Maialen Lujanbio: Bertsolari gipuzkoarra

Maialen Lujanbio Zugasti (Hernani, Gipuzkoa, 1976ko azaroaren 26a) bertsolaria da.

Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi zuen lehen emakumea da (eta, oraingoz, bakarra): 2009an irabazi zuen lehenengoz, 2017an berriro eta 2022an hirugarrengoz. Prentsako ohiko kolaboratzailea da, adibidez Berria egunkarian.

Maialen Lujanbio
Maialen Lujanbio: Ibilbidea, Bertsolari txapelketetako palmaresa, Bestelako proiektuak
Ahotsa
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaialen Lujanbio Zugasti
JaiotzaHernani1976ko azaroaren 26a (47 urte)
HerrialdeaMaialen Lujanbio: Ibilbidea, Bertsolari txapelketetako palmaresa, Bestelako proiektuak Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria eta idazlea
KidetzaOrnitorrinkus
Genero artistikoaolerkigintza
bertsolaritza

Musicbrainz: f3eb11a7-c390-4f85-a2c9-abf3e7918b8d Discogs: 3586380 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

Ikasketak

Arte Ederretan lizentziaduna da EHUn. Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoa ikasi zuen Mondragon Unibertsitatean eta bertan ikasitakotik abiatuta, 2010ean Hau Koaderno bat zen liburua idatzi zuen.

Maialen Lujanbio: Ibilbidea, Bertsolari txapelketetako palmaresa, Bestelako proiektuak 
Maialen Lujanbio (2022). Maitane Azurmendiren irudia

Bertsolaritza

Ikastolan zebilenean hasi zen bertsotan lagunen artean eta 11-12 urterekin parte hartu zuen lehendabiziko aldiz txapelketa batean: Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan. 15 urte zituela, Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano eta Kristina Mardarasekin batera, Hondarribian abestera gonbidatu zuten eta geroztik, etenik gabeko ibilbidea egin zuen.

2009tik 2013 arte bertsolarien txapeldun nagusia izan zen, eta berriro ere irabazi zuen 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusia.

Gai aniztasuna lantzen duen bertsolaritzat hartzen da, askotan ezkutuan egon diren gaiak oholtzara ekarriz, eta emozionatzeko gaitasuna duela ere aipatu izan dute hainbatek.

2018az geroztik Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko kidea da.

2019ko Korrikan, Lujanbiok idatzi eta irakurri zuen mezua.

Bertsolari txapelketetako palmaresa

Sari nagusiak

Bertsolari Txapelketa Nagusia:

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa:

  • Txapelduna (1): 2003

Gaztetxotan

Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa

  • Handien mailan:
    • Txapelduna (1): 1994
    • Finalista (1): 1993
  • Txikien mailan:
    • Txapelduna (2): 1990, 1991
    • Finalista (2): 1988, 1992

Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa

  • Handien mailan (0): bigarren 1994an
  • Txikien mailan (3): 1990, 1991, 1992

Bestelako sari eta errekonozimenduak

Bestelako proiektuak

Maialen Lujanbio: Ibilbidea, Bertsolari txapelketetako palmaresa, Bestelako proiektuak 
Wiz Khalifa eta Maialen Lujanbio parez pare, Pasai San Pedroko Proisa graffitin

2006tik 2011ra Ornitorrinkus proiektua ondu zuen Judith Montero eta Xabier Erkiziarekin. Musika esperimentala, hotsak eta hitzak bat eginez, Ornitorrinkus disko-liburua eman zuten argitara.

2011n Txori Mugariak irrati performancea sortu zuen Xabier Erkiziarekin; eta 2013ko udan, kolaboratzaile berarekin, Hegi, Egia, Egiak proiektua aurkeztu zuten.

Argitalpenak

  • Hau Koaderno bat zen. 2010
  • Ilunpetik argitara - Emakume langileak iruditan - Hernani 1936-1975.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Maialen Lujanbio IbilbideaMaialen Lujanbio Bertsolari txapelketetako palmaresaMaialen Lujanbio Bestelako proiektuakMaialen Lujanbio ArgitalpenakMaialen Lujanbio ErreferentziakMaialen Lujanbio Kanpo estekakMaialen Lujanbio

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

MakinaMadrilEkain (leizea)Txinako Herri ErrepublikaEba BlancoRaymond LarraburuMeaTiranoDeba (ibaia)GlobalizazioDeiaZaldiSweet Georgia BrownGizarte-antropologiaGabarraren ospakizuna (2024)Angelu (geometria)UlisesEsther Afua OclooMalda (geometria)OrnogabeProtistoErrusiaDavid BroncanoFrantziaBernardo AtxagaGoiatz Labandibar ArbelaitzBaionaUztarriaItsasoko ekosistemaBirabarki (automozioa)Energia iturriAthleticEneko AnduezaSua EnparantzaHiru gorputzen problema (grabitazioa)Titi-koitoaRan Rober RanCookieSugaarIraultza neolitikoPedro AxularAntso III.a Gartzeitz2012ko 1 Formulako denboraldiaLandare zelulaEuskal HerriaXabier LizardiItziar Murua UriaXalbadorren heriotzeanEkologiaLandare loredunAma Lur (filma)LizarraRamón ZalloFutbolGernuZitoplasmaBilboSurrealismoNatur Historiaren Amerikar MuseoaGabarraXavlegbmaofffassssitimiwoamndutroabcwapwaeiippohfffXFahrenheit 451Eguzki-sistemaZuberoako maskaradakLandareZulo beltzEskubaloiErrenteria🡆 More