Munduko Biztanleria

Munduko biztanleria, demografian, gaur egun bizi diren gizakien zenbaki totala da.

Nazio Batuen arabera, giza populazioak zortzi mila milioi biztanleen kopurua gainditu zuen 2022ko azaroaren erdialdean.

Munduko Biztanleria

Munduko biztanleriak hazkunde jarraitua izan du 1315-17ko Gosete Handiaren eta 1350ko Izurri Beltzaren ostean. Garai hartan 370 miloi pertsona bizi zirela kalkulatzen da. Biztanleria hazkuntza tasa handienak – biztanleria %1,8 baino gehiago igotzea urtero- 1955 eta 1975 urteen tartean eman ziren, %2,06ko tasa handienak 1965 eta 1970 tartean eman zirelarik. Hazkunde tasa %1,18ra jaitsi da 2010 eta 2015 tartean eta XXI. mendean zehar gehiago jeistea espero da.

Urteko jaiotza gehienak 1980. hamarkadako amaieran eman ziren, eta 2011tik aurrera nahiko egonkor mantetzea aurreikusten da 135 miloietan. Urtero 56 miloi heriotz daudela kalkulatzen da eta 2040. urtean 80 miloitara igotzea espero da. Munduko biztanleriaren adin media 30,4 urtekoa zela kalkulatu zen 2018an.

Biztanleria zonaldeen arabera

Munduko biztanleria (milioiak, NBren estimazioa)
# Biztanleria gehien duten hamar herrialdeak 2000 2015 2030*
1 Munduko Biztanleria  Txina* 1,270 1,376 1,416
2 Munduko Biztanleria  India 1,053 1,311 1,528
3 Munduko Biztanleria  AEB 283 322 356
4 Munduko Biztanleria  Indonesia 212 258 295
5 Munduko Biztanleria  Brasil 176 208 229
6 Munduko Biztanleria  Pakistan 138 189 245
7 Munduko Biztanleria  Nigeria 123 182 263
8 Munduko Biztanleria  Bangladesh 131 161 186
9 Munduko Biztanleria  Errusia 146 146 149
10 Munduko Biztanleria  Mexiko 103 127 148
Munduko totala 6,127 7,349 8,501
Oharra:

  • 2030 = Erdiko estimazioa

Lurreko zazpi kontinenteetatik sei iraunkorki daude populatuak maila altu batean. Asia da biztanleria gehien duen kontinentea, bere 4,54 mila miloi biztanleek munduko biztanleriaren %60a osatzen dutelarik. Munduko bi herrialde populatuenek, Txinak eta Indiak, munduko biztanleria osoaren %37a osatzen dute elkarrekin. Afrika bigarren kontinente populatuena da, 1,28 mila miloi biztanle ingururekin, edo munduko %16arekin. Europako 742 milioi biztanleek munduko biztanleriaren %10a osatzen dute, Latinoamerika eta Karibeko 651 miloiek %9a osatzen duten bitartean. Ipar Amerikak, Ameriketako Estatu Batuak eta Kanadaz osatua gehienbat, 363 miloiko biztanleria dauka (%5a) eta Ozeaniak, biztanleria gutxien duen kontinenteak, 41 miloi ingurukoa (%0,5). Nahiz eta ez dagoen kopuru finko batez iraunkorki populatua, Antartikak aldatzen den populazio internazional txikia du, gehienbat poloko zientzia guneetan biltzen dena. Populazioa hau normalean udan handitu eta neguan txikitu egiten da nabarmen, bisitan dauden ikerlariak haien herrialdeetara bueltatzen direnean.

