Zuhaitz

Zuhaitza zurezko landare handi eta bizikorra da.

Sustraiak, enbor bat edo gehiago, adarrak eta hostoak ditu. Azalak, larruaren parekoa dena, infekzioen eta onddoen aurka babesten du, eta garatzerako behar dituen ura eta elikagaiak adar eta hostoetara garraiatzen ahalbidetzen dio. Beste landareak baino handiagoak dira eta espezie batzuek (sekuoia gorriek, adibidez) 100 metroko garaiera gainditu dezakete, eta milaka urtez bizi. Zuhaitzak duela 370 milioi urte sortu ziren. Munduan 3 bilioi zuhaitz heldu baino gehiago daudela uste da.

Zuhaitz
Ezki (Tilia cordata) bakarti bat (Linn, Suitza)
Zuhaitz
Europar laritza (Larix decidua), zuhaitz konifero bat, hostoerorkorra.

Zuhaitz talde txikiek zuhaiztiak osatzen dituzte eta populazio handiek, berriz, baso eta oihanak.

Zuhaitzak paisaia naturalaren osagai garrantzitsuak dira, izan ere, higadura prebenitzen dute eta eguraldiaren gorabeheretatik babestutako ekosistema eratzen dute. Oxigenoa sortzeko eta atmosferan karbono dioxidoa murrizteko orduan ere garrantzitsuak dira, baita lurzoruko tenperatura txikitzeko ere. Landa- eta hiri-paisaiaren eta nekazaritzaren elementuak ere badira, bai itxura erakargarria dutelako, bai fruta-arbolen baratzeetan fruituak ekoizten dituztelako. Zuhaitzen zura eraikuntza-materiala da, baita lehen mailako energia-iturria ere. Zuhaitzek ere eginkizun garrantzitsua dute munduko mitologia askotan. Euskal Herrian, adibidez, Gernikako arbola garrantzi handiko ikurra da oraindik ere.

Hitza

Hainbat hitz dago euskara batuan zuhaitza izendatzeko: zuhaitz bera, arbola, zuhamu' eta zuhain. Halere, zuhaitz bera da euskara batuan erabiliena, besteen oso aurretik.

Zuhaitz hitzaren etimologia ez da argia, baina badirudi lehen osagaia zur dela, eratorrietan hartu ohi duen zu(h)- itxurarekin. Testu antzinakoenetan forma erabilienak badirudi direla zu(h)aitz, zuhatz eta zugatz.

Hededaduraz, zuhaitzaren antzeko forma duen egitura, irudia eta abarrei “zuhaitz” esaten zaie. Adibidez, hizkuntzalaritzan, esaldiaren egitura adierazteko egiten den diagrama, esaldiaren osagaiak sintagmen egitura legeen arabera adierazten dituena, “zuhaitz” deitzen da.

Zuhaitz pertsona-izena ere bada, gizonezkoa.

Definizioa

Zuhaitz 
Zuhaitzak moztea eta egurra erabiltzea, ekonomiako lehen sektoreko aktibitate garrantzitsua izan da leku askotan, baita Euskal Herrian ere.

Nahiz eta "zuhaitza" eguneroko hizkuntzako hitza izan, ez dago definizio zehatzik zuhaitza zer den adierazteko, ez botanikoki ezta ohiko hizkeran ere.

Zentzu zabalenean, zuhaitz bat zurtoin (edo enbor) luze eta gogorreko landare bat da, hosto edota adarrak lurretik hurrun eusten dituena. Ezaugarri nagusia, ordea, garaiera da, nahiz eta admitiendo arabera desberdina izan: 3m, 5m edo 6m. Txikiagoei "zuhaixka" deritze. Papaia eta bananondoa bezalako landare belarkara handiak, zentzu zabal horretan, zuhaitzak dira.

