Zerain

Zerain Gipuzkoako hegoaldean eta Goierri eskualdean dagoen udalerri euskalduna da.

Herriak 258 biztanle zituen 2016. urtean.

Zerain
Zerain Gipuzkoa, Euskal Herria
Zerain
Zeraingo eliza.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaGoierri
Izen ofizialaZerain
AlkateaAmaia Junquera Landeta
Posta kodea20214
INE kodea20026
Herritarrazeraindar
Ezizenaxaguk
Kokapena
Koordenatuak43°00′45″N 2°16′24″W / 43.0125°N 2.2734°W / 43.0125; -2.2734
Azalera10,37 km²
Garaiera329 m
Distantzia50 km Donostiara
Demografia
Biztanleria280 (2023)
Zerain4 (2022)
alt_left 135 (%48,2) (%44,3) 124 alt_right
Dentsitatea27 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)
Zerain% 4,37
Zahartze tasa% 16,4
Ugalkortasun tasa‰ 60
Ekonomia
Jarduera tasa% 65,71 (2011)
Genero desoreka% -1,96 (2011)
Langabezia erregistratua% 4,74 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 88,48 (2010)
Etxeko erabilera% 89.22 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1615 (juliotar egutegia)
Webguneahttps://www.zerain.eus/

Zerain nekazaritzari lotuta bizi izan den herria da. Naturan dauden lehengaiak, mea, egurra, ikatza etab. ere ustiatu izan dira bertan. Gaur egun, biztanleriari eusteko buru-belarri lanean ari da herri osoa. Biziraupeneko ekimen hau gaurkotutako auzolanean oinarritzen da. Azken urte hauetan, kontzientzia soziala indartzeko, bizi kalitatea hobetzeko eta etorkizun ekonomikoa bermatzeko lan handia egin dute herritarrek.

Etorkizuneko proiektua Zerain Paisaia Kulturala da. Bertan natur eta giza paisaia lantzen dira, kalitatezko baserriko produktuak sustatuz eta ondare zabala (meategia, kartzela, museoa, etab.) berreskuratuz eta ikusgai jarriz.

Kokapena

Zerain Euskal Herriaren bihotzean dago; Gipuzkoaren hegoaldean, Arabako eta Nafarroako mugetatik oso gertu. Aizkorri mendiaren itzalpean, Segura, Mutiloa, Zegama eta Legazpi ditu mugatzat eta hiriburuetatik gertu dago: Donostia (50 km), Gasteiz (70 km), Bilbao (85 km) eta Iruñea (75 km).

Aizkorri-Aratz natura parkearen barnean dagoen udalerria ere bada, Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta, Oñati, Legazpi eta Zegamarekin batera.

Azpiegiturak

  • Haur-eskola
  • Pilotalekua
  • Liburutegia
  • Maixune gaztetxokoa
  • Bolatokia
Zerain 
Zeraingo paisaia Aizpea meategitik.

Demografia

2019an 266 biztanle zituen. Horietatik %26,32k 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak %4,51 ziren.

Zeraingo biztanleria
Zerain
Datu-iturria: www.ine.es

Ekonomia

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak: Lehen sektorea, BEGaren %9,9. Bigarren sektorea %49,8. Hirugarren sektorea %39,7. Eraikuntza %0,6.

Politika

2019ko udal hauteskundeak

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 105 boto. Zeraingo herri kandidaturak: 89 boto. Amaia Junquera (EH Bildu) izendatu zuten alkate.

Alkateak

Hauek izan dira Zeraingo azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia
Antonio Garcia Aguirre 1979 1983 Independenteak
1983 1987 Independenteak
1987 1991 Independenteak
1991 1995 Independenteak
1995 1999 Zerain Herri Kandidatura
1999 2003 Zerain Herri Kandidatura
2003 2007 Zerain Herri Kandidatura
Jose Manuel Oria 2007 2011 Zerain Herri Kandidatura
2011 2013 a Zerain Herri Kandidatura
2013 2014 b Independenteak
2014 2015 Independenteak
Miren Arantzazu Ruiz de Larrinaga Olaizola 2015 2019 Euskal Herria Bildu
Amaia Junquera Landeta 2019 Jardunean Euskal Herria Bildu

a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

b Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

Ospakizunak eta jaiak

  • San Blas eguna.
  • Santa Ageda bezpera.
  • San Juan bezpera.
  • Bolatea.
  • Andra Mari eta San Roke egunak.
  • Kultur astea.
  • Azoka ekologikoa.

