Epidemia

Epidemia, izurria edo izurritea edo lurralde eta denbora berean biztanleen zati handi bati erasotzen dion gaixotasuna da.

Batzuetan, lekuan lekukoa da (munduko leku zehatz batean) edo orokorragoa. Hainbat kontinentetakoa edo mundu osokoa denean, pandemia hitza erabiltzen da. Beste mota bateko eritasunekin loturik egon daitekeen arren, termino hori gaixotasun infekziosoekin erabiltzen da batez ere.

Epidemia
Londresen 1854an izandako izurritea John Snow doktoreak aztertu zuen, eta mapa hau egin zuen, historian izan den lehenengo azterketa epidemiologikoa. Puntuek hildakoak adierazten dituzte; gurutzeek, berriz, gaixoek edandako ura zein putzutatik hartu zuten.

Bereziki, Yersinia pestis (Yersinen baziloa) edo Pasteurella pestis baziloek eragindako gaixotasunetarako erabili da izurrite izena. Izurriak gizakiak eta animaliak (karraskariak, batez ere) jotzen ditu. Karraskariak dira baziloaren bizitoki nagusia. Arratoien arkakusoaren (Xenopsylla cheopis) eta, batzuetan, gizakiaren arkakusoaren (Pulex irritans) bitartez kutsatua izaten da. Izurriak gizonaren birikak joz gero, airearen bitartez ere kutsa daiteke.

Gaixotasunaren agerbideak

Hiru era nagusitan ageri da eritasuna gizakiarengan: zorne izurria, odol izurria eta biriketako izurria.

  • Zorne izurria da maiztasun handienekoa, eta zorne pikor handiak sorrarazten ditu larruazalean.
  • Odol izurria bat-batean agertu eta oso azkar hedatzen da eriarengan. Hori da erarik larriena.
  • Biriketako izurria oso kutsakorra da, eta birika ehun osoa jotzen du.

Odol izurriak eta biriketakoak jotako gehienak hiltzen dira.

Izurria endemikoa den lurraldeak

Izurria eritasun endemikoa da Tibeten, Indian, Mesopotamian, Erdialdeko Afrikan, Hego Ameriketako zenbait lurraldetan eta Ipar Ameriketako mendebalean. Sendagaiak: estreptomizina eta kloranfenikola. Eritasuna endemikoa den lurraldeetan, txertoak erabiltzen dira, eragin handikoak, baina immunitate aldi murritzekoak.

Izurriteen adibideak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Epidemia Gaixotasunaren agerbideakEpidemia Izurria endemikoa den lurraldeakEpidemia Izurriteen adibideakEpidemia ErreferentziakEpidemia Ikus, gaineraEpidemia Kanpo estekakEpidemiaEritasunGaixotasun infekziosoKontinentePandemia

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

PangeaLide UrrestarazuHezkidetzaEbaluazio (hezkuntza)AbeltzaintzaIkaskuntzaren Diseinu UnibertsalaMusikaZaldiErrubrika (hezkuntza)IrunHots-kutsaduraKarol SzymanowskiAltzoEgiptoAnimaliaSakelako kuboaSlow FoodNeomakGALLauburuHowland uharteaHaurren Eskubideei buruzko HitzarmenaTxoria txoriGiza sexualitateTrikuharriPagoGarapen iraunkorSantimamiñeErrepublikaIñigo MuguruzaDanbolinEdvard MunchPoleaDemokraziaGorostiBallet2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakDeiaPizkundeaJuan Sebastian ElkanoBaionaRootOrsk-eko aireportuaIzaroEn Tol SarmientoGiza eskubideakSumendiGas naturalKarmele UrrestiPalankaUgal-aparatuEuskal Herriko klimaZuberoako maskaradakAne IbarzabalEuzko Alderdi JeltzaleaItsasmuseum BilbaoArkitekturaren historiaEuskaldunWikidataJulen AlberdiSupernobaMikel LaboaAuto elektrikoUztarriaItziar Murua UriaEguzkiaEutanasiaBiotopoAzalaNeutroi🡆 More