Zentzu hertsian, bigarren mailako hazkuntzaz osatutako zurezko enbor bat duena da zuhaitza, hots, enborra urtero loditzen dela kanporantz haztean, hazkunde-puntatik gorantz egiten duen lehen hazkuntzaz gain. Definizio honen arabera, palmondoak, bananondoak eta papaiak bezalako landare belarkarak ez dira zuhaiztzat hartzen, edozein izanda ere euren garaiera, hazkuntza forma edo zurtoinaren zirkunferentzia. Zentzu zabalxeagoan, zenbait monokotiledoneo zuhaiztzat har daitezke; Josueren jukak, banbuek eta palmondoek bigarren mailako hazkunderik ez duten arren, eta benetako zura ekoizten ez badute ere, "pseudo-zura" sor dezakete, lehen mailako hazkundeaz osatutako zelulak lotuz. Dracaena generoko zuhaitz-espezieek, monokotiledoneoak izan arren, bigarren mailako hazkuntza dute enborreko meristemoak eragina, baina ezberdina dena zuhaitz dikotiledoneotan dagoen meristemo lodituarekin.

Historia

Zuhaitz 
Palmondoak eta zikadak, Tertziarioan izan zezaketen itxurarekin.

Lehen zuhaitzak, iratze zuhaiztunak, azeri-buztanak eta likofitoak izan ziren, Karboniferoko basoetan hazi zirenak. Lehen-lehenak Wattieza generoa Devoniar Ertainekoak (duela 385 milioi urte) eta Archaeopteris izan zitezkeen. Biak esporen bidez ugaltzen dira, hazien ordez, eta loturatzat hartzen dira iratzeen eta gimnospermoen artean, zeinak Triasikoan eboluzionatu ziren.

Mesozoikoan (duela 245-66 milioi urte) koniferoak ugaritu eta lehorreko habitat nagusietan bizitzeko egokitu. Aro hartan ere bai, ginkgoak, zikadaleak eta beste gimnospermo batzuk agertu ziren. Ondoren, Kretazikoan, loredun landareen zuhaitz formek eboluzionatu egin zuten. Hauek Tertziarioan (duela 66 eta 2 milioi urte bitartean) hasi ziren koniferoak ordezkatzen, basoek mundua estali zutenean. Klima duela 1,5 milioi urte hoztu eta lau glaziazioetatik lehena gertatu zenean, izotzak aurrera egin ahala basoak gibeleratu egin ziren. Glaziarteetan, zuhaitzek izotzak estalitako lurra birkolonizatu zuten, hurrengo izotz aroan berriz baztertuak izateko.

Morfologia

Hiru atal nagusi bereizten dira zuhaitzetan: sustraiak, enborra eta adaburua (batzuetan adarrez osatua izan ordez hostoz soilik osatua dena).

Zuhaitz baten sustraiak lurpean egoten dira eta ura eta elikagaiak xurgatzen dituzte inguruko lurretik. Lurgainean, enborrak garaiera ematen die adarrei eta hostoei eguzki-argia lortzeko borrokan laguntzeko. Zuhaitz batzuetan, abarrak zabaldu egiten dira asko hostoen alderik gehiena eguzkirantz jarri ahal izateko. Bestalde, egon badaude zuhaitz batzuk hemen esandako organo guztiak ez dituztenak, hala nola: palmondo gehienek ez dute adarrik, Ipar Amerikako saguaroak ez du hosto funtzionalik eta iratze-zuhaitzek ez dute zurezko azalik. Hala ere, haien forman eta neurrian oinarriturik, zuhaiztzat hartzen dituzte zientzialariek.

Sustraiak

Sakontzeko, irakurri: «Sustrai»
Zuhaitz 
Amerikar pinu gorri (Pinus resinosa) gaztea, sustraiak agerian dituene higadura dela-eta.

Sustraiek zuhaitza lurrean finkatzen dute, eta ura eta elikagaiak biltzeko balio dute, zuhaitzaren atal guztietara eramateko. Ugaltzeko, babeserako, bizirauteko, energia biltegiratzeko eta beste helburu askotarako ere erabiltzen dira.

Sustrai nagusi bat izan dezakete, edo maila berrean dauden sustrai ugari, bata besteari gainartzen ez zaion itxura adarkatu faszikulatua hartuz. Sustrai asko, onddoen mizelioekin sinbiotikoki elkartzen dira. Onddoek hainbat zuhaitz konekta ditzakete eta elikagaiak eta seinaleak transmititzen dituen sarea osatu.

