gipuzkoako Herrietako Ezizenak

Gipuzkoako herrietako ezizenak probintzia horretako herri bakoitzeko herritarrak izendatzeko erabiltzen diren ezizenak dira, jatorrian zirikatzeko edo burla nahiz iseka egiteko asmatuak.

Askotan, ezizena umore onez hartu eta burla kutsua ahaztuta, bertakoek ezizena deituratzat hartu eta harro erabiltzen dute, baita herriko bertako ekimenak izendatzeko ere, marka gisa. Bizkaian ere zabaldurik dagoen ohitura da, eta han ere anitz dira ezizen berezia hartzen dute herritarrak, euren herria zein den.

Ezizen horiek gehienbat herri bakoitzaren inguruetan dira ezagunak, eta Felix Ibargutxi kazetariak bi artikulutan (bata euskaraz, bestea gaztelaniaz) horien berri zabaldu du.

Kulturagintzan eta marketinean

Ezizen hauek herrietako kulturagintzarako eta marketinerako guztiz tresna baliagarriak dira. Konparazio baterako:

  • Alegian, Txintxarri abesbatza sortu zuten 1960an, eta herriko jaien hasiera iragartzeko Txintxarriaren Igoera egiteko ohitura hasi zen XX. mendearen bukaeraldean. Txintxarri izeneko jatetxe bat ere bada. Era berean, herriko blogariek eginikoa biltzeko, Txintxarrisfera sortu dute.
  • Beasainen, dendari elkarteak Bareak Merkatari Elkartea izena hartu zuen; eta Beti-Bizi elkarteak Beasaingo herriaren alde lan egin duen elkarte edo pertsona bati ematen dion eskerron sariak Urrezko Barea du izena.
  • Lazkaon, Lazkao Antzar Pilota Kirol Elkartea (LAPKE), Antzar Gazteak musika eskola eta Antzar Korrikalariak atletismo taldea daude.
  • Zegaman, herriko jaietako egitarauan ekitaldi nagusietakoa da Belearen Entierroa (ehorzketa), jaien bukaerako ekitaldia. 1986an sortu zuen ekitaldi hori lagun talde batek, Joxantonio Ormazabalek egindako panpinarekin; 1987. urtetik aurrera udaletxeko balkoitik behera egiten hasi ziren, kable bat erabilita; eta hurrengo urterako Udalak sartua zuen jaietako egitarau ofizialean. Zegamako ehiztari elkarteak ere Belea du izena.

Ezizenen taula

Udalerria Ezizena
(izen soila eta plurala)
Azalpenak Erabilerak, kulturagintzan eta marketinean
Tokiko euskaran
Euskara batuan
(ezberdina baldin bada)
Abaltzisketa txalburu, txalburuk zapaburu, zapaburuak
Aduna
Aia
Aizarnazabal
Albiztur kunplitu, kunplituak
Alegia txintxarri, txintxarrik txintxarri, txintxarriak «zintzarri» izenaren txikigarria
  • Txintxarri: Alegiako abesbatza, 1960an sortua.
  • Txintxarri: Alegiako jatetxea.
  • Txintxarri Txiki: Alegiako haur abesbatza.
  • Txintxarriaren Igoera: Alegiako jaien hasiera iragartzeko ekitaldia, XX. mendeko azken urteetan sortutako ohitura.
  • Txintxarriaren Erreketa: Alegiako jaien bukaera iragartzeko ekitaldia.
  • TxintxarriMedia: Alegialdeko blogeroak, audioak, irudiak eta bideoak biltzen dituen webgunea.
  • Txintxarrisfera: Alegialdeko blog komunitatea.
Alkiza oilo, oiluak oilo, oiloak
  • Oilategitik: Alkizako herri aldizkaria
Altzaga zakur, zakurrek zakur, zakurrak
Altzo tipul, tipulek tipula, tipulak
Amezketa elbi, elbik euli, euliak
Andoain hontz, hontzak
Anoeta kuku, kukuak
Antzuola
Arama idiezizale, idiezizalek

edo fruterozale, fruterozalek

?

