Triku

Trikua, kirikiñoa, kirikolatza edo sagarroia (sailkapen zientifikoa: Erinaceinae) ugaztunen Erinaceidae familiako subfamiliako kidea da.

Gorputzaren gaina eta alboak arantzaz inguraturik du, morkots baten moduan. Hamasei triku espezie ezagutzen dira, bost generotan sailkaturik. Europan, Asian eta Afrikan bizi dira, berez; bai eta Zeelanda Berrian ere, gizakiak sarturik.

Triku
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaEulipotyphla
FamiliaErinaceidae
Subfamilia Erinaceinae
G. Fischer, 1814
Azpibanaketa
  • Atelerix
  • Erinaceus
  • Hemiechinus
  • Mesechinus
  • Paraechinus
Datu orokorrak
MugimenduaErrodadura eta quadrupedalism (en) Itzuli

Ezaugarriak

Triku 
Trikua arrisku baten aurrean arantzadun bola bihurtzen da.

Triku espezie guztiak oso antzekoak dira, eta bizitzeko era bertsua dute. 25 cm inguru luze izaten dira. Gorputzaren gaineko aldea eta alboak arantzaz estaliak dituzte, eta azpiko aldea, hankak eta atzaparrak, berriz, ile gogor latz samarrez beteak. Belarriak, isatsa eta zangoak laburrak dituzte, eta muturra kono egiturakoa, zorrotza.

Arrisku baten aurrean gorputza bildu eta arantzaz beteriko bola bat bihurtzen da.

Hainbat sagu eta sator espeziek bezala, trikuak ere badu sugearen pozoiarekiko inmunitate txikia, erinazina molekulari esker. Sugearen horzkada handia bada, ordea, hiltzeko arriskua badu.

Elikadura

Trikua animalia gauzalea da, iluntzen duenean ateratzen da janari bila. Barakuiluak, bareak, intsektuak eta harrak jaten ditu batik bat, baina baita txorien arrautzak eta suge txikiak ere. Animalia haragijalea bada ere, dieta osatzeko, zizak, fruitu gorriak, belarren sustraiak eta meloiak ere jaten dituzte.

Hibernazioa

Trikuak hibernatu egiten du. Egoera normalean, gorputzeko tenperatura 30-35 °C artekoa izaten du eta hibernazio garaian, 2 °C-taraino jaisten du. Horri esker, bizi funtzioak nabari motelduta, energia gutxiago gastatzen du.

Ugalketa eta bizialdia

Trikua belar artean.

Espeziearen arabera, epeak desberdinak izaten dira. Haurdunaldiak 35-58 egun artean irauten du eta hiru edo lau kume izaten dituzte. Espezierik txikienek 6 ere izan ditzakete. Kumeak itsu jaiotzen dira eta mintz batek arantzak estaltzen dizkie. Jaio eta lehen orduetan, mintz hori lehortu eta arantzak agertzen dira.

Beren antzeko animaliekin parekatuta, bizitza luzea izaten dute eta triku basatiak lau edo zazpi urtera irits daitezke. 16 urte hartu zituen triku bat ere izan zen.

Harrapariak

Azkonarra da trikuaren harrapari handiena, eta hontz zuriaren egragopiletan ere trikuaren hezurrak aurkitzen dira.

Trikua Euskal Herrian

Triku 
Kirikio triku isoglosak

Munduko triku espezietarik, Euskal Herrikoa triku arrunt edo europarra da (Erinaceus europaeus), Europa osoan hedatua.

Euskaraz, herri hizkeretan, hainbat izen ditu: mendebaldetik ekialdera, kirikiolatz, kirikio, triku, sagarroi forma ohikoenak dira baina bakoitzak bere aldaerak ditu (kirikixo, kirikiño, sagarrerroi, xarrobi...).

Erdialdeko formak (kirikio eta triku) latinezko erinaceus-etik eratorriak direla uste da. Mendebaldeko kirikiolatz izenak baten ondorengoa dirudi, eta sagarroik, berriz, erro autoktonoak bide ditu.

Trikua euskal kulturan

Ebaristo Bustintza idazle bizkaitarrak Kirikiño literatur ezizena hartu zuen. Ezaguna da halaber Bernardo Atxagaren Trikuaren Hiztegia ipuin poetiko laburra.

Bildutako euskal atsotitzen artean trikuaren aipu parea:

  • Sagarroia ere Jainkoak egin zuen.
  • Trikuaren umea, arantzekin jaiotzen.

Generoak

  • Atelerix
  • Erinaceus
  • Hemiechinus
  • Mesechinus
  • Paraechinus

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiztegian orri bat dago honi buruz: triku .

Tags:

Triku EzaugarriakTriku ElikaduraTriku HibernazioaTriku Ugalketa eta bizialdiaTriku HarrapariakTriku a Euskal HerrianTriku GeneroakTriku ErreferentziakTriku Kanpo estekakTrikuAfrikaAsiaErinaceidaeEuropaGizakiMokotsUgaztunZeelanda Berria

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Osama bin LadenEusko GudarosteaCate BlanchettEnaraIruñeko ErresumaLehenengo GurutzadaArgia (aldizkaria)Nafarroako konkistaBaionaP2PHesi elektrikoOzeano AtlantikoaMaria AntonietaAbugidaBetIñigo MuguruzaUroilo arruntNerbio-sistemaAl-AndalusHistoriaurreaGipuzkoaLiburuaren Nazioarteko EgunaEnergia ez berriztagarriKarramarro2024Igor OyonoNew YorkErromaKukuJorge OteizaLapurdiHammurabiren KodeaEspainiako Gerra Zibila Euskal HerrianPernando AmezketarraGeroa BaiErromatar InperioaFutbolEuskal dantzakGazte Koordinadora SozialistaLainodon orueetxebarriaiPaperTxomin AgirreBiztanleriaren dentsitateRaspberry PiAitzol AramaioBULEGO (musika taldea)EuropaPirritx, Porrotx eta MariMototsNederlanderaMahai-tenisPoleaSilvia TortosaAizpea GoenagaSabaiEmakumeHerio (mitologia)Aitor AranaGoienaGarbiñe MuguruzaEguzkiaEuskal Autonomia ErkidegoaOzeanografiaBultzagailuOñatiko UnibertsitateaTronpetaItsas hondoTxindataEn Tol SarmientoItalia🡆 More