Biztanleria kontinenten arabera

Munduko Biztanleria 
Munduko biztanleria portzentaiak herrialdeka
Biztanleria kontinenteen arabera (2016ko estimazioa)
Kontinentea Dentsitatea
(biztanleak/km2)
Biztanleria
(milioiak)
Herrialde populatuena Hiri populatuena
Asia 96.4 4,436 1,382,300,000 - Munduko Biztanleria  Txina 35,676,000/13,634,685 - Munduko Biztanleria  Tokio
Afrika 36.7 1,216 0186,987,000 - Munduko Biztanleria  Nigeria 21,000,000 - Munduko Biztanleria  Lagos
Europa 72.9 738 0145,939,000 – Munduko Biztanleria  Errusia;
gutxigorabehera 112 milioi Europan.)
17,100,000/12,228,685 - Munduko Biztanleria  Mosku
Ipar Amerika 22.9 579 0324,991,600 - Munduko Biztanleria  AEB 23,723,696/8,537,673 - Munduko Biztanleria  New York
Hego Amerika 22.8 422 0209,567,000 - Munduko Biztanleria  Brasil 27,640,577/11,316,149 - Munduko Biztanleria  Sao Paulo
Ozeania 4.5 39.9 0024,458,800 - Munduko Biztanleria  Australia 5,005,400 - Munduko Biztanleria  Sidney
Antartika 0.0003
(aldakorra)
0.004 udan
(ez-iraunkorra, aldakorra)
N/A 1,200 (ez-iraunkorra, aldakorra) - McMurdo basea

Historia

Munduko biztanleriaren estimazioak modernitatearen ezaugarri bat dira, Esplorazioen Arotik aurrera izan baitira posible soilik. Munduaren biztanleen aurreneko estimazioak XVII. mendekoak dira: William Pettyk 1682an munduak 320 milioi biztanle inguru zituela kalkulatu zuen (gaur egungo estimazioek bikoitza zirela uste dute); XVIII. mendearen amaieran, mila milioi ingurukoa zen estimazioa (gaur egungo usteetatik nahiko hurbil). Kalkulu zehatzagoak, kontinenteen arabera banatuta, XIX. mendearen lehen erdian argitaratu ziren, 1800eko hamarkadan 600 eta 1000 milioi arteko estimazioekin eta 1840koan 800 eta 1000 milioi artekoekin.

Antzinaroa eta Erdi Aroa

Nekazaritza k. a. 10.000 urte inguruan sortu zenean, munduko biztanleria milioi bat eta 15 milioi artekoa zela kalkulatu da. Are lehenago, ebidentzia genetikoek gizakiak k. a. 70.000 urte inguruan 1.000 eta 10.000 pertsona garai bat pasa zutela erakusten dute, Toba hondamendiaren teoriaren arabera. Konparaziorako, 50-60 milioi lagun inguru bizi ziren ekialdeko eta mendebaldeko Erromatar Inperio konbinatuetan, k. a. IV. mendean.

Justiniano erromatar enperadorearen garaian Justinianoren izurriteak Europako biztanleriaren % 50 inguruko galera ekarri zuen VI. eta VIII. mendeen artean. Europako biztanleria 70 milioi baino gehiagokoa zen 1340. urtean. XIV. mendeko Izurri Beltzaren pandemiak mundu osoko biztanleen kopurua 450 miloietatik (1340. urtean) 350 eta 375 milioi artera (1400. urtean) murriztu zuen, 200 urte pasa behar izan ziren biztanle kopuruak berreskuratzeko. Txinako biztanleria 1200. urtean 123 milioi izatetik 1393. urtean 65 milioi izatera jaitsi zen, ustez Mongolen inbasioen, gosearen eta izurriteen konbinazio baten ondorioz.

K. o 2. urtetik aurrera, Antzinako Txinako Han dinastiak familia-erregistro iraunkorrak mantendu zituen etxe bakoitzaren zergak eta lan-zerbitzuak behar bezala baloratzeko. Urte horretan bertan, Mendebaldeko Han biztanleria 57.671.400 pertsonakoa zen. 12.366.470 etxetan. 47.566.772 pertsonatara, 9.348.227 etxetan, jaitsi zen 146. urtean, Han dinastiaren amaiera aldera. 1368. urtean Ming dinastiaren sorreran, Txinako populazioa 60 milioi ingurukoa zen; 1644an dinastiaren amaiera aldera 150 milioi ingurura hurbildu zitekeen. Ingalaterrako biztanleria 5,6 milioi ingurura iritsi zen 1650ean, 1500. urtean 2,6 milioi inguru izatetik. Asia eta Europara XVI. mendeko kolonizatzaile portuges esta espainiarrek Ameriketatik ekarri zituzten laborantza berriek biztanleriaren hazkundea eragin zutela uste da. XVI. mendeko portugaldar merkatariek Afrikara sartuz geroztik, arto eta manioka landaketek Afrikako labore tradizionalak ordezkatu dituzte kontinentean hazten diren oinarrizko elikagaiak izatetik.