fruterozale, fruterozaleak

Aretxabaleta
Arrasate
  • Udala auzokoak: astaputz-batzaile, astaputz-batzaileak
  • Astaputz-batzaile ezizenak «astaputzak (jangarria den baina oso fama ona ez duen onddo mota) biltzen aritzen dena» esan nahi du.
Asteasu tranpazulo, tranpazuluak tranpazulo, tranpazuloak
Astigarraga
Ataun otso, otsok otso, otsoak
Azkoitia xakel, xakelak «sakel» izenaren txikigarria; «igel» esan nahi du, eskualde hartako euskaran.
Azpeitia xapu, xapuek xapo, xapoak «zapo» izenaren txikigarria
Baliarrain zartagi, zartagik

edo zartagi zahar, zartagi zaharrak

zartagin, zartaginak

zartagin zahar, zartagin zaharrak

Beasain bare, barek bare, bareak burla kutsurik gabe, bagoigile ere esaten diete beasaindarrei (gaztelaniazko vagoneroren itzulpena)
  • Bareak Merkatari Elkartea: Beasaingo dendarien elkartea.
  • Urrezko Barea: Beti-Bizi elkarteak Beasaingo herriaren alde lan egin duten elkarte edo pertsonei ematen dien eskerron saria.
  • Barearen Entierroa: Ordiziakoek, beasaindarrei adarra jotzearren, Barearen Entierroa (barearen ehorzketa) izeneko ekitaldia sortu zuten, Ordiziako jaietako bukaerako ekitalditzat.
Bedaio makil, makilek makila, makilak
Beizama makil, makilak makila, makilak
Belauntza
Berastegi Gautxori
Bergara mokolo, mokoluak (emakumezkoak izendatzean, mokoliak plurala ere erabiltzen da) mokolo, mokoloak «ergela» esan nahi du
Berrobi
Bidegoian
Deba tarin, tarinak
Donostia kaskarinak edo ñoñostiarrak
Eibar xapu herriko, xapu herrikuak

edo txaputxero, txaputxeruak

?

txaputxero, txaputxeroak

Soraluzen eibartarrei kantatzen zieten abestia, Ramiro Larrañaga soraluzetarrari jasoa (txapela gorriak = liberalak):
« Eibartar txaputxero

txapela gorria,
goizian goizetikan
kafia ta esnia.

»
Ramiro Larrañaga
  • «txaputxero» hitza Lekeition erabiltzen da, «lehorrekoak, itsasoan lan egiten ez dutenak» izendatzeko.
  • burla kutsurik gabe, armagin ere esaten diete eibartarrei (gaztelaniazko armeroren itzulpena).
Elduain
Elgeta
Elgoibar
Errenteria gailetero, gaileteroak Errenteriako industria garrantzitsuenetako bat Olibet gaileta fabrika zen, eta hortik sortu zen errenteriarren gaileteroak goitizena.
Errezil aker, akerrak
Eskoriatza
Ezkio-Itsaso otamotz, otamotzak

