Hammurabiren Kodea Babiloniako zuzenbide-testua da, K.
a. 1750">K. a. 1750 aldean Hammurabi Babiloniako seigarren erregeak promulgatu zuena. 1901-1902 aldean Susa hirian aurkitu eta gaur egun Louvre museoan dagoen dioritazko zutarri batean idatzirik dago. Ezagutzen den lege bildumarik zaharrena da, eta antzinako Mesopotamiako osoena. Arauez osatutako kodea da, ondorengo kodeentzako eredu izan zena, eta oso garrantzitsua izan zen Mesopotamiako gizartea ikertzeko.
Hammurabiren Kodea | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | K.a. 1752 |
Jatorrizko hizkuntza | Akadera |
Honen izena darama | Hamurabi |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | Akadera |
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko |
Argumentu nagusia | jabetza, family law (en) , Zuzenbide pribatua, zigor-zuzenbidea, Jaraunsletza, offence against the person (en) , Alokairua, service contract (en) eta justizia |
Hammurabiren Kodea dioritazko zutarri zilindriko batean idatzirik dago. Zilindroaren behe-erliebean Xamax, justiziaren jainkoa, ageri da Hammurabiri legeak ematen, erregearen legea jainkoaren hitza dela adierazi nahiz. Zutarriaren bi aldeetan, molde kuneiformez (ziri erako moldez), akkadieraz idatzitako 282 epai daude, 34 zerrendatan.
Kodeko artikuluek eguneroko bizitzako hainbat arau ezartzen dituzte. Batez ere honakoak arautzen ditu:
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Hammurabiren Kodea, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.