Aleman: Hizkuntza

Alemana (Deutsch) indoeuropar hizkuntza bat da, germaniar hizkuntzen taldekoa.

Alemania, Austria, Liechtenstein eta Suitzan hitz egiten da batez ere, eta mundu osoko 11. da, hiztunen kopuruari bagagozkio, 120 milioi hiztun baititu. Europar Batasuneko mintzatuena da, 100 milioi hiztunekin. Hizkuntza horren euskal izenak alamanen germaniar tribuan du jatorria.

Alemana
Deutsch
Aleman: Banaketa geografikoa, Aldaerak, Dialektoak
Aleman: Banaketa geografikoa, Aldaerak, Dialektoak

Alemana munduan     Hizkuntza ofiziala

     Oso mintzatua eta ulertua eta/edo hizkuntza nazionala

     Eskualde mailan mintzatua
Datu orokorrak
Lurralde eremuaAleman: Banaketa geografikoa, Aldaerak, Dialektoak Alemania
Aleman: Banaketa geografikoa, Aldaerak, Dialektoak Austria
Aleman: Banaketa geografikoa, Aldaerak, Dialektoak Suitza
Aleman: Banaketa geografikoa, Aldaerak, Dialektoak Luxenburgo
Aleman: Banaketa geografikoa, Aldaerak, Dialektoak Liechtenstein
Aleman: Banaketa geografikoa, Aldaerak, Dialektoak Belgika
Aleman: Banaketa geografikoa, Aldaerak, Dialektoak Italia (Bolzano-Hego Tirol)
Aleman: Banaketa geografikoa, Aldaerak, Dialektoak Frantzia (Alsazia eta Lorrena)
Aleman: Banaketa geografikoa, Aldaerak, Dialektoak Danimarka (Hegoaldeko Jutlandia)
Hiztunak185 milioi, haietatik 105 milioik ama-hizkuntza gisan
Rankinga10
OfizialtasunaAlemania, Austria, Liechtenstein, Suitza, Luxenburgo, Belgika, Europar Batasuna. Tokiko hizkuntza ofiziala: Bolzano-Bozen (Italia), Krahule (Polonia), Vatikano Hiria (Suitzar Goardiaren hizkuntza)
EskualdeaNagusiki Erdialdeko Europa
UNESCO sailkapena1: ziurra
AraugileaRat für deutsche Rechtschreibung
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
germaniar hizkuntzak
mendebaldeko germaniar hizkuntzak
South Germanic (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaSOV hizkuntza, V2 hizkuntza, nominatibo-akusatibo hizkuntza, subjektu aditza objektua, hizkuntza azentuala, time–manner–place (en) Itzuli, hizkuntza fusionatzailea, azentua eta adjective-noun (en) Itzuli
Denbora gramatikalakorainaldia, geroaldia, preterite (en) Itzuli eta perfect tense (en) Itzuli
Modu gramatikalakindikatiboa, agintera eta subjuntiboa
Genero gramatikalakgenero maskulinoa, genero femeninoa eta genero neutroa
Kasu gramatikalaknominatiboa, genitiboa, datiboa eta akusatiboa
AlfabetoaGerman alphabet (en) Itzuli eta latindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1de
ISO 639-2deu ger
ISO 639-3deu
Ethnologuedeu
Glottologstan1295
Wikide
ASCL1301
IETFde

Banaketa geografikoa

Alemana nagusiki Alemania (herrialde horretako biztanleriaren % 95ek baino gehiagok ama hizkuntza du), Austria (% 89) eta Suitzako (% 65) hizkuntza da. Luxenburgo eta Liechtenstein herrialdeetako hizkuntza ofiziala ere bada.

Alemanierazko hiztunen komunitateak dituzten beste europar herrialde batzuk honako hauek dira: Italiako iparraldean, Bolzano-Hego Tirolgo probintzia); Belgikako alemaniar hiztunak dituzten ekialdeko kantoiak; Frantzian, Alsazia eta Lorrenako lurralde historikoetako departamentuetako hainbat udalerri; eta, azkenik, Danimarkan, Hegoaldeko Jutlandian hainbat udalerri ere baitaude.

