Marshall Uharteak

Marshall Uharteak, ofizialki Marshall Uharteetako Errepublika (ingelesez: Republic of the Marshall Islands; marshalleraz: Aolepān Aorōkin M̧ajeļ) Ozeaniako herrialde gazteenetako bat da, bere independentzia 1986an lortu baitzuen Estatu Batuetatik.

Bi uhartedik eta uharri batzuek osatutako uharte estatua da. Guztira Ozeano Bareko 1.152 uhartek osatzen dute, Mikronesian. Nauru eta Kiribatiren iparraldean, Mikronesiako Estatu Federatuen ekialdean eta AEBren menpeko Wake Uhartearen hegoaldean dago kokatua. Azken hau bere lurraldetzat jotzen du errepublika honek.

Marshall Uharteetako Errepublika
Aolepān Aorōkin M̧ajeļ
Republic of the Marshall Islands
Ereserkia: Forever Marshall Islands
Marshall Uharteak
flag of the Marshall Islands (en) Itzuli
Marshall Uharteak
Seal of the Marshall Islands (en) Itzuli
Marshall Uharteak
Geografia
HiriburuaMajuro
Azalera181,43 km²
Ura %0
Punturik altuenaLikiep Atoll (en) Itzuli (10 m)
Punturik sakonenaOzeano Barea (0 m)
KontinenteaOzeania
MugakideakMikronesia, Kiribati, Ameriketako Estatu Batuak eta Nauru
Administrazioa
Marshall Uharteetako presidenteaHilda Heine
Marshall Uharteetako presidenteaHilda Heine
LegebiltzarraLegislature of the Marshall Islands (en) Itzuli
Epai autoritateaSupreme Court of the Marshall Islands (en) Itzuli
Harreman diplomatikoakMarshall Uharteak Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria53.127 (2017)
Marshall Uharteak493 (2013)
Dentsitatea292,82 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Emankortasun-tasa4,05 (2011)
Eskolaratu gabeko umeak3.624 (2015)
Derrigorrezko eskolaratzea-14
Bizi-itxaropena65,23902 (2000)
Giniren koefizientea35,5 (2019)
Giza garapen indizea0,639 (2021)
Ekonomia
BPG nominala199.399.247,08 $ (2017)
Marshall Uharteak4.901.347,08 (2016)
BPG per capita3.843 $ (2017)
Marshall Uharteak178 (2016)
BPG erosketa botere paritarioa225.626.108 nazioarteko dolar (2017)
Marshall Uharteak11.902.689 (2016)
BPG per capita EAPn4.246,92 nazioarteko dolar (2017)
Marshall Uharteak219,418 (2016)
BPGaren hazkuntza erreala1,8 % (2016)
Inflazioa0,9 % (2016)
Marshall Uharteak3,1 (2015)
Historia
Sorrera data: 1986ko urriaren 21a eta 1979ko maiatzaren 1a
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+692
ISO 3166-1 alpha-2MH
ISO 3166-1 alpha-3MHL
Ordu eremua
Internet domeinua.mh

Hiriburua Majuro da.

Geografia

Herrialdea 29 atoloiz eta 5 uharte bakartuz osatua dago. Atoloi eta uharte nagusiek bi talde osatzen dituzte: Ratak Katea ("Egunsenti Katea") eta Ralik Katea ("Ilunsenti Katea")

Marshall Uharteak 
Marshall Uharteen mapa.

Biztanle gabeko atoloiak:

Uharteen lur masaren gehiengoa itsas mailan dago.

Marshall Uharteek Wake Uhartearen gaineko kontrola eskatzen dute, egun Estatu Batuen kontrolpean dagoen arren. Gobernuak Enen-kio erabiltzen du uhartea izendatzeko.

Klima

Klima beroa eta hezea da, euri garaia maiatzetik azarora. Uharteek tifoiak jasaten dituzten noizbehinka. Pazifikoko tifoi asko Marshall Uharteetan sortzen dira eta haziz doaz mendebalderantz doazen heinean, Mariana Uharte eta Filipinetarantz.

2007ko martxoaren 21ean, Marshall Uharteetako gobernuak larrialdi egoera adierazi zuen, lehorte handia zela-eta. 2008ko abenduan, olatu bortitzek, itsasaldi handiekin elkartuak, Majuro hiriburuan uholdeak eragin zituzten.

Historia

Ezer gutxi ezagutzen da uhartediaren historia goiztiarraz. Mikronesia osoan zehar bezala Hego-ekialdeko Asiatik abiatutako migrazio-olde batzuek ekarri zuten biztanleria uhartedira orain dela 3.000 urte gutxi gorabehera.

Lehen europarrak; Salazar euskalduna

Marshalletara heldu zen lehen europarra Alonso Salazar ustez euskalduna (datu zehatzagorik ezean Enkarterrikoa zela uste da) izan zen, 1529an.

Hurrengo aldi luze batean ez dugu informazio askorik eta egun daramaten izena 1799an uharteak bisitatu zituen John Marshall esploreatzaile ingelesagatik daramate. Denbora horretan Espainiak berarentzat eskatu zituen eta 1874an eskaera hori berriztatu zuen.

