Wikidata: Modu kolaboratiboan editatutako ezagutza datu base askea

Wikidata elkarlanean sortutako datu-base eleanitz bat da, Wiki Fundazioak kudeatua.

Wikidataren xedea da iturri bateratu bat eskaintzea zenbait datutarako (adibidez, pertsonen jaiotegunak eta jarduerak, edo Wikipediako artikulu bat nola den beste hizkuntzen Wikipedietan (hizkuntzen arteko loturak). Informazio hori Wikimediaren proiektuetan erabiltzen da gero, adibidez Wikipedian. Wikipediako artikulu askotan goian eskuinaldean hainbat daturekin agertzen den infotaula, kasu askotan automatikoki sortu izan da artikulu horri buruz Wikidatan dagoen informazioarekin.

Wikidata: Iruditegia, Erreferentziak, Ikus gainera Wikidata
Jatorria
Sortzailea(k)Wikidata editors (en) Itzuli eta Wiki Deutschland (en) Itzuli
Egilea(k)Wiki community (en) Itzuli eta Wikidata editors (en) Itzuli
Sorrera-urtea2012
Honen izena daramawiki eta datu
Ezaugarriak
Hizkuntzaeleaniztuna
Software motoreaWikibase eta MediaWiki
Egile-eskubideakcopyright, egile-eskubideen titularrak jabari publikoari eskainia eta copyrightduna
LizentziaCC0, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Moldatugabea eta Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa (CC BY-SA 4.0)
Deskribapena
Honen parte daweb semantiko
Linked Open Data cloud diagram (en) Itzuli
Kokapena
JabeaWiki Fundazioa
Ekoizpena
GaratzaileaWiki Deutschland (en) Itzuli eta Wiki Fundazioa
Fikzioa
Erabiltzen dumezu pribatu, Wikibase eta semantic technology (en) Itzuli
Argumentu nagusiaDatu Lotu Irekiak
Historia
Gertaera nabarmenak2015eko urriaren 29a
urteurren
QID milestone (en) Itzuli
2016ko urriaren 29a
urteurren
aurkezpen Berlin
Jasotako sariak
Open Data Award
Open Publishing Awards (en) Itzuli

wikidata.org
Facebook: Wikidata Twitter: wikidata Mastodon: wikidata@wikis.world Telegram: wikidatachat LinkedIn: wikidata-wf GitHub: Wikidata Edit the value on Wikidata
BideoaYouTube

Wikimediatik kanpo ere edonork kontsulta dezake Wikidata, baita informazio hori erabili gero domeinu publikoko CC0 lizentziarekin.

Wikibase softwarea erabiliz funtzionatzen du Wikidatak.

Antzekoa da Wiki Commons zerbitzua, kasu honetan osagaiak ez dira datuak, argazki eta multimedia baizik, Commonsen gordetzen baitira Wiki proiektu guztietarako eskuragarri dauden argazki, dokumentu, irudi, infografia, audio eta bideo fitxategiak.

« Gizakiok irakur eta uler dezakegun formatu batean argitaratu ohi dugu ezagutza, Wikipedia bezalako entziklopedia batean, esaterako. Edozein entitateren inguruan dakiguna hor dugu eskuragai. Datu Lotuak (Linked Data), aldiz, web semantikoa deritzon horretan erabiltzen dugun formatua da, gizakiok nahiz makinek ulertzen dutena. Pil-pilean dagoen gaia dela esan daiteke, alor gero eta gehiagoko datuak web semantikoaren bitartez eskuragarri baitaude. Orain dela hamar urte, Wikidata sortu zen, Wikipediaren ahizpa, eta, azken hori ez bezala, makinek irakur eta interpreta dezaketen baliabidea da. Entitateen deskribapenak biltzen ditu Wikidatak, formatu egituratu eta estandarizatu batean, eta elkarrekin lotu; lotura horiek grafo gisa irudika daitezke, eta horregatik ezagutza-grafo deitzen diogu horrela sortutako datu-multzoari. Beste hainbat baliabidetan ezagutza egituratzeko teknologia berberak ditugu, baina Wikidatak bi ezaugarri ditu, beste guztietatik bereizten dutenak: alde batetik, ezagutza-grafo librerik handiena da gaur egun, eta bestetik, edozein sar daiteke edukiak osatu edo aldatzera. »

—David Lindemann: "Euskaraz Wikidataz aritzeko lehenengo ahalegin koordinatua da ikastaro hau", 2023ko uztailaren 7a


Iruditegia


Erreferentziak

Ikus gainera

Kanpo estekak

Tags:

Wikidata IruditegiaWikidata ErreferentziakWikidata Ikus gaineraWikidata Kanpo estekakWikidataDatu-baseEleaniztasunLaguntza:Hizkuntza arteko loturakWiki FundazioaWikipedia

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

MasturbazioFolk musikaXXXTentacionTxikigarriAgurainIkurrinSantiago Abascal CondeAmaren eskuakGipuzkoaEspezie inbaditzailePostposizioUrizaharraEntretenimenduEuskal baladakJose Antonio AgirreBusturialdeaBerotegi-efektuaHaurdunaldiAditzondoLiburuaren Nazioarteko EgunaJeltzaleMiren Gorrotxategi AzkunePankreatitisAgustin MujikaAinhoa AzpitarteLehen Mundu GerraUgaztunSchool TiesAhal DuguIrrumazioHezbola2021Manuel LarramendiLeire Fernandez Abete2024ko Lieja-Bastogne-LiejaMaite Gurrutxaga1998ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakEkialde HurbilaRomain BardetAnbotoGernikako bonbardaketaIlargia2019ko Sri Lankako atentatuakSindikatuEusko Abertzale EkintzaJavier AtutxaJasone OsoroIvana BaqueroIma GarrastatxuYolanda Mosquera FernándezBarrenGetxoAthleticBasajaunDiana UrreaIruñerria2019ko udal eta foru hauteskundeak Hego Euskal HerrianPello ReparazTarragonako Castell txapelketaAdizlagunSarpenElsa ScheelenEsther Martínez FernándezRamon SaizarbitoriaGerra HotzaHatzak sartuAngelu (geometria)AjuriaeneaJokin AltunaTxakurErrubrika (hezkuntza)Zazpiak Bat🡆 More