Bestalde, badira alemanierazko hiztunen komunitateak Txekiar Errepublika, Eslovakia, Hungaria, Polonia, Errumania, Serbia, Errusia, Kazakhstan eta Namibian ere.

Aldaerak

Dialektoak

Alemana germaniar hizkuntzen familiako mendebaldeko adarra osatzen du, germaniar hizkuntzen familia bera indoeuropar hizkuntzen multzoaren barnean dagoelarik. Germaniar dialektoak usadioz bi talde nagusitan banatzen dira: goi-alemana eta behe-alemana.

Alemanaren dialektoen arteko ezberdintasunak bistakoak dira. Hala, bada, dialekto mugakideen artean baizik ezin dute elkar ulertu hiztunek, maiz. Dialekto batzuk ulertezinak zaizkie aleman estandarraz baizik mintzatzen ez diren hiztunei. Dena dela, alemanaren dialekto guztiek continuum bat eratzen dute.

Behe-alemanezko hitza Goi-alemanezko hitza Euskarazko esanahia
ik ich ni, nik
maken machen egin
Dorp Dorf herrixka
tussen zwischen artean
op auf gain / gainean
Korf Korb saski
dat das hori
Appel Apfel sagar

Alderdi historiko, sozial eta kulturalak

Aleman moderno estandarra mendebaldeko germaniar hizkuntza da, batez ere Erdi Aroan Alemaniako erdialdean eta hegoaldean hitz egindako barietate guztien ondorengoa. Konbentzionalki, alemanez idatzitako testuak hiru alditan banatzen dira:

  • Antzinako goi alemana VIII. mendetik 1050. urte arte.
  • Goi aleman ertaina 1050. eta 1350. urteen artean.
  • Goi aleman modernoa 1350etik aurrera, batzuetan goi aleman moderno goiztiarra (1350-1650) eta goi aleman modernoa (berezkoa) bereizten direlarik. Kontuan izan behar da goi aleman moderno hori erdiko goi alemanaren eta goiko goi alemanaren artean banatzen dela.

Aleman estandar modernoa, nagusiki, goi aleman goiztiarrean oinarritutako forma da, nahiz eta ahoskeran eragina izan Alemania iparraldeko hiztunek (gehienak behe-alemanez hitz egiten zutenak) idatzizko estandarra ahoskatzeko hartu zuten modua.

Hizkuntzaren estandarizazioa

Historikoki, hizkuntza bat estandarizatzen hasten den unea funtsezkoa da hizkuntza ofizial gisa erabiltzeko. XV. mendea baino lehen, eskualde bakoitzak, gehienbat, bere eskualde barietatea erabiltzen zuen. Gaur egungo Alemaniaren iparraldean, XVI. mendera arte, ospe handiko hizkuntza behe-alemana izan zen (antzeko barietatez osatutako talde bat eta hizkuntza estandarraren oinarrian dagoen goi alemana sorrarazi zuena). XV. eta XVI. mendeetatik aurrera, dokumentazio ofiziala, nagusiki, latinez idazteari utzi zitzaion, eta, ekialde-erdialdeko alemana okupatzen zuen eskualdean, eskualdeetako barietateen arteko konpromisoa irudikatzen zuen alemana erabiltzeko saiakera sortzen hasi zen. Orduan hasi zen agintarien eta hiztunen arteko adostasun bat eratzen nola idatzia eta mintzatua izango zen zehazteko, nahiz eta horrek ez eragotzi eskualdeetan aldaketak egotea. Adostasun horretatik abiatuta, hizkuntza estandarra prestigio-barietate gisa ikusten hasi zen, eta irakaskuntzako komunikazio-hizkuntza nagusi gisa irakatsiko zen modua arautzeko neurriak hartu ziren, baita bigarren hizkuntza edo atzerriko hizkuntza gisa irakatsiko zena ere. Ekialde-erdialdeko alemanezko legezko idazkiak eta Luteroren Biblia (1522-1534) aleman hizkuntza estandar modernoa eratzeko abiapuntu izan ziren. Gai honi buruz esan ohi da:

