Kirurgia

Kirurgia (latinetik: esku-lana) hainbat espezialitate medikoen multzo zabala da, oro har ehun biologikoen gainean prozedura fisikoak, bereziki ebakia eta jostura, horretarako ekipamendu eta tresneria bereziak erabiliz.

Kirurgiaren ekintza nagusia ebakuntza da. Kirurgialariak dira esparru zabal honen espezialistak, sendagile, haginlari nahiz albaitaria izan daitezkeenak, gaixoa eta patologia zein diren.

Kirurgia
Erizain eta kirurgialarien taldea zesar-ebaki bat eginez.
Kirurgia

Antzina, "zirujau" (Bizk.), "barberu" edo "barberak" (Ipar. edo Naf.) oso zeregin desberdinak egiten zituzten, ordea. Esku lanarekin lotuta zegoenez, ez zen mediku batek egiten zuen sendaketa bezain purua.

Anestesistekiko elkarlana ezinbestekoa da ia kasu guztietan, ebakuntza-gelaren barruko jardueran.

Ezaugarriak

Kirurgia teknika inbaditzailea da, eta funtsezko printzipioa organoetan/sistema organikoetan/ehunetan esku hartzea da, arrazoi diagnostiko edo terapeutikoengatik.

Oro har, prozedura bat kirurgikotzat hartzen da pertsona baten ehunak moztea edo aurretik egindako zauri bat ixtea dakarrenean. Errubrika honetan nahitaez sartzen ez diren beste prozedura batzuk, angioplastia edo endoskopia kasu, kirurgiatzat har daitezke prozedura edo konfigurazio kirurgiko "arruntak" eskatzen badituzte, hala nola ingurune antzua erabiltzea, anestesia, baldintza antiseptikoak, tresna kirurgiko tipikoak eta jostura edo grapatzea. Kirurgia mota guztiak prozedura inbaditzailetzat hartzen dira; "kirurgia ez-inbaditzailea" esaten zaiona erauzten ari den egituran sartzen ez den zatiketa bati (adibidez, kornearen laser bidezko ablazioa) edo prozedura erradiokirurgiko bati buruzkoa izaten da (adibidez, tumore baten irradiazioa).

Faseak

Ebakuntza kirurgikoa hiru fasetan banatzen da:

  • Ebakuntza Aurrea: Interbentzio kirurgikoa egiteko erabakiarekin hasten da eta pazientea ebakuntza-gelako mahaira eramatean amaitzen da. Fase honetan Baimen Informatuak garrantzi handia dauka, interbentzio klinikoaren legezko eremua mugatuko baitu. " Informazio egokia jaso eta gero, pertsonak bere osasunean eragina edukiko duen interbentzio baten baimen libre, borondatezkoa eta konszientea” ematean datza Bi eskubide ulertu behar dira: erabakiak hartzeko eskubidea eta erabaki hoberena ekarriko duen prozesu informatiboa.
  • Ebakuntza Unea
  • Ebakuntza Ostea

Espezialitate kirurgikoak

Kirurgia 
Hieronymus Fabricius, Operationes chirurgicae, 1685

Historia

Trepanazioa

Frogatuta dauden lehenengo tratamendu medikuen inguruan, trepanazioaren praktika aipatu beharra dago (entzefalora iristeko burezurren zulaketa). Arrazoi desberdinengatik trepanazio arrasto garbiak dituzten garezurren aurkikuntza arkeologikoak badaude, neolitiko inguruan kokatzen direnak (duela 4000 eta 2400 urte bitartekoak). Ensisheim (Alsazia)n egindako indusketa arkeologikoetan lortutako eta oso ondo mantendu diren trepanatutako hezur hondarrek, duela 7000 urte burezurreko ebakuntza kranialak egiten zirela jakitea ahalbidetu digute. Gainera, Danubio, Danimarka, Polonia, Frantzia, Erresuma Batua, Suedia, Espainia edo Perun egindako beste indusketa batzuetan ere aurkitu dira antzinako burezurreko kirurgiak egin izanaren ebidentziak.


Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Kirurgia EzaugarriakKirurgia FaseakKirurgia Espezialitate kirurgikoakKirurgia HistoriaKirurgia ErreferentziakKirurgia Kanpo estekakKirurgia

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Aiako harriaZirku NagusiaNafarroako ErresumaMaialen LujanbioPablo PicassoSakanaGarapen iraunkorUgal-aparatuMadrilEstirpe ImperialGanga (arkitektura)BakterioParisBizkaiko udalerrien zerrendaKorrontziPoloniaZelula nukleoHiru Erregeen MahaiaNøgen (musika taldea)Ipar Euskal HerriaKomunikazio ez-bortitzIntsektuZireneGorostiGoenkaleUmetokiko fibromaOnddoPort-au-PrinceUrbasa-Andia natura parkeaErliebe (geografia)Digestio-aparatuLeonardo da VinciZabalguneAMIA analisiArmentiako basilikaChiara ConsoliniKontrapasAndelosGaztelaniaGonzalo BoyeLondresNewtonen legeakEritasunBertsolaritzaDonibane GaraziMunduko biztanleriaJoanes LeizarragaSumendiMusikaren historiaIratzeObabakoakGipuzkoaKontrahormaIberiar penintsulaJoxe AzurmendiMika (hegaztia)Energia geotermikoMontevideoEuropaEtsaiakHipikaErromako foroaEguzki-sistemaKatuJesus Maria Leizaola🡆 More