Ipar Amerikako biztanleria aurre-kolonbiarra seguruenik 2 milioi eta 18 milioi artekoa zen. Europako esploratzaile eta gainontzeko munduko biztanleriaren topaketek sarritan izugarrizko birulentzia zuten tokiko epidemiak sartu zituzten. Ikerketa erradikalenen arabera, mundu berriaren populazio natiboaren % 90a Europako gaixotasunen ondorioz hil ziren, hala nola, baztanga, elgorria eta gripea. Mendeetan zehar europarrek gaixotasun horiekiko immunitate maila altuak garatu zituzten, ndigenek inolako immunitaterik ez zuten bitartean.

Aro modernoa

Munduko Biztanleria 
2016an gutxienez milioi bat biztanle dituzten hiriko eremuak erakusten dituen mapa. 1800. urtean biztanleen % 3a bakarrik bizi zen hiriguneetan; proportzioa% 47ra igo zen 2000. urtean eta % 50,5era iritsi zen 2010ean. 2050. urtean, proportzioa % 70era irits daiteke.

Europako Nekazaritza eta Industria Iraultzetan zehar, haurren bizi itxaropena nabarmen handitu zen. Bost urte baino lehenago hiltzen ziren Londresen jaiotako haurren ehunekoak % 74,5tik (1730-1749) eta % 31,8ra jaitsi ziren 1810-1829an. 1700 eta 1900. urteen artean, Europako populazioa 100 milioitik 400 milioi baino gehiagora igo zen. Guztira, jatorri europarrez populatutako eremuek munduko biztanleen % 36a osatzen zuten 1900. urtean.

Mendebaldean biztanleriaren hazkundea azkartu egin zen txertoaren eta medikuntza eta saneamenduaren beste hobekuntzen ondorioz. Baldintza materialen hobekuntzak Britaina Handiko biztanleak XIX. mendean 10 milioetatik 40 milioietara igotzea ekarri zuen. Erresuma Batuko biztanleria 60 miloietara 2006an iritsi zen. Estatu Batuetako biztanleria 1800. urte inguruan 5.3 milioi izatetik 1920ean 106 milioi izatera iritsi zen, 307 milioiak gaindituz 2010. urtean.

XX. mendearen lehenengo erdialdean Errusiar Inperioan eta Sobietar Batasunean gerra handiak, gosetea eta hondamendi handiak bizi izan ziren, eta horrek biztanleria galera handiak ekarri zuten (gutxi gorabehera 60 milioi heriotza). Sobietar Batasunaren desegitearen ostean, Errusiako biztanleria nabarmen jaitsi egin zen: 1991. 150 milioietatik 2012an 143 milioietara, baina 2013an murrizketa hori gelditu zen.

Garapen bidean dauden herrialde askotan, oso azkar hazi da populazoa XX. mendearen hasieratik, garapen ekonomikoa eta osasun publikoa hobetzearen eraginez. Txinako populazioa, gutxi gorabehera 430 milioietatik 580 milioietara pasa zen 1850tik 1953era, eta orain 1.300 milioi baino gehiago daude. Indiako azpikontinentea, 1750ean 125 milioi biztanle inguru zituena, 389 milioira iritsi ziren 1941ean; gaur egun, India, Pakistan eta Bangladeshen artean 1,63 milioi pertsona inguru bizi dira. Javak 5 milioi biztanle zituen 1815ean; gaur egungo haren oinordekoak, Indonesiak, 140 milioi biztanle ditu orain. Ehun urteetan soilik, Brasilen populazioa hamar aldiz handitu da, 1900. urtean 17 milioi inguru edo mundu osoko biztanleen % 1 inguru izatetik, 2000. urtean 176 milioi inguru izatera. Mexikoko biztanleria 1900. urtean 13,6 milioietatik 112 milioi ingurura hazi zen 2010. urtean 1920tik eta 2000 urtera, Keniako biztanleria 2,9 milioietatik 37 milioietara igaro zen.

