Legazpi Gipuzkoako hegoaldeko udalerri bat da, Urola Garaia eskualdean dagoena, Aizkorri mendiaren magalean, 450 metroko garaieran.
8.438 biztanle zituen 2016. urtean. Herri industriala da, batez ere burdinaren eraldaketari lotua (fabrika nagusiak: Bellota Herramientas, FPL eta GSB). Izan ere, herri honetan aspalditik jarduera garrantzitsua izan da burdinaren ustiaketa eta eraldaketa, eta XV. mendeko burdinola bat ere badute, berritua eta erakustaldiak egiteko maiz samar lanean jartzen dutena: Mirandaola.
Legazpi | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoa, Euskal Herria | |||||||||||
Legazpiko Euskal Herria plaza, Andre Mariaren Jasokundearen eliza eta udaletxea. | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Gipuzkoa | ||||||||||
Eskualdea | Urola Garaia | ||||||||||
Izen ofiziala | Legazpi | ||||||||||
Alkatea | Kepa Urcelay Goitia | ||||||||||
Posta kodea | 20230 | ||||||||||
INE kodea | 20051 | ||||||||||
Herritarra | legazpiar | ||||||||||
Ezizena | ilintxak | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°03′18″N 2°20′06″W / 43.055°N 2.335°W | ||||||||||
Azalera | 42 km² | ||||||||||
Garaiera | 400 m | ||||||||||
Distantzia | 59 km Donostiara | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 8.341 (2023) 4 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 198,6 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013) | -% 1,05 | ||||||||||
Zahartze tasa | % 9,25 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa | ‰ 49,59 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa | % 78,87 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka | % 8,19 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua | % 8,23 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak | % 54,82 (2010) | ||||||||||
Etxeko erabilera | % 43.76 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 1608 (juliotar egutegia) | ||||||||||
Webgunea | https://www.legazpi.eus |
Herriari buruzko lehen aipamen idatzia 1290. urtekoa da eta VII. mendeurrena ospatzeko ekitaldiak izan ziren 1990an. Seguraren menpe zegoen orduan herria eta 1608an lortu zuen independentzia.
Legazpiarrei ilintxak ezizenaz deritzaie, ilintxa gaizki erretako ikatz zatia omen da, hortaz ezizenak jatorria meatzaritzan luke. Horregatik Legazpiko Ilintxa Kirol Elkarteak izen hori du.
Legazpin jaiotzen da Zumaian itsasoratzen den Urola ibaia. Halaber, han dago Barrendiolako urtegia, eskualdea urez hornitzen duena. Legazpi mendiz inguraturik dago. Hona hemen nabarmenenak: Gorostiaga, herrian Korosti izenaz ezaguna (947 m), Haizeleku (810 m), Arrolamendi (910 m), Arranoaitz (903 m), Jentiletxe (913 m), Oregi (924 m), Otaño (860 m), Artzanburu (1.360 m) eta Andraitz (1.450 m). Azken hirurak Aizkorri mendilerrokoak dira, eta lehenengo aipatuak Satuikoak.
Klima atlantikoa izan arren, bere garaiera dela eta, Gipuzkoako batez besteko tenperaturak baino lau gradu gutxiago izaten ditu, batez ere neguan. Neguero elurteak izaten dira.
Honako hauek ditu mugakide: Iparraldean, Antzuola, Urretxu eta Zumarraga; mendebaldean, Oñati; hegoaldean, Zegama eta Altzaniako Partzuergoa; eta ekialdean, Zerain, Mutiloa eta Gabiria.
XX. mendearen bigarren erdialdeko industrializazioari esker, Legazpi herri txiki bat izatetik 10.000 biztanle izatera igaro zen 40 urtetan. Hala ere, 1970eko hamarkadako krisialdiaren ondoren biztanleak galtzen hasi zen, eta galera horrek ez du etenik izan XXI. mendearen hasieran. 2019an 8.430 biztanle zituen. Horietatik %25,52k 65 urte edo gehiago zituen. Eta atzerrian jaiotakoak %5,26 ziren.
Legazpiko biztanleria |
---|
2011ko udal eta foru hauteskundeetan Bildu koalizioak gehiengo osoa eskuratu zuen, hamahiru zinegotzitik zazpi eskuratu baitzituen. Hori horrela izanik, udalean gehiengo osoa lortu zuten eta Kepa Urzelai alkate izendatu zuten.
2015eko udal hauteskundeetan, berriz, Euskal Herria Bilduk eta Eusko Alderdi Jeltzaleak berdindu egin zuten zinegotzi kopuruan, baina EAJk boto gehiago jaso zituen. Bigarren alderdi horretako Koldobide Olabide hautatu zuten alkate, bere taldearen botoei esker. Euskal Herria Bilduk eta Irabazik bakoitzak bere hautagaiari eman zion botoa, eta PSE-EEko zinegotziek zuri bozkatu zuten.
2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EAJk 2.018 boto. EH Bilduk 1.783 boto. PSE-EEk 628 boto. Podemos-IU-EQUOk 329 boto. PPk 53 boto. Koldobike Olabide aukeratu zuten berriro alkate.
