Adimen-gaitasun handiko haurra edo talentu aparteko haurra erlatiboki kalifikazio akademiko oso onak, adimen altua, sormen handia edo oro har talentu berezia duen haurra da.
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Haur gaigabetuek ez bezala, haur hauek ez dute laguntza berezirik behar euren ikaskuntza prozesuan; baina, dituzten berezitasunak direla eta, bestelako arazo pertsonalak eta gelan arazoak sor ditzaketen haurrak dira. Horrela, hezkuntza bereziaren helburu ere badira. Eskolak haur hauen ikaskuntza-beharrei erantzuten ez dienez, batzuetan zapuztu egiten dira eta nortasun-arazoak izaten dituzte.
Talentu aparteko haurren hezkuntza berezia Antzinako Txinan abiatu zela ezaguna da, haur horiek enperadorearen gortera eramaten baitziren hezkuntza berezia jasotzera. XIX. mendean, berdintasunaren filosofia zabaldu eta talentu aparteko haurrak besteekin batera hezi behar direla bultzatu zen, elitismoaren aurkako jarrera argudiatuz.
Adimen-gaitasun handiaz hitz egitean, adimenaz hitz egiten da. Adimen-gaitasun handia duten umeak eraginkortasun kognitibo handiaren jabe izaten dira. Adimen-gaitasun handia definitzeko, superdotazioa hitza baliatu behar da. Superdotazioaren egitura kognitiboaren ezaugarri nagusia adimen baliabide guztien konbinazioa da, Eusko Jaurlaritzak 2013 argitaratutako Hezkuntza Orientabideak izeneko txostenak dioenez. Superdotazio horri esker, adimen-gaitasun handiko ikasle batek eraginkortasun-maila handia lortzen du informazioa edozein modutara prozesatzeko eta kudeatzeko orduan. Hala, hauexek dira ikasle horien ezaugarririk nabarmenenak: oroimen ona; arretarako eta kontzentratzeko ahalmen handia; malgutasun kognitiboa egoera berrien aurrean erantzuteko eta aldaketetara moldatzeko erraztasuna;gaitasuna informazio eta testuinguru desberdinen artean loturak egiteko,kontzeptu eta pertzepzio berriak garatzeko, eta proposamen eta irtenbide berritzaileak asmatzeko; oreka nortasunean; autoestimu handia eta konfiantza beren baliabideengan, inguruneak beren premiak betetzea ahalbideratuz gero.
Hala ere, adimena dinamikoa eta aldakorra da, eta bizitzan zehar zenbait aldaketa izan dezake. Hartara, adimena elikatzen edo garatzen ez bada, moteldu egin daiteke.
Nahitaezkoa da irakasleak adimen-gaitasun handiko ikasleari antzematea, haurraren garapen emozionala eta intelektuala egokia izan dadin. Hala, komeni da hezkuntza-erantzun berezia ematea ikasle multzo horri. Honako ezaugarri hauek (guztiak ez, derrigorrean) biltzen dira ikasle horiengan:
Hezkuntza Ministerioaren arabera, ikasleen % 2-% 5ek du adimen-gaitasun handia. EUSTAT erakundearen datuen arabera (2010/11), Euskal Autonomi Erkidegoak 341.723 ikasle dituela Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan, EAEko 6.800-17.000 ikasle adimen-handikoak dira. Hala ere, gai hau ikertzen diharduten zenbait ikerlarik ehuneko altuagoak proposatu dituzte adimen-gaitasun handiko haurrentzat: % 10 (Gagné), % 15-20 (Renzulli)... Halaber, uste da Euskal Autonomia Erkidegoan 4.700tik 11.800 ikasle bitartean detektatu gabe daudela. Ikasle kopuru handia da, alegia.
Ezin da aipatu gabe utzi uste,topiko eta mito ugari sortu izan direla adimen-gaitasun handiko haurren inguruan. Besteak beste, honako hauek jaso nahi dira hemen:
Baliteke ikaslea gaitasun handikoa izatea, baina ingurukoak horretaz jabetu ez izana. Ildo horretatik, bi galdera egin daitezke: Adimen-gaitasun handia erraz antzeman daiteke ala ez? Nork detektatu behar du, eskolak ala etxekoek? Honako ezaugarri hauek lagungarriak izan daitezke bide hori errazteko:
Adimen-gaitasun handiko haurren garapen emozionala eta intelektuala egokia izan dadin, hezkuntzak eta gizarteak erantzun egokia ("berezia"?) eskaini behar die. Hala ere, oraindik bide luzea dago egiteko arlo honetan hezkuntzan eta gizartean.
Adimen gaitasun handiko ikasleak detektatzea beharrezkoa da:
Gainera, ikasle horien eskubidea da beren premiei erantzungo dien hezkuntza eskuratzea. Ez antzemateak eta arretarik ez emateak eskubide horiek ukatzea ekarriko luke. Eskola eta familia dira adimen-gaitasun handiak dituzten ikasleak identifikatzeko testuinguru nagusiak; beraz, detekzio goiztiarrak esku hartzea ahalbidetuko luke, kasu bakoitzerako neurri egokienak proposatuz.
Adimen gaitasun handiak dituzten ikasleen detekzio eta balorazio hori ez dira egin behar une zehatz batean, test edo proba psikometrikoen bidez bakarrik eta gaitasun intelektualean soilik oinarrituta. Prozesu horretan estrategia eta tresna dibertsifikatuak erabili behar dira eta ikaslearen garapen emozional eta sozialari eta bere sormenari erreparatu behar zaio. Prozegu honetan eragile guztiek parte hartzea ezinbestekoa da (Hezkuntza-komunitatea eta familia).
Detekzioan atal hauek hartu behar ditu kontuan:
Guzti hau kontutan hartuta, ebaluazio psikopedagogikoa egingo da.
Nahiz eta aparteko gaitasunak eduki:
Bestalde, disinkronia batzuk ere ager daitezke:
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Adimen-gaitasun handiko haur, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.