Mila miloien mugarriak

Munduko populazioaren mila miloien mugarriak (eta aurreikuspenak)
Mila milioiak 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10
Urtea 1804 1927 1960 1974 1987 1999 2011 2022 2037 2058
Pasatako urteak –– 123 33 14 13 12 12 11 15 21

Munduko biztanleria mila miloietara 1804. urtean iritsi zela kalkulatzen da. Beste 123 urte pasa ziren bi mila milioietara 1927an irisi arte, baina 33 urte besterik ez ziren behar izan 3 mila miloietara 1960an iristeko. Hortik aurrera, biztanleria globala lau mila miliora 1974an, bost mila milioira 1987an, sei mila milioira 1999an eta, Estatu Batuetako Zentsuen Bulegoaren (Unites States Census Bureau) arabera, zazpi mila milioi 2012ko martxoan iritsi zen. Nazio Batuen arabera, ordea, munduko biztanleria zazpi mila milioira 2011ko urrian iritsi zen.

Zortzi mila miloiko mugarria 2022ko azaroan gainditu zen Nazio Batuen arabera, eta 2037. urte inguruan bederatzi mila milioira iritsiko dela aurreikusten da. 2050erako eszenatoki alternatiboak 7,4 mila milioi eta 10,6 mila milioi pertsona artean daude. Proiektatutako zifrak aldatu egiten dira azpiko estatistika-hipotesi eta proiekzio-kalkuluetan erabiltzen diren aldagaien arabera, batez ere ugalkortasun tasa. 2150erako begirada luzeko iragarpenak 3,8mila milioi pertsonarainoko beherakada batetik 24,8 mila milioi pertsonako hazkundera doaz. Muturreko eszenatoki batek 256 mila milioirainoko gorakada handia aurreikusten zuen 2150. urterako, ugalkortasun-tasa 1995. urtean bezala 3,04 haur emakume bakoitzeko mantenduta. Hala ere, 2010ean, ugalkortasun-tasa 2,52ra jaitsi zen.

Ez dago estimaziorik munduko biztanleriak mila miloi eta bi mila miloi ze egun edota hilabeteetan lortu zituen jakiteko. Hiru eta lau mila milioira iritsi ziren datak ez ziren ofizialki adierazi, baina Estatu Batuetako Zentsuen Bulegoaren Nazioarteko Datu Baseak (International Database of the United States Census Bureau) 1959ko uztailean eta 1974ko apirilean jarri zituen hurrenez hurren. Nazio Batuek "5 mila milioien eguna" 1987ko uztailaren 11n eta "6 mila milioien eguna” 1999ko urriaren 12an ezarri eta ospatu zituen. Nazio Batuen Biztanleriaren Dibisioak "7 mila milioien eguna" 2011ko urriaren 31a ezarri zuen. Eta, azkenik, "8 mila milioien eguna" 2022ko azaroaren 15ean.

Demografia globalak

Munduko Biztanleria 
2012ko herrialde bakoitzeko bizi itxaropena irudikatzen duen mapa. 2012. urtean, Munduko Osasun Erakundeak munduko bizi-itxaropenaren media 70,5 urtekoa zela kalkulatu zuen.
     80+      77.5+      75+      72.5+      70+      67.5+      65+      60+      55+      50+      45+      40+      40 baino gutxiago

2018an, sexu-harreman orokorra 1.02 gizonezko emakumezko bakoitzekoa da gutxi gorabehera. Gizon kopuru handiago ziurrenik India eta Txinako populazioetako sexu desorekak esanguratsuengatik izan daiteke. Munduko biztanleriaren % 25,44 gutxi gorabehera 15 urte baino gutxiagokoa da,% 65,88 15-64 urte bitartekoa eta %8,68 65 urte edo gehiagokoa. Munduko biztanleen batez besteko adina 30,4 urtekoa zen 2018an eta 2050. urterako 37,9 urtera igotzea espero da.

