Errubrika edo ebaluazio matrizea ikasleek egin beharreko jarduera edo zeregin bat kalifikatzea helburu duen elkarrekin erlazionatutako faktore edo irizpide ponderatuen multzo bat da.
Errubrikak kalifikatzeaz gain ebaluaziorako tresna ere bada jardueraren helburu diren gaitasunak identifikatu eta haien betetze maila neurtzen duen heinean.
Errubrikaren helburuak dira, batetik kalifikazioa ahalik eta argien eta objektiboen izatea, eta bestetik, ikasleak ezagutzea irakasleak berarengandik zer espero duen jarduera honekin. Errubrika on batek zehaztu beharko luke zer gaitasun ebaluatuko diren, zein diren kalifikazio irizpide edo adierazleak, irizpide edo adierazle horiek zer haztapen edo ponderazioa duten kalifikazioan, eta zehaztu beharko luke irizpidearen araberako mailaketa bat.
Ikasleek gai jakin bati buruz lortu duten ikaskuntza maila ebaluatzeko tresna bat da.
Ikasleek, ebaluazio prozesu batean, aldez aurretik errubrikak ezagutu beharko lituzkete. Zer ebaluatuko den eta nola ebaluatuko den ezagutu eta ulertu beharko lukete ikasleek.
Normalean errubrikan ebaluazio-irizpide oso zehatzak azaltzen dira taula batean. Irizpideei lotuta, ebaluazio adierazleak egoten dira: hitzak (bikain, oso ondo, ondo, nahiko, eskas, egin gabe, hobetu beharko... edo antzeko hitzak) edo zenbakiekin (adibidez zerotik hamarrera)baloratzen dira aldez aurretik garrantzitsutzat jo diren elementuak... Koloreak-edo, emotikonoak-edo, bide beretik erabil daitezke
Errubrikei lotuta, une jakin batean neurtuko diren hezkuntza helburu nagusiak egongo dira. Helburuak ere zehaztu daitezke eta hauen betetze maila modu argi eta nahiko objektiboan zehazteko ahalegin bat izaten da irakasleen artean errubrikak adostea.
Errubrikei esker ikasleek ikasi behar dute ze aspektutan hobetu dezaketen. Garai batean ebaluazioan erabat nagusi ziren azterketen puntuazio sinple haiek baino osatuagoak dira errubrikak.
Susi Rodríguezek honako abantailen zerrenda argitaratu zuen :
Mailaketa egiteko, koadro edo taula bat erabili ohi da, non adierazten diren errenkadetan ebaluazio irizpideak edo adierazleak eta zutabeetan maila, zerotik hamarrera, zerotik bostera... Lerro edo gelaxka bakoitzean irizpidearen betetze maila deskribatzen da eta bere haztapena azaltzen da. Betetze maila adierazteko, hitzak (bikain, ondo, nahiko, eskas...), koloreak (semaforoaren koloreak, esate baterako) edo zenbakiak (adibidez, zerotik hamarrera) erabili ohi dira.
Errubrikek ebaluazioa, irizpide zehatzen arabera estandarizatzea ahalbidetzen dute, honela ebaluazioa sinpleagoa eta gardenagoa eginez.
Azken hamarkadetan, mendebaldeko hezkuntza sistemetan, gaitasunak eta azpigaitasunak definitzen eta deskribatzeko saioak egin izan dira. Gaitasun horiek garatzen laguntzeko, egindako hobekuntzak neurtzeko eta neurketak estandarizatzeko ahalegin batzuk nahiko ezagun bihurtu dira. PISA probak, esate baterako.
Jarduera batez kalifikatzen diren faktore batzuk lotuta egon daitezke zeharkako gaitasunekin, hala nola komunikazioa, baliabide digitalen erabilera, sormena, ekintzailetza, jarrera kritikoa... eta beste batzuk diziplinaren berezko gaitasun eta curriculumarekin.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Errubrika (hezkuntza), which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.