« Bibliatik alemanera egindako itzulpenarekin, eta lehenengoa izan ez arren, Luterok, gaur egun alemanaren aberastasun eta normalizazioari dagokionez (gaur egun goi aleman berria bezala ezagutzen dena, zehatzago esateko), merezi zuen indarrean dirauen aitorpena. Eta hori nabarmen gelditzen da Luterok, bere itzulpenean, ez zuelako bere dialektoko hiztegia (erdialde-ekialdeko alemana) aukeratu kontuan hartuta, baizik eta garai hartan alemaniar lurraldeetan hedatuen zegoena. Horrekin, Luterok nazio-arazo bihurtu zuen hizkuntza. Alemana ez zen dagoeneko hizkuntza bat gehiago, hizkuntza nazionala baizik. »

Hizkuntzaren estandarizazio hori eskualde-modu alternatiboen arteko arauak hautatzean datza. Bere kasuan, XVIII. mendearen erdialdera arte ez zen ezarri gutxi gorabehera behin betikoa zen estandar idatzi bat, eta, XIX. mendean zehar, ahoskera estandarra ere finkatu zen. Prusiako bateratzea eta bere Aduana Batasuna (Zollverein) hizkuntza estandarrerako bultzada bat izan bazen ere, jatorriz, Prusiako lurraldean, hizkuntza nagusia behe-alemana zen, nahiz eta hezkuntzan goi alemana oinarri zuen estandar hasiberria sustatu zen. Aleman estandar hori ez zen hizkuntza ofizial bezala onartu 1902ra arte, Bigarren Konferentzia Ortografikoak aleman estandarrerako lehen arauak ezarri zituenean. Aldi berean, eskualdeetako hizkuntzak gaur arte erabiltzen ere jarraitu dute, batez ere gai informaletan eta beti eskualde bereko pertsonen artean.

Alemaniako ortografia Alemaniako Ortografia Kontseiluak arautzen du, alemanez Rat für deutsche Rechtschreibung.

Inguruko hizkuntzak

Literatura

Ikusi: Alemanezko literatura.

Gramatika

Gramatika aldetik, nahiko hizkuntza konplexua da:

  • Hiru genero daude: maskulinoa, femeninoa eta neutroa. Ez dago hitzak sailkatzeko arau zehatzik. Adibidez, der Sohn (semea, maskulinoa), die Frau (emakumea, femeninoa) eta das Mädchen (neskatoa, neutroa).
  • Izenen hasierako letrak beti letra larriz idazten dira, aurreko puntuko adibideetan bezala.
  • Hizkuntza nahiko flexiboa da, bai artikuluek, bai adjektiboek eta bai izenek zenbakian, kasuan eta generoan komunztadura egiten dute.
  • Preposizioek ondoren datorren hitzarekin kasu gramatikalean komunztadura egiten dute:
    • Ich gehe zu dem Arzt / Ich gehe zum Arzt: Medikuarengana noa.
    • Ich mag ins Kino gehen: Zinemara joatea gustatzen zait.

Artikuluak

Artikuluak
Zehaztuak
(bestimmter Artikel)
Singularra
(euskarazko -a artikulua)
Plurala
(euskarazko -ak edo -ek artikuluak)
Zehaztugabeak
(unbestimmter Artikel)
Singularra
(euskarazko bat artikulua)
der (maskulinoa) die (maskulinoa) ein (maskulinoa)
die (femeninoa) die (femeninoa) eine (femeninoa)
das (neutroa) die (neutroa) ein (neutroa)

Hitzen pluralak

Ez da arau finkorik jarraitzen hitzen plurala osatzeko: hortaz, alemana ikastean, hitz bakoitzaren plurala ikasi beste irtenbiderik ez dago. Adibidez:

  • Der Sohn / Die Söhne (semea / semeak), Die Schwester / Die Schwestern (alaba / alabak) edo Das Haus / Die Häuser (etxea / etxeak).

Deklinazioak

Euskaraz edo latinez bezala, alemanezko izenak, artikuluak, adjektiboak eta izenordeak deklinatzen dira. Lau kasu ditu: nominatiboa, akusatiboa, datiboa eta genitiboa.