Ozeaniako eskualde honetan presentzia handia zuen Alemaniak ere berarentzat nahi zituenez, azkenean 1885ean Aita Santuaren bitartekaritzarekin Espainiak aldarrikatzeari utzi zion, konpentsazio ekonomiko baten truke. Hortik aurrera Alemaniak protektoratu bat ezarri zuen eta merkataritzan aritzeko gune batzuk antolatu zituen Jaluit eta Ebon uharteetan; batez ere kopra salerosten zuten. Uhartediko Iroj edo buruzagi nagusiek agintean segitu zuten, alemaniarren zeharkako administrazio kolonialarekin batera.

Mundu Gerrak

Lehen Mundu Gerraren hasieran Japoniak uharteen gaineko kontrola hartu zuen. Alemaniarrek zuten administrazio gunean, Jaluiten hain zuzen bere egoitza ezarri zuten.

Bigarren Mundu Gerrari dagokionez, 1944ko urtarrilaren 31n AEBetako tropak Kuwajleen (ingelesez Kwajalein) atoloian lurreratu ziren; bertan eta Enewetaken gogor borrokatu eta gero uztailaren 3an uharteen gaineko kontrola lortu zuten. 1947an botere okupatzailea zen AEBek Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluarekin hitzarmen bat adostu zuen Mikronesiako zenbait eremu, Marshall Uharteak barne, bere babespean behin-behinean administra ditzan, Trust Territory of the Pacific Islands ("Ozeano Bareko Uharteetako Fideikomiso Lurraldea") izenarekin.

Azken hamarkadak

1946tik 1958ra AEBetako bonba nuklearrak frogatzeko gunea izan zen; 67 froga burutu ziren atoloi batzuetan. Kuwajleenen radar instalazio inportanteak eraiki zituzten.

1979ko maiatzaren 1ean AEBek uhartediak independentzia eskuratzeko zuen eskubideari bide ematea erabaki zuen. 1986 urriaren 21etik formalki independentea da. Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak 683 ebaspenarekin (1990eko abenduaren 22koa) froga nuklearrek sortutako erradiazioagatik AEBek marshaldarrei diru-ordainak eman behar zizkiela onartu zuen.

Herria eta hizkuntza

Etnikoki eta hizkuntzaz, etnia mikronesiar berekoak dira Marshall uharteetako jatorrizko biztanleak. Uharte bakoitzak badu bere izena, baina ez daukate uhartedirerako hitz jatorrizkorik, Ṃajeḷ esaten diotelarik herrialdeari, Marshall hitzaren ahoskera beren hizkuntzan. Era berean marshallera hizkuntzari Kajin M̧ajeļ esaten diote, baina Ebon izena ere erabiltzen da. Hizkuntza honek bialekto bi ditu: Rālik (mendebaldekoa) eta Ratak (ekialdekoa), elkarrekin ulertzeko modukoak.

Tradizionalki klase-banaketa zuen herria ziren. Iroji buruzagi eta lurjabeen aristokrzia bat zegoen, bakoitzak klan zenbait gobernatzen zituelarik; gero klan bakoitzeko buruzagiak alap direlakoak ziren, eta azpian, lurra lantzen zuten langileak, rijerbal klasea. Iroji direlakoek badute, kontseilu aholkulari baten bidez, esatekorik estatuko administrazio egituran.

70.000 marshaldarra indigena zeuden 2013an.

Banaketa administratiboa

Herrialdea 29 atoloi eta 5 uharteetan banatzen da. Halaber, Wake Uhartea ere aldarrikatzen diote Ameriketako Estatu Batuei.

  • Jabat
  • Jaluit
  • Jemo
  • Kili
  • Kwajalein
  • Lae
  • Lib
  • Likiep
  • Majuro
  • Maloelap
  • Mejit
  • Mili
  • Namdrik
  • Namu
  • Rongelap
  • Rongrik
  • Toke
  • Ujae
  • Ujelang
  • Utirik
  • Wotho
  • Wotje

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Marshall Uharteak GeografiaMarshall Uharteak HistoriaMarshall Uharteak Herria eta hizkuntzaMarshall Uharteak Banaketa administratiboaMarshall Uharteak IruditegiaMarshall Uharteak ErreferentziakMarshall Uharteak Kanpo estekakMarshall Uharteak1986Ameriketako Estatu BatuakIngelesaKiribatiMarshalleraMikronesiaMikronesiako Estatu FederatuakNauruOzeaniaOzeano BareaUharriUharte-estatuUhartediWake

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Argia (aldizkaria)TxirrindularitzaYayoi KusamaEz Dok AmairuBaso mediterraneoErromako foroa1992UrretxuMary WollstonecraftErrubrika (hezkuntza)ErleGau polarIratzeGari MujikaGipuzkoaAuto elektrikoMikel AnteroDonejakue bideaGiza eskubideakGorbeia1992ko Nafarroako Foru Erkidegoko SariaBasajaunMClaudio MonteverdiAzala/GridKatuAntzandobi arruntAntzar EgunaBaztanMarteKardaberaGerra zibilGolkoaTrikuBegoña Muruaga LacaMargo ObergDigestioGozategiEuskal abeslariHernán CortésWazemank (telebista saioa)Sonia GonzalezBenito LertxundiWikipediaZirkulazio-aparatuModus Operandi (musika taldea)En Tol SarmientoDebaTxalapartaEstatu liberalBerri TxarrakPlayStationLudwig van BeethovenIbaiEuzko Alderdi JeltzaleaZuberoako maskaradakOtxandioko bonbardaketaAngelu (geometria)Plasma (fisika)New YorkPedro Miguel EtxenikeEuskadi Ta AskatasunaOxitozinaAngulaBasamortu🡆 More