Aireko sustraiak ez dira oso ohikoak zuhaitzen espezieen artean, baina inguru zingiratsuetan bizi diren espezie batzuetan agertzen dira, adibidez, manglean (Rhizophora).

Enborra

Sakontzeko, irakurri: «Enbor»
Zuhaitz 
Pago (Fagus sylvatica) baten enborra udazkenean.

Enborra adaburuari eusten dion egitura da, zurtoinaren zati zurkara. Kanpoko geruza batez osatuta dago, azala, espeziearen arabera lodiera eta kolore aldakorrekoa, zuhaitzaren ehun bizia babesteko balio duena. Erdigunea, ilunagoa, zurgiharra da, xilemako zur-zelula hilez osatua. Zuraren zatirik gazteena zurgizena da, eta azaletik hurbilen dagoena. Albumenaren eta azalaren artean, enborra hazten ari den zelula geruza bakar bat dago, cambium izenekoa eta bi zatitan banatua: barnealdeak xilema osatuko du (zurgizena eta zurgiharra) eta kanpoaldeak barneko azala (floema).

Azalaren ezaugarriak lagungarri dira zuhaitz-espezieak identifikatzeko. Adibidez, pago arruntak (Fagus sylvatica) grisa eta leuna du; pinazi-pinuak (Pinus pinea) kolore arre grisa edo arre gorrixka du, lerro ilunak eta ezkatak bezalako xafla handiak eratzen dituena; eta zumar hostotxikiak (Ulmus minor), kolore arre grisa du, pitzadurez zatitua, horizontalak zein zeharkakoak.

Enbor bat zeharka mozten denean (edo motzondoan), zirkulu zentrokide batzuk ikus daitezke: eraztunak. Hauen kopuruak zuhaitzaren adina adierazten du, urtero eraztun bat eratzen baita. Eraztun hauek zabalak edo estuak izan daitezke, zenbait faktoreren arabera: estuek, urte zailak erakusten dituzte, garai hotz edo lehorrak kasu; zabalek, ordea, ingurumen-faktoreek hazkundean eragin kaltegarririk izan ez dutela. Eremu epeletako zuhaitzetan errazagoa da eraztun bakoitza bereiztea, klima tropikaletako egoera konstanteetan ez baita urteko eraztunik sortzen. Dendrokronologiak aztertzen ditu zuhaitzen enborraren ebakiduran agertzen diren eraztunak.

Adaburua

Sakontzeko, irakurri: «Adaburu»
Zuhaitz 
Haritz baten (Quercus robur) ernamuinak (begiak), hostoak, loreak eta fruituak.

Adaburua enbor gainean dagoen adar eta hostoen multzoa da. Zuhaitzen ezaugarri garrantzitsuenetakoa da, hauen itxura orokorra definitzen baitu.

Adarrak lurretik urrun sortzen dira, enbor tarte libre bat utziz. Adaburuak forma ezberdinak hartzen ditu espezieen arabera, bost mota bereiziz: luzekara eta bertikala, biribila edo esferikoa, aterki itxurakoa edo horizontala, konikoa eta irregularra. Adarrak enborretik ateratzen dira, adar txikiagoetan banatuz, eta hauetan ernamuinak eta hostoak daude. Ernamuinetik lore bat, adar bat edo hostoak erna daitezke. Adaxken muturrean geratzen direnak puntako begiak deitzen zaie. Banesteko, ezkataz edo katafiloz estalita egoten dira.

Hostoen bidez, zuhaitzak fotosintesia egiten du eta, horretarako, elikatu egin behar da. Sustraiek ura xurgatzen dute lutte tik, bertan disolbatutako mineralekin. Enborretik gora igotzen dira hostoetaraino. Bertan, anhidrido karbonikotik datorren karbonoarekin erreakzionatzen dute eta azukreak sortzen dituzte. Gero, azukrea zelulosa bihurtzen da, zuraren osagai nagusia. Orri zabalak dituzten hostoek gainalde eta atzealde bana dute, non estomak dauden (anhidrido karbonikoa sartzen den irekidura txikiak) eta hortik, ur soberakina eta oxigenoa irteten da.

Sailkapena

Landareen sailkapen zientifikoan zuhaitzek ez dute klase berezi bat osatzen; gehienak angiospermoak dira, baina badira pteridofitoak eta gimnospermoak ere.

Sailkapen orokor baten arabera, zuhaitzak bi multzo nagusitan banatu ditzakegu:

Europan, esate baterako, 454 zuhaitz espezie daude ondo katalogatuta, horietatik %42 desagertzeko mehatxupean.

Fruitu arbolak

Sakontzeko, irakurri: «Fruitu arbola»

Kultura

Sarritan, balio garrantzitsua izaten dute zuhaitzek mitologia eta erlijioetan. Honen adibide batzuk dira, Yggdrasil mitologia nordikoan, Gabonetako zuhaitza mitologia germanikotik hartua, Jakinduria-zuhaitza judaismo eta kristautasunean, eta Argitasunaren zuhaitza budismoan.

Euskal Herriko kulturan, esate baterako Gernikako Arbola itzal handiko sinboloa da aspaldidanik.

Landaketa

Zuhaitz aldaketa edo zuhaitz landatzea arbola lekuz aldatzeko egiten den eragiketa da. Horretarako sasoirik onena, hostoak galtzen duten zuhaitzen kasuan, udazkenaren bigarren erdia eta neguaren lehen erdia da, azarotik otsailera, eta hostoei eusten dieten zuhaitzen kasuan, aldiz, negua amaitu eta udaberrian sartzean.

Txertaketa

Gehiago jakiteko, irakurri: «Txertaketa (botanika)»

Txertaketa edo mentaketa nekazaritzako teknika bat da, non landare baten zati bat beste landare batean ezartzean den, zati biak elkarrekin hazteko eta eta hortik aterako den landarean sorburu diren bi landareen ezaugarriak nahasteko.

Esaerak

Zuhaitz 
Itzalik gabeko arbolarik ez.
«

Arbola onak, itzal ona.

»
«

Arbola apalean aise (eg)iten da egurre.

»
«

Adar iharrik [edo igarrik] gabeko arbolarik ez.

»
«

Arbola fruituetatik ezaguketan da.

»
«

Arbola txarrak, fruitu onik ez.

»
«

Zuhaitza zaharrago, zuzentzen zailago.

»

Ikus Gotzon Garate. Atsotitzak.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Zuhaitz HitzaZuhaitz DefinizioaZuhaitz HistoriaZuhaitz MorfologiaZuhaitz SailkapenaZuhaitz KulturaZuhaitz LandaketaZuhaitz TxertaketaZuhaitz EsaerakZuhaitz ErreferentziakZuhaitz Ikus, gaineraZuhaitz Kanpo estekakZuhaitz

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Pello Reparaz2000Hauteskundeak UrizaharranNeurketaArabaBarne produktu gordinMasturbazioEdurne AzkarateZazpiko errugbiZaldiLeonardo da VinciAsiako historiaWinston ChurchillHarriHuronEuskarazko Wikipedia (webgunea)1945Kjell Magne Bondevik2020Erdi AroaImanol PradalesMcDonnell Douglas F-15 EagleLuís TosarNeolitoaIñigo MartinezRigako baltsamo beltzPortugalGemma HerreroHego AmerikaBerezko hazkundeGorlako IgoeraAntartikaGizarte HezkuntzaSorginkeriaHiperplasiaGiuseppe GaribaldiAlaitz eta MaiderZarautzUgal-aparatuEuskaltzaindiaSantiago AranaSkeletocutis nivea1952UEFA Euro 2008ko azken faseaBertsolaritzaArnaitz FernandezGotzone SagarduiAzuritaModernismo (filosofia)Édith PiafZuberoaDresdenen bonbardaketaMelvyn Douglas1970José Gil FortoulNico WilliamsXHTMLRakel MateoTourmaletMaiatzaren 23TxantxangorriScratch (programazio-lengoaia)BaltimoreJaponiaNafarroa Garaia2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakEgan (musika taldea)Alun Wyn JonesQandeel BalochTxistu (musika tresna)🡆 More