Legazpiko udalbatza | |||||
Alderdia | 2015 | 2019 | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 5 / 13 | 6 / 13 | |||
Euskal Herria Bildu | 5 / 13 | 5 / 13 | |||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) | 2 / 13 | 1 / 13 | |||
Irabazi -> Ahal Dugu | 1 / 13 | 1 / 13 | |||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean |
2023ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 1.611 boto (5 zinegotzi); EAJk 1.353 boto (5); PSE-EEk 728 boto (2); Berdeak 333 boto (1); PPk 39 boto (0).
Legegintzaldia | Alkatea | Alderdia | Oharrak |
---|---|---|---|
Espainiako Bigarren Errepublikaren garaian | |||
1931-1932 | Daniel Aranguren Mendizabal | Nazionalista | Zerrenda bakarrean |
1933-1933 | Itziar Arana Iraola | Kudeaketa batzordea | Lehen emakumea |
1933-1936 | Ubaldo Segura Makibar | Nazionalista | 1933ko apirilaren 23an hautatua, hauteskundez lehenengoz |
Espainiako trantsizio garaian | |||
1975-1979 | Prudentzio "Prontxio" Larrañaga Irizar | Lazkaon jaioa | |
Espainiako trantsizioaz geroztik | |||
1979-1983 | Jose Inazio Elorza Oiarzabal | EAJ-PNV | |
1983-1987 | Jose Inazio Elorza Oiarzabal | EAJ-PNV | |
1987-1991 | Prudentzio "Prontxio" Larrañaga Irizar | Eusko Alkartasuna | |
1991-1995 | Jose Inazio Elorza Oiarzabal | EAJ-PNV | |
1995-1999 | Juan Ramon Larrañaga Mercero | Eusko Alkartasuna | 37 urterekin alkate; gazteena. |
1999-2003 | Juan Ramon Larrañaga Mercero | Eusko Alkartasuna | |
2003-2007 | Juan Ramon Larrañaga Mercero | Eusko Alkartasuna | |
2007-2011 | Sotero Plazaola Odriozola | EAE-ANV | |
2011-2015 | Kepa Urzelai Goitia | Bildu | 34 urterekin alkate; gazteena. |
2015-2019 | Koldobike Olabide Huelga | EAJ-PNV | Espainiako transizioaren osteko lehen emakumea. |
2019-2023 | Koldobike Olabide Huelga | EAJ-PNV | |
2023- | Eric Gálvez Álvarez | EAJ-PNV | Transiziotik, bozkatuena ez den lehen alkatea, PSEren babesaz; bozkatuena Edurne Gonzalez Elortza (EH Bildu) izan zen. |
2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian: Lehen sektorea BEGaren %0,5. Bigarren sektorea %58,5. Hirugarren sektorea %36,3. Eraikuntza %4,8.
Renferen Madril-Irun trenbideak udalerria zeharkatzen du. Eta, trenbide horren barruan, C-1 Irun-Donostia-Brinkola lineako trenek bi geltoki dituzte udalerrian: Legazpiko hirigunekoa eta Brinkola auzokoa.
Erdialdeko euskararen barruan, Goierriko euskara da Legazpikoa. Urolaldeko hizkerarekin batera Sartaldeko azpieuskalkia osatzen du Goierrikoak. Batasun eta nortasun handikoa da Goierriko euskara; hala ere, haren barruan, mendebaleko euskararen eragin handiena jaso duena da Legazpiko euskara, euskalki horrekin muga egiten baitu mendebaldean: Oñatiko euskara mendebaldeko euskalkikoa da, izan ere.
2016an herritarren %60,77 euskalduna zen.
Legazpin sortuak dira XX. mende amaieran gisakoetan aitzindari izan ziren bi mugimendu: hots aldizkaria, literatur arloan eta Ene Bada! aldizkaria, herri prentsan.
Festa nagusiak Santikutzak dira (maiatzaren 3an). Txirrindulari afizionatuen Santikutz Klasikoa jokatzen da. 2013an 80. urtemuga bete zuen, Telleriarteko Txirrindulari Elkarteak antolatuta.
Beste festa eta ospakizun batzuk: Santikutz Txiki edo Agorreko Santikutzak (iraila), Santa Ageda, Inauteriak, Legazpiko Oilar Jokoa, San Juanak, San Inazio, Egialdeko jaiak, Artzain eguna, San Nikolas, Brinkolako San Agustin jaiak ...
Hauek dira Legazpiko ereserkiaren hitzak:
« | Aizkorriren itzalpean, Urola ibaiak bustiz, harrotuz jaio zera, Legazpi, gure herria. Sshu klan sshu klan klan. Ibaitik zeharrolak, mendietan haizeolak, olagizon, lurra, gure harroa, Mirandaola. Santikutzak babesten gaitu legazpiar guztiok. Gerora begira gu itxaropenez eta ilusioz. Legazpimendi tartean sarturik Euskal Herriko gurutzean, jende jatorra zabalean, gora Legazpi! | » |
2013ko azaroaren 8an, Emaus Gizarte Fundazioak bidezko merkataritzaren aldeko hiria izendatu zuen; Gipuzkoako lehen udalerria izan zen Legazpi. Mundu osoan izendapen hori 1.100 hirik baino ez dute. Udalerriko eragileek (dendak, ikastetxeak, elkarteak, enpresak eta udala) elkarrekin lan egiten dute, bidezko merkataritza bultzatzeko.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Legazpi, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.