Ondasun nabarmenak

  • Brinkola-Zegamako Estazio Megalitikoa
  • 1711ko kartzela: Euskal Herriko XVIII. mendeko kartzela bakarra. Kartzelaren berezitasun nagusia, lau paretak haritz-oholez estaliak dituela. Gaur egun, kartzela Ostatu tabernaren barruan dago.
  • Aizpeko burdin meategia: Burdinaren Mendia izenez ezagutzen den Aizpeako meategiak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Monumentu Multzo izendapena du eta Aizkorri Aratza Parke naturalaren barruan dago. Burdinaren Mendiak meagintzaren aztarna interesgarri ugari gordetzen ditu: lurrazpiko galeriak, lokomotoraren errailak... Historia hori guztia eta burdingintzaren prozesua ezin hobeki azaltzen dute Aizpittako Adieraztegiko aretoek, ikus-entzunezko eta erakusgela modernoen bitartez.
  • Andre Mariaren Jasokundearen eliza: Herriguneko eraikin nagusia da Andra Mari Eliza, XV. mendearen lehen zatian eraikia. Zer ikusi asko eskaintzen du, baina aipatzekoa da harribitxiz apaindutako kobrezko gurutze erromaniko ederra: XII. mendekoa da, Gipuzkoako bakarra, Zegamako elizan dagoenaz gain.
  • Diaporama: 1996. urtean museoaren osagarri moduan sortua, gaur egun nortasun propioa izatera heldu da. Musikaz lagunduriko diapositiba-emanaldi honetan, zeraindarrek beren iragan, orain eta etorkizunean zer izan nahi duten erakusten dute. 14 minutuko emanaldi honetan, herriari egindako 500 diapositiba ikusten dira euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez nahiz katalanez.
  • Francisco de Goyaren estatua: Francisco Goya margolari famatuaren omenez, arbasoak zeraindarrak baitzituen.
  • Herri museoa: Museo txiki honek Goierriko herri honen bizimodu eta ohituren bilakaera azaltzea du helburu. Zenbait ataletan herriaren prozesu historikoa adierazten duten tresna, altzari, lanabes, dokumentu, etab. biltzen dira, garai bateko nekazaritza eta artzaintzatik hasi eta, meagintza garaitik igarota, gaur egunera arte.
  • Jauregia etxea: Zeraingo Jauntxoen bizileku izan zena. Jauregiaren zatirik deigarriena dorretxearen parte izan ziren hiru horma dira, harri landuz eginak. Gotiko erako arku ederra ere badago, arku honen gainean herriko armarririk zaharrena dago, eta alboan, zer adierazten duen inork ez dakien irudi bat: "Eguzki goibela, ilargi laurdenaz besarkatua eta zortzi puntako lau izarrez inguratua".
  • Larraondoko zerrategia: 1890. urtearen inguruan eraiki zen. Zeraingo mendietan jaiotzen den Lasurtegi errekatxoko urez baliatzen da eta gaur egun ere eraiki zeneko ezaugarri eta berezitasunak gordetzen ditu.
  • Liztormendi bolatokia: Euskal Herrian tradizio handia duen jokoa da bola-jokoa eta Zerainen ere oso zabalduta dago. Garai batean, bederatzi bolatoki zeuden herrian sakabanatuta, baina garrantzitsuena Herriko Plazakoa da.
  • Benefiziaune etxea, XVIII. mendeko etxea.
  • San Blas baseliza: XVII. mendekoa.
Zerain 
Panoramika sarrera
Zerain 
Jauregi jauregia

Euskara

Zeraingo Milagros Telleria eta Gregori Telleriaren testigantza, eskolan izan zituzten maistra euskaldunen ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

2016an herritarren %93 euskalduna zen.

Zeraingo euskara gipuzkeraren aldaera bat da, sartaldeko hizkeren artean dagoen Goierriko euskara, hain zuzen. Urolaldeko hizkerarekin batera Sartaldeko azpieuskalkia osatzen du Goierrikoak, baina Urolaldekoan sakonagoa da mendebaleko euskararen eragina. Nortasun beteko hizkera da Goierrikoa, batasun handikoa, nahiz eta gorabeherak badiren mendebaletik ekialdera, hau da, Segura, Zegama eta Legazpitik Zaldibia edo Legorretara. Ataungoa ere berezia da, ziurrenik, bakarti samar eta Nafarroako mugan dagoelako. Abaltzisketak eta Ikaztegietak Tolosaldearekin lotura egiten dute, eta Urretxuk eta Zumarragak, berriz, Goierri eta Urolaldearen artekoa.

Zeraindar ospetsuak

Partzuergoak

Zerain Gipuzkoako Partzuergo Txikiko eta Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Orokorreko kide da berauen sorreratik.

Galeria

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa

Tags:

Zerain KokapenaZerain AzpiegiturakZerain DemografiaZerain EkonomiaZerain PolitikaZerain Ospakizunak eta jaiakZerain Ondasun nabarmenakZerain EuskaraZerain dar ospetsuakZerain PartzuergoakZerain GaleriaZerain ErreferentziakZerain Ikus, gaineraZerain Kanpo estekakZerainGipuzkoaGoierri

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

ArrazismoInternational Standard Book NumberIraitz-sistemaDastamenNeomak1977Xerocomus tumidusTxinako Herri ErrepublikaLinguae vasconum primitiaeContact (1997ko filma)ErromaIOSEskola irratiEsklerotikaZea Mays (musika taldea)OñatiErdi AroaMiren NogalesErrepublika241AtarrabiaApirilaren 12Europar Batasuna1978Irulegiko EskuaIntsektuOier EtxebarriaGurutze zeltaItaliar faxismoTronpen loturaPeruGiza alu2023ko Turkiako eta Siriako lurrikarakAstoFallout 4AbiaduraGolDiglosiaNeolitoaDrahomíraMondegreenRaEzteiEsku Huskako Binakako Pilota Txapelketa NagusiaOtsailaren 20UrteMaurizioEnergia eolikoSugegorriEuskara1984UgalketaMutazioLos XeyLemoa1978ko Tolosako tren istripua1920Bilboko Athletic Club 2016-2017Hipatia AlexandriakoaCarles PuigdemontUrtarrilaren 18Indoeuropar hizkuntzakHareharriOstegun SantuaLa Tour-sur-OrbGreziaGizakiGlobalizazioNikolas II.a Errusiakoa🡆 More