Joanes Leizarraga Lermanda (Beskoitze, Lapurdi, 1506 – Bastida, Nafarroa Beherea, 1601) kalbindar artzain eta euskal idazle bat izan zen, Itun Berria euskaratu zuen lehena, Jesus Krist Gure Jaunaren Testamentu Berria izenburuarekin.
Joanes Leizarraga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Beskoitze, 1506 |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Lehen hizkuntza | euskara |
Heriotza | Bastida, 1601 (94/95 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantses ertaina euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria, itzultzailea, Bibliaren itzultzailea, artzaina eta idazlea |
Lan nabarmenak | |
Higanot bihurtu aurretik, segur aski apaiz katolikoa izan zen. 1567ko apirilaren 15ean egin zen artzain, Pauen (Okzitania), eta Nafarroa Behereko Bastida herrira igorririk, hil arte bizi izan zen bertan. Joana III.a Albretekoa Nafarroako erreginak, kalbinismora bihurtu zelarik, bere gortean Elizaren erreformaren aldeko pentsalariei babesa eman zien eta protestantismoa erresumako lurraldeetan barna hedatu nahi izan zuen. Ideia erreformazaleen arabera, testu sakratuak herri xehearen hizkuntzan jarri behar ziren.
Hala bada, erreginak euskarazko eta gaskoizko itzulpenak egiteko bitartekoak eta diru-laguntzak eman zituen. 1563ko martxoaren 14an egin zen Bearnoko protestanteen sinodo edo batzarrean, Leizarraga izendatu zuten, euskarazko itzulpena egin zezan. Eredu moduan, Leizarragak Vulgata eta frantsesezko itzulpenak erabili zituen. Lau laguntzaile izan zituela dirudi, bera taldearen zuzendari izanik: Sanz Tartas (batzuen ustez, agian Joan Tartas idazlearen osaba-aitona zena), Piarres Landetxeberri eta Tardetz zuberotarrak eta Joanes Etxeberri lohizundarra, Petit Basque goitizenaz ezagun zena. Jesus Krist Gure Jaunaren Testamentu Berria 1571ko irailean inprimatu zen, Arroxelan. Testamentu Berriaren itzulpenarekin batera, kristauak hezteko testu didaktikoak inprimatu ziren, orduko argitaratze protestanteetan ohikoa zenez.
Beskoitzeko idazlearen bost liburu hauek daude jasota, guztiak itzulpenak:
Azken hirurak, Arroxelan 1571n argitaratuak.
Deigarria da, Aita Gurea itzuli zuelarik, Jainkoari hika zuzendu zitzaiola. Haren aurreko euskaldunek halaxe egin zuten, izan ere.
Leizarraga | Gaurko grafian | Gaurko Aita Gurea |
---|---|---|
Gure Aita ceruëtan aicena, Sanctifica bedi hire Icena. Ethor bedi hire Resumá. Eguin bedi hire vorondatea, ceruän beçala lurrean-ere. Gure eguneco oguia iguc egun. Eta barka ietzaguc gure bekatuac, nola guc-ere offensatu gaituztenér barkatzen baitrauëgu. Eta ezgaitzala sar eraci tentationetan, baina deliura gaitzac gaitzetic. Amen. | Gure Aita zeruetan haizena, Sanktifika bedi hire Izena. Etor bedi hire Resuma. Egin bedi hire borondatea, zeruan bezala lurrean ere. Gure eguneko ogia iguk egun. Eta barka ietzaguk gure bekatuak, nola guk ere ofensatu gaituztener barkatzen baitrauegu. Eta ez gaitzala sar erazi tentazionetan, baina delibra gaitzak gaitzetik. Amen. | Gure Aita zeruetan zaudena, santu izan bedi zure izena. Etor bedi zure erreinua. Egin bedi zure nahia, zeruan bezala lurrean ere. Emaguzu gaur egun honetako ogia. Barkatu gure zorrak geuk ere gure zordunei barkatzen diegun bezala. Eta ez gu tentaldira eraman baina atera gaitzazu gaitzetik. Amen. |
Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak: Joanes Leizarraga |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Joanes Leizarraga, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.