Munduko Osasun Erakundearen arabera, 2012an batez besteko bizi-itxaropen globala 70,5 urtekoa zen, emakumeak batez beste 73 eta gizonak 68 urte bizi direlarik. 2010ean, ugalkortasun-tasa globalaren 2,52 haur emakumeko bakoitzeko zela estimatu zen. 2012ko ekainean, ikertzaile britainiarrek Lurraren giza biztanleriaren guztiaren pisua 287 milioi tona inguru zela kalkulatu zuten, batez bestekoa 62 kilogramo inguru izanik.

CIAk mundu osoko 2013ko produktu gordin nominala kalkulatu zuen, 74,31 bilioi dolarrean ezarriz eta 10,500 dolarreko urteko urteko batez besteko per capita globala emanez. 1,29 mila milioi pertsona inguru (munduko biztanleriaren % 18,4) pobrezia bizian bizi da, eguneko 1,25 dolar baino gutxiagorekin biziz; 870 milioi pertsona inguruk (% 12,25) ez dute janari nahikorik. 15 urte baino gehiagi dituztenen % 83 alfabetatuak dira. 2017ko abenduan 4,16 mila milioi Internet erabiltzaile inguru zeuden, munduko biztanleriaren %54,4.

Han etnia munduko talde etniko handiena da, 2011an munduko biztanleria osoaren % 19a baino gehiago ziren. Munduan gehien erabiltzen diren lehen hizkuntzak txinera (munduko biztanleriaren % 12,2k hitz egiten dute), gaztelania (% 5,8), ingelesa (% 4,6), arabiera (% 3,6) eta hindustanera (% 3,6). Munduko erlijiorik handiena kristautasuna da; jarraitzaileak biztanleria globalaren % 31,4 dira; islama bigarren erlijioa da, (% 23,12) eta hinduismoa hirugarrena (% 15). 2005ean, biztanleriaren % 16 inguru ez-erlijiosoak ziren.

Biztanleria gehien duten herrialdeak

Munduko Biztanleria 
Herrialde bakoitzeko biztanleria 2021. urtean (zirkuluen neurria biztanle kopuruarekiko proportzionala da)
Munduko Biztanleria 
1901etik 2021era bitarteko biztanleriaren grafikoa gaur egungo biztanleria handiena duten bost herrialdeen artean
10 herrialde populatuenak
Zkia Herrialdea Biztanleria Data Munduko
biztanleriaren %
Iturria
1 Munduko Biztanleria  Txinako Herri Errepublika 1.425.849.288 2023ko urtarrilaren 1a 17,8
2 Munduko Biztanleria  India 1.422.026.528 2023ko urtarrilaren 1a 17,76
3 Munduko Biztanleria  Ameriketako Estatu Batuak 339.080.235 2023ko urtarrilaren 1a 4,23
4 Munduko Biztanleria  Indonesia 276.386.389 2023ko urtarrilaren 1a 3,45
5 Munduko Biztanleria  Pakistan 238.126.113 2023ko urtarrilaren 1a 2,97
6 Munduko Biztanleria  Nigeria 221.153.992 2023ko urtarrilaren 1a 2,76
7 Munduko Biztanleria  Brasil 215.802.222 2023ko urtarrilaren 1a 2,69
8 Munduko Biztanleria  Bangladesh 172.075.151 2023ko urtarrilaren 1a 2,15
9 Munduko Biztanleria  Errusia 144.694.112 2023ko urtarrilaren 1a 1,81
10 Munduko Biztanleria  Mexiko 127.984.117 2023ko urtarrilaren 1a 1,6

Gutxi gora behera 4,6 mila miloi pertsona bizi dira 10 herrialde hauetan, munduko biztanleriaren %58 inguru direlarik. Munduko biztanleriaren erdia, edo 3,9 mila miloi pertsona, 6 herrialde populatuenetan bizi dira.

Biztanleria dentsitate handiena duten herrialdeak

Beheko taulek munduko biztanleria dentsitate handiena duten herrialdeak erakusten dituzte, bai termino absolutuetan eta baita haien biztanleria osoarekin konparatuta.