edo otamoxka, otamoxkak

«ote» landare izenetik eta «motz» adjektibotik sortua, segur aski
Gabiria makilari, makilarik makilari, makilariak
  • Makilari: Gabiriako herri aldizkaria
Gaintza zapo, zapok zapo, zapoak
Gaztelu
Getaria lapajaleak
Hernani
Hernialde
Hondarribia bikingo, bikingoak Ezizen horren zergatikoa ez dago batere argi. Batzuen esanetan, Hondarribian inguruko herrietan baino ilehori gehiago omen dagoelako da, baina bada beste hainbat teoria xelebre edo ez hain xelebre ere.
Ibarra
Idiazabal axari, axarik axeri, axeriak «azeri» izenaren txikigarria
  • Axariaren jaitsiera: Idiazabalgo jaien hasiera iragartzeko ekitaldia, Beasaingo Mariren jaitsieraren ereduari jarraituz antolatua.
Ikaztegieta madril txiki, madril txikik
madril txiki, madril txikiak
  • madril txiki ezizena ikaztegietarrak dotore ustekoak zirelako omen dator. Azken batean, inguruko herrietakoek Ikaztegieta madril txiki bat zela jotzen zuten, ikaztegietarrak madrildarren antzera dotorezia erakusten saiatzen omen zirelako.
  • HABE aldizkariaren 315. zenbakian argitaratutako txingurri ezizena (euskara batuan, «txindurri») ez da beste inon ageri; dudakoa dirudi, hortaz.
Irun
Irura
Itsasondo ijito, ijitok ijito, ijitoak
Larraul tabako erretzaile
Lasarte-Oria
Lazkao antzar, antzarrak antzara, antzarak
  • Antzar Gazteak: musika eskola
  • Antzar Korrikalariak: atletismo taldea
  • Lazkao Antzar Pilota Kirol Elkartea
Leaburu
Legazpi ilintxa, ilintxak ilintxa: txondorrean behar bezala egosi gabe gelditutako egur edo ikatz pusketa
  • Ilintxa kirol elkartea: Legazpiko futbol klub nagusia, Ilintxa lagunartetik 1945ean sortua.
  • Ilintxa lagunartea: 1934an sortutako gastronomia eta kultura elkartea.
Legorreta piku, pikuk piku, pikuak
Leintz Gatzaga
Lezo trapujale, trapujaliak trapujale, trapujaleak
Lizartza
Mendaro
Mutiloa txerrigorri, txerrigorrik txerrigorri, txerrigorriak
  • Mutiloko txerri azoka: 2008an sorturiko azoka, urtero egiten dute, azaroko igande batean.
  • Txerriaren jaitsiera: Segurako jaietako ekitaldia, Beasaingo Mariren jaitsieraren ereduari jarraituz sortua.
Mutriku lapazorri, lapazorrixak lapazorri, lapazorriak
  1. «zorri» edo «dituen nahiengatik desgaraikoa den pertsona» esan nahi du, Labayru hiztegiaren arabera.
  2. «alfer» esan nahi du, Intza Proiektuaren arabera.
Oiartzun
Olaberria dotore, dotorek dotore, dotoreak
Oñati txantxiku, txantxikuak txantxiku, txantxikuak «igel» izenaren eskualde hartako sinonimoa
Ordizia aza, azak
Orendain eltxo, eltxok eltxo, eltxoak
Orexa
Orio ijito, ijitok ijito, ijitoak Anjel Lertxundi oriotar idazlearen esanetan, ezizenaren jatorria hauxe izan daiteke: Errepublika garaian ijitoek inguruko herrietan kanpatzea debekatua zutelako, Orion maiz kanpatzen zutela.
Ormaiztegi harrikalari, harrikalarik harrikalari, harrikalariak
  • Harrikalari Txapelketa: sanmigeletako ospakizunetako bat, Ormaiztegiko Kultura Batzordeak 1996an sortua. Errekatik hartu zuten 2,080 kiloko harria albait urrutien jaurtitzen saiatzen dira herriko gazteak.
Pasaia
Segura zopajale, zopajalek zopajale, zopajaleak
  • Zopa Pertzaren Jaitsiera: Segurako jaien hasiera iragartzeko ekitaldia, Beasaingo Mariren jaitsieraren ereduari jarraituz sortua, 2000. urtearen inguruan. Kanpandorretik behera jaisten dute pertza, kable baten bidez.
Soraluze hautx herriko, hautx herrikuak

edo hautx herri, hautx herrixak

hautx herriko, hautx herrikoak

hautx herri, hautx herriak

«hauts» hitza gaizki idazten edo esaten da, nahita, soraluzetarrei adarra jotzeko.

Eibartarrek deitzen zieten halaxe soraluzetarrei, Eibarkoek bezala «hautz» ahoskatu beharrean, «hautx» ahoskatzen zutelako «hauts» hitza.