Deklinabidea
Deklinazioa Alemanaz Euskaraz
Nominatiboa
(subjektua)
Der Mann ist hier Gizona hemen dago
Die Frau ist hier Emakumea hemen dago
Das Kind ist hier Umea hemen dago
Akusatiboa
(objektu zuzena)
Ich treffe den Mann Gizona aurkitzen dut
Ich treffe die Frau Emakumea aurkitzen dut
Ich treffe das Kind Umea aurkitzen dut
Datiboa
(nori, zehar objektua)
Ich sage das dem Mann Gizonari hori esaten diot
Ich sage das der Frau Emakumeari hori esaten diot
Ich sage das dem Kind Umeari hori esaten diot
Genitiboa
(noren)
Der Hund des Mannes Gizonaren txakurra
Der Hund der Frau Emakumearen txakurra
Der Hund des Kindes Umearen txakurra

Izenordeak

  • ich = ni, nik
  • du = hi, hik (lagunartekoa)
  • Sie = zu, zuk; zuek (begirunezkoak)
  • er (maskulinoa) / sie (femeninoa) / es (neutroa) = bera, berak / hura, hark
  • wir = gu, guk
  • ihr = zuek (lagun artekoa)
  • sie = haiek

Aditza

Sein (izan / egon)
Orainaldia Lehenaldia Etorkizuna
Ich bin (Ni naiz / nago) Ich war (Ni nintzen / nengoen) Ich werde sein (Ni izango naiz / egongo naiz)
Du bist (Hi haiz / hago) Du warst (Hi hintzen / hengoen) Du wirst sein (Hi izango haiz / egongo haiz)
Er / Sie / Es ist (Bera da / dago) Er / sie / es war (Bera zen / zegoen) Er / sie / es wird sein (Bera izango da / egongo da)
Wir sind (Gu gara / gaude) Wir waren (Gu ginen / geunden) Wir werden sein (Gu izango gara / egongo gara)
Ihr seid (Zuek zarete / zaudete) Ihr wart (Zuek zineten / zeundeten) Ihr werdet sein (Zuek izango zarete / egongo zarete)
Sie sind (Haiek dira / daude) Sie waren (Haiek ziren / zeuden) Sie werden sein (Haiek izango dira / egongo dira)
Haben (ukan, eduki)
Orainaldia Lehenaldia Etorkizuna
Ich habe (Nik dut) Ich hatte (Nik nuen) Ich werde haben (Nik izango dut)
Du hast (Hik duk / dun) Du hattest (Hik huen) Du wirst haben (Hik izango duk / dun)
Er / Sie / Es hat (Berak du) Er / sie / es hatte (Berak zuen) Er / sie / es wird haben (Berak izango du)
Wir haben (Guk dugu) Wir hatten (Guk genuen) Wir werden haben (Guk izango dugu)
Ihr habt (Zuek duzue) Ihr hattet (Zuek zenuten) Ihr werdet haben (Zuek izango duzue)
Sie haben (Haiek dute) Sie hatten (Haiek zuten) Sie werden sein (Haiek izango dute)

Aditz "ahulak" tege-t:

Wählen = aukeratu;

Ich habe gewält = Aukeratu dut;

Du hast gewält = Aukeratu duzu;

Er / Sie / Es hat gewält = Aukeratu du;

Wir habe gewält = Aukeratu dugu;

Ihr habt gewält = Aukeratu duzue;

Sie haben gewält = Aukeratu dute.

Esaldia: Ich habe heute mein neues Auto gewält = Nik nire kotxe berria gaur aukeratu dut.

Aditz "indartsuak":

Verstehen = ulertu;

Ich habe verstanden = Ulertu dut;

Du hast verstanden = Ulertu duzu;

Er / Sie / Es hat verstanden = Ulertu du;

Wir habe verstanden = Ulertu dugu;

Ihr habt verstanden = Ulertu duzue;

Sie haben verstanden = Ulertu dute.

Esaldia: Ich habe diese Sprache nicht verstanden = Ez nik hizkuntza hau ulertu dut.