Munduko Biztanleria 
Biztanleria dentsitatearen (biztanleak km2ko) munduko mapa, 1994ean. Zonalde gorri eta arrosak biztanleria dentsitate handiena duten tokiak dira.
Biztanleria dentsitate handiena duten 10 herrialdeak (5 miloi baino biztanle gehiagorekin)
Zkia Herrialdea Biztanleria Area (km2) Dentsitatea
(Bizt. x km2)
1 Munduko Biztanleria  Singapur 5,612,300 710 7.905
2 Munduko Biztanleria  Bangladesh 164,680,000 143,998 1.144
3 Munduko Biztanleria  Taiwan 23,562,318 36,190 651
4 Munduko Biztanleria  Hego Korea 51,446,201 99,538 517
5 Munduko Biztanleria  Libano 6,082,000 10,452 582
6 Munduko Biztanleria  Ruanda 11,809,295 26,338 448
7 Munduko Biztanleria  Herbehereak 17,230,000 41,526 415
8 Munduko Biztanleria  Haiti 10,911,819 27,065 403
9 Munduko Biztanleria  India 1,333,080,000 3,287,240 406
10 Munduko Biztanleria  Israel 8,870,000 22,072 402
Bai biztanleria (20 miloi baino gehiago) zein biztanleria dentsitate (250 biztanle km2ko) altua duten herrialdeak:
Zkia Herrialdea Biztanleria Area (km2) Dentsitatea
(Bizt. x km2)
Oharrak
1 Munduko Biztanleria  India 1,333,080,000 3,287,240 406 Biztanleria hazten
2 Munduko Biztanleria  Pakistan 211,920,000 803,940 264 Biztanleria azkar hazten
3 Munduko Biztanleria  Bangladesh 164,680,000 143,998 1.144 Biztanleria azkar hazten
4 Munduko Biztanleria  Japonia 126,670,000 377,873 335 Biztanleria gutxitzen
5 Munduko Biztanleria  Filipinak 106,020,000 300,000 353 Biztanleria hazten
6 Munduko Biztanleria  Vietnam 93,700,000 331,689 282 Biztanleria hazten
7 Munduko Biztanleria  Erresuma Batua 65,648,100 243,610 269 Biztanleria geldi hazten
8 Munduko Biztanleria  Hego Korea 51,446,201 99,538 517 Biztanleria geldi hazten
9 Munduko Biztanleria  Taiwan 23,562,318 36,190 651 Biztanleria egonkorra
10 Munduko Biztanleria  Sri Lanka 21,444,000 65,610 327 Biztanleria hazten

Oharrak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Munduko Biztanleria Biztanleria zonaldeen araberaMunduko Biztanleria HistoriaMunduko Biztanleria Demografia globalakMunduko Biztanleria Biztanleria gehien duten herrialdeakMunduko Biztanleria OharrakMunduko Biztanleria ErreferentziakMunduko Biztanleria Kanpo estekakMunduko Biztanleria

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Espainiako Gerra ZibilaLubaki bandaMartin LarraldeEgiptoZarautzZuberoaHasan ibn AliNafarroa BehereaBiztanleriaEustakio MendizabalIker MuniainArnaitz FernandezMyrna LoyHaaretzOtsoFaktore biotikoAmets ArzallusErromantizismoEskusoinu txikiEuropaPapainaBenito LertxundiTrikuharriLantzeko inauteriaHogeita Hamar Urteko GerraEuskal HerriaEuskalkiZelula hormaGotzone SagarduiErrenteriaEnergia iturriAzalaLehenengo GurutzadaSumendiAutonomia erkidegoBataioSua EnparantzaInstagramGernikako bonbardaketaLekeitioErramun MartikorenaTrapezioBig BangUrdaibaiGetxoLide UrrestarazuBalletVaya semanitaBerotegi-efektuaTtun-ttunDentsitate (fisika)BasahateLawfareHumanismoSebastian IradierFermin MuguruzaEuskal pilotaAnne FrankEkoizpen-teoriaOinarriko errenta unibertsalAl-AndalusAitormena (abestia)Anne IgartiburuSindikalismo iraultzaileArroka metamorfikoTartaloPangeaEz Dok AmairuTxinako Harresi HandiaOsama bin Laden🡆 More