Ugalketa prozesu biologiko bat da, non organismo batetik banako bizi berriak sortzen diren.
Biziaren oinarrizko prozesua da, organismo oro ugalketaren emaitza baita. Ugalketa-metodo ezagunak bi taldetan banatzen dira: sexualak eta asexualak.
Ugalketa asexualean, banakoak bakarrik ugal daitezke espezie bereko beste banakorik gabe. Adibidez, bakterioak zatitu egiten dira ugalketa asexualaren bidez. Baina ugalketa asexuala ez da bizidun zelulabakarretara mugatzen, landare gehienek asexualki ugaltzeko aukera ere baitute.
Ugalketa sexualak sexu desberdineko bi banakoren edo gametoren arteko harremana behar du.
Sakontzeko, irakurri: «Ugalketa asexuala»
Banako berriak guraso bakar batetik sortzen dira banaketa mitotikoaren bidez. Ez da banaketa meiotikorik gertatzen, eta ondorioz, ez da gametorik sortzen. Gurasoen informazio genetiko berdina daukate ugalketa asexualetik sortzen diren izaki berriak. Bi modutara egin daiteke: zatiketa edo gemazioa.
Ugalketa sexuala ohikoena da animalien artean. Bi izaki bizidun behar dira norbanako berria sortzeko. Zelula sexual espezializatuen edo gametoen bitartez egiten da. Gametoak banaketa meiotikoaren bidez sortzen dira, eta horiek elkartzen direnean, zigotoa eratzen da. Gametoak haploideak dira eta zigotoa, berriz, diploidea.
Gameto bakoitza guraso bakarretik dator, eta horrela, bi guraso behar dira ugalketa sexuala aurrera eramateko, sexu ezberdinekoak edo sexu berekoak izanik. Azken horri hermafroditismo deritzo.
Animalien artean hiru talde bereiz daitezke:
Zigoto deritzon obuluaren edo arrautzaren ernalketaren ostean, hainbat banaketa mitotiko gertatzen dira, enbrioia garatzen laguntzen dutenak. Enbrioiak 3 hazi-geruza ditu: ektodermoa, endodermoa eta mesodermoa. 3 orri enbrionario horietatik gorputzaren organoak sortzen hasiko dira.
Ikus gainera: Ugal-aparatua
Ugalketa-estrategia ugari daude naturan. Zenbait animaliak, gizakiak eta zanga hegaztiak, adibidez, sexu-heldutasuna lortzeko urte ugari pasa behar dituzte, ugal-aparatuak guztiz garatu arte. Beste batzuek, ordea, oso azkar lortzen dute ugaltzeko heldutasuna, baina oso ondorengo gutxik lortzen dituzte, gehienak hil egiten baitira sexu-heldutasuna lortu aurretik. Adibidez, untxi batek (8 hilabetera lortzen du heldutasuna) 10-30 ondorengo eduki ditzake urtebetean, eta ozpin-euliak (10-14 egunera heltzen da) 900 ondorengo eduki ditzake urte bat pasa ondoren. Bi estrategia horiei K estrategia (ondorengo gutxi) eta r estrategia (ondorengo ugari) deritze, hurrenenez urren. Eboluzioak finkatzen du zein den bizidun bakoitzaren estrategia egokiena. Ondorengo gutxi dituzten animaliek (K estrategia dutenek) guraso baten edo bien zaintza osoa eskaintzen diete ondorengoei, horiek heldutasuna lortu arte, horrela biziraupen arrakastatsua lor dezaten. Ondorengo asko dituzten animalietan (r estrategia dutenetan), berriz, gurasoek ez diete hainbesteko zaintza ematen ondorengoei, heldutasun-adinera azkar heltzen direlako; baina horren ondorioz, ondorengo ugari hiltzen dira haurtzaroan. Ez dago estrategia bat bestea baino hobea denik; bