkuntza kodeak
ISO 639-2ine
Glottologindo1319
Linguist Listieur
IETFine

Familiaren identifikazioa

Sir William Jones filologoak proposatu zuen lehen aldiz indoeuropar hizkuntza familia honen inguruko hipotesia. XVIII. mendearen bigarren erdian, ikusi zuen antzekotasunak zeudela orduan zaharrenak zirela uste zen lau hizkuntzen artean, hots, latinaren, grekoaren, persieraren eta sanskritoaren artean.

Antzinako hizkuntza hipotetikoari aitzinindoeuropera deritzo. Hori bide da indoeuropar familia osoaren ama hizkuntza. Indoeuroperaren ustezko alderdi fonetiko eta gramatikalak berreraiki dira. Hortaz, indoeuropera berreraikitako hizkuntza hipotetiko bat da, K.a. 4000. urtean datatua; izan ere, K.a. 2000. urtean badira ezaugarri ezberdinak, indoeuroperatik jaiotako hizkuntzen artean.

Jatorri geografikoa

Aitzinindoeuroperaren jatorrizko lurraldea edo urheimat delakoa aitzinindoeuropera hizkuntza bakuna izan zitekeen kokapen posiblea da, indoeuropar hizkuntzen edo herrien abiapuntu geografikoa.

Urheimat horren kokapenari buruzko proposamenik onartuena hipotesi estepa eurasiarra da, zehazki estepa Pontiar-Kaspiarra esan ohi dena, Itsaso Beltzaren eta Kaspiar itsasoaren iparraldeko lurraldea. Denborari dagokionez, k.a. 4000 urtearen inguruan kokatzen da inguru horretan aitzinindoeuropera, eta kultura arkeologikoen aldetik, Kurganen kulturaren eta Yamnaya kulturarekin lotzen da batik bat, azken konexio honetarako datu genetikoak ere erabili izan direlarik hipotesiaren indargarri gisa. Kaspiar itsasoaren eta Itsaso Beltzaren arteko lurraldean Kurgan kultura garatu zen Kalkolitoaren eta Behe Brontze Aroaren artean. Ehorzketarako kurgan izeneko tumulua (errusieraz eta ukraineraz tumulua adierazteko hitza da kurgan) du ezaugarri nagusi kultura horrek. Marija Gimbutasek eta berarekin bat datozen ikerlariek Kurgan kultura aitzineuroparrekin lotzen dute. Ondorengo mendeetan, eskualde horretatik Europa, Iran eta India aldera hedatu bide ziren indoeuropar hizkuntzak.

Estepako hipotesi horren lehiakide nagusia Anatoliako hipotesia da, zeinak aitzinindoeuroperaren jatorria Anatolian kokatzen duen k.a. 8000 urtearen inguruan. Hipotesi hau aspaldikoa da, baina beti bigarren mailan egon da estepako hipotesia indartu zenetik, baina 2023an ikerketa batek berriro ekarri zuen lehen mailara ideia hau, Anatolia baino zehatzago Hego Kaukasoa jarriz sorburu gisa. Metodo konparatibo filogenetiko matematikoak erabiliz eraiki zuten hipotesi hau.

Sailkapena

Indoeuropar Hizkuntzak: Familiaren identifikazioa, Jatorri geografikoa, Sailkapena 
Aitzinindoeuropera "kurgan" garaian
Indoeuropar Hizkuntzak: Familiaren identifikazioa, Jatorri geografikoa, Sailkapena 
Indoeuropera K.a. 3000 urtean
Indoeuropar Hizkuntzak: Familiaren identifikazioa, Jatorri geografikoa, Sailkapena 
Indoeuropera K.a. 2000 urtean
Indoeuropar Hizkuntzak: Familiaren identifikazioa, Jatorri geografikoa, Sailkapena 
Indoeuropera K.a. 500 urtean
Indoeuropar Hizkuntzak: Familiaren identifikazioa, Jatorri geografikoa, Sailkapena 
Erromatar Inperioaren eta germaniar migrazioen garaian

Indoeuropar hizkuntzen familia hainbat adarretan bereizten da. Hizkuntza horietako batzuk jada hil egin dira eta beste batzuk, berriz, gaur egun bizirik daude. Hona hemen sailkapena:


Indoeuropar Hizkuntzak: Familiaren identifikazioa, Jatorri geografikoa, Sailkapena 
Indoeuropar hizkuntzen zuhaitza.

Erreferentziak

Bibliografia

  • Anthony, David W. (2007), The Horse, the Wheel and Language: How Bronze-Age Riders from the Eurasian Steppes Shaped the Modern World, Princeton University Press
  • Cavalli-Sforza, Luigi Luca (2000). Genes, peoples, and languages. Farrar Straus & Giroux. ISBN 978-0-86547-529-8.
  • Mallory, J. P.; Adams, D. Q. (2006), The Oxford introduction to Proto-Indo-European and the Proto-Indo-European world (Repr. ed.), Oxford [u.a.]: Oxford Univ. Press, ISBN 9780199287918

Kanpo estekak

Tags:

Indoeuropar Hizkuntzak Familiaren identifikazioaIndoeuropar Hizkuntzak Jatorri geografikoaIndoeuropar Hizkuntzak SailkapenaIndoeuropar Hizkuntzak ErreferentziakIndoeuropar Hizkuntzak BibliografiaIndoeuropar Hizkuntzak Kanpo estekakIndoeuropar Hizkuntzak

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Felix MendelssohnHannah ArendtAntzinako GreziaWazemank (telebista saioa)Antzinako ErromaAxolotBasogintzaIntxaur-hauskailua (balleta)Itziar Murua UriaGizarte-darwinismoPetrolioBertsolaritzaBilintxOnddoNafarroaNegu GorriakBarne produktu gordinEslovakiaEnergiaLandareMiñanPalankaLekeitioHizkuntzaZuberoaOrsk-eko aireportuaEnergia berriztagarriZuhaitzTaigaGazte Koordinadora SozialistaSlow FoodHari instrumentuLurrikaraHarkaitz CanoEuroBaionaGatibuJoana GaritanoEnergia iturriErroldaGaztelaniaMiren NarbaizaLamia (greziar mitologia)Joxe Mari AgirretxeIñigo UrkulluLiztor asiarDebagoienaBasoHaize instrumentuHistoriaurreaPaperJose Antonio ArdanzaMesopotamiaBergaraCreative CommonsMonarkiaErresuma BatuaIker MuniainKooperatibaIdazketaren historiaSugegorriBurionagonatotorekagageazkoetxeaTanatoturismoEuskal dantzakHezkidetzaKlima aldaketaVirginia Woolf🡆 More