Tolosa zuri, zurijak edo zurik zuri, zuriak
Urnieta
Urretxu otamotz, otamotzak

edo otamoxka, otamoxkak

«ote» landare izenetik eta «motz» adjektibotik sortua, segur aski
  • Otamotz hilabetekaria: Zumarraga eta Urretxuko Zintzo-Mintzo euskaltzale elkartearen agerkaria, 1992an sortua, bi udalerri horietako informazioa dakarrena.
  • Otamotz atari digitala: www.otamotz.com helbidea duen webgunea, Zumarraga eta Urretxuko Zintzo-Mintzo euskaltzale elkartearena, bi udalerri horietako informazioa dakarrena.
Usurbil baxurde, baxurdek basurde, basurdeak
  • Baxurde Krosa: irailean egiten duten lasterketa, Usurbildik Zubietara joan-etorria.
Villabona-Amasa
Zaldibia arkakuxo, arkakuxok arkakuso, arkakusoak
  • Arkakusoaren jaitsiera: uztaileko Gazte Festako ekitaldia, Beasaingo Mariren jaitsieraren ereduari jarraituz sortua. Soka batean behera, Zaldibiako elizako kanpandorretik udaletxeraino doa arkakusoa, plaza zeharkatuz, sabelean duen irekiduratik gozokiak botatzen dituela.
Zarautz haize, haizeak
Zegama bele, belek bele, beleak
  • Belea: Zegamako ehiztari elkartea.
  • Belearen Entierroa: herriko jaietako ekitaldi nagusietakoa. Bele baten irudia ehorztearen itxura egiten dute zegamarrek, jaien bukaera irudikatzeko.
Zerain xagu, xaguk xagu, xaguak «sagu» izenaren txikigarria
Zestoa aldrebes, aldrebesak[erreferentzia behar]
Zizurkil
Zumaia
Zumarraga otamotz, otamotzak

edo otamoxka, otamoxkak

«ote» landare izenetik eta «motz» adjektibotik sortua, segur aski
  • Otamotz hilabetekaria: Zumarraga eta Urretxuko Zintzo-Mintzo euskaltzale elkartearen agerkaria, 1992an sortua, bi udalerri horietako informazioa dakarrena.
  • Otamotz atari digitala: www.otamotz.com helbidea duen webgunea, Zumarraga eta Urretxuko Zintzo-Mintzo euskaltzale elkartearena, bi udalerri horietako informazioa dakarrena.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

gipuzkoako Herrietako Ezizenak Kulturagintzan eta marketineangipuzkoako Herrietako Ezizenak Ezizenen taulagipuzkoako Herrietako Ezizenak Erreferentziakgipuzkoako Herrietako Ezizenak Ikus, gaineragipuzkoako Herrietako Ezizenak Kanpo estekakgipuzkoako Herrietako EzizenakBizkaiko herrietako ezizenakEzizenGipuzkoaMarka

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Robin Le NormandPiotr Ilitx TxaikovskiArrasateAntzinaroko Olinpiar JokoakSoylent GreenMendebaldeko SaharaNarrastiLauaxetaBonnaudLore Martinez AxpeGeoparkeAiako harriaBidasoaPagoEguzki-energiaUgalketaIbon MartínZozoKen ZazpiLandare loredunOihan SancetHarraparitzaNeolitoaJoanes ZuhigaraitxipiAndhra PradeshKubako IraultzaNagore AranburuAnalgesikoOiartzun (ibaia)Eguzki-loreFloorren arauakIruñeaJamaat al-Tawhid wal-JihadRadarUrolaSarpenHannah ArendtPatxi AlonsoErresuma BatuaGabarraArotzaren eskuak1920Gehiengo soilDonostiaMuga-zergaAbuztuaren 15Titi-koitoaEusko JaurlaritzaAnjel LertxundiAlemaniaSaskibaloiHizkuntza-komunitateIparrorratzBankaNerea ArrutiTxinako Herri ErrepublikaSoinuAinara OsoroBigarren Mundu GerraAnne MurrayIranAltzairuEnergiaZatiki (matematika)AtlantidaAinara UrrutiaMartin (telesaila)Bingen MendizabalEneko AristaPaulo Azpiazu🡆 More