Oinarrizko esaldiak

  • Guten Tag (formala) = Egun on.
  • Hallo (informala) = Epa / Aupa / Kaixo.
  • Tschüss (informala) = Agur.
  • Auf Wiedersehen (formala) = Agur / Ikusi arte.
  • Wie geht’s? / Wie geht es dir? = Zer moduz?
  • Danke, gut = Ongi, eskerrik asko.
  • Wie heißt du? / Wie heißen Sie? = Zein da zure izena? / Nola duzu izena?
  • Ich heiße Jürgen = Jürgen izena dut / Jürgen deitzen naiz.
  • Bitte = Mesedez.
  • Bitte sehr! = Ez horregatik!
  • Ja = Bai.
  • Nein = Ez.
  • Hilfe! = Lagundu!
  • Sprichst du Baskisch? = Euskaraz hitz egiten al duzu?
  • Gibt es hier jemanden, der Baskisch spricht? = Ba al dago hemen inor euskaraz mintzatzen dena?
  • Ich komme aus Bilbao = Ni Bilboko naiz.
  • Ich kann nicht [so gut] Deutsch sprechen = Ez dut alemanez [hain ongi] hitz egiten.
  • Ich verstehe (das) nicht = Ez dut ulertzen.
  • Ich weiß nicht = Ez dakit.
  • Ich möchte... / Ich will... = ...nahi dut.
  • Wo ist die Toilette? = Non dago komuna?
  • Guten Morgen = Egun on.
  • Guten Abend = Arratsalde on.
  • Gute Nacht = Gabon.

Gramatikak eta hiztegiak

  • Duden: Die Grammatik. Mannheim: Dudenverlag ⁸2009 (alemanez).
  • Duden: Die deutsche Rechtschreibung. Mannheim: Dudenverlag ²⁵2009 (alemanez).
  • Rubio, E.M.: Wörterbuch Hiztegia euskara alemana. Donostia: Elkarlanean 2005.

Ikasketak gaiari buruz

  • George O. Curme, A Grammar of the German Language, New York 1922.
  • Fausto Cercignani, The Consonants of German: Synchrony and Diachrony, Milan 1979, ISBN 88-205-0185-6.
  • W. B. Lockwood, German Today: The Advanced Learner's Guide, Oxford 1987, ISBN 0-19-815850-5.
  • Anthony Fox, The Structure of German, Oxford 2005, ISBN 0-19-927399-5.
  • Wolfgang Krischke, Was heißt hier Deutsch? – Kleine Geschichte der deutschen Sprache, München 2009, ISBN 978-3-406-59243-0.
  • Peter von Polenz, Geschichte der deutschen Sprache, Berlin 2009, ISBN 978-3-11-017507-3.
  • Ruth H. Sanders. German: Biography of a Language, Oxford 2010.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Hizkuntza honek bere Wiki du: Bisita ezazu.

Tags:

Aleman Banaketa geografikoaAleman AldaerakAleman DialektoakAleman Alderdi historiko, sozial eta kulturalakAleman Inguruko hizkuntzakAleman LiteraturaAleman GramatikaAleman Oinarrizko esaldiakAleman Gramatikak eta hiztegiakAleman Ikasketak gaiari buruzAleman ErreferentziakAleman Kanpo estekakAleman

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Benito LertxundiJoseba SarrionandiaKonstantinoplaren erorialdiaGiocondaGaztea maketa lehiaketaSua EnparantzaOligarkiaErdi AroaMasa-zenbakiJasone OsoroXEuskadi Ta AskatasunaEntziklopediaLurraren egituraTigre1999Elizabeth MagieIñaki BeraetxeHigidura zuzen eta uniformeki azeleratuEneko SagardoyUnibertsoaLurrazalLurraDanbolinPernando AmezketarraEnergia eolikoNafarroako ErresumaEdgar Allan PoeBaskoien txanponakJon Lazkano AlzagaUgaztunIberiar penintsulaAnariAlex SarduiEdurne PasabanZirkulazio-aparatuTxomin AgirreEuskal Kantagintza BerriaPlanetaItsaso LarramendiAxularHerri kirolJulen TelleriaLehen mundu gerraCookieLegamiaKimika berdeXabier LeteEnergia termikoNafarroa GaraiaIrlandar Anaitasun ErrepublikarraGibelAinara UrrutiaZulagailuBirziklatzeAkitanieraUrErrementari (filma)HarrikatzLehoiBob RichardsEmakume Langilearen Nazioarteko EgunaAljeriaThomas MackenzieTxilderiko I.aIndia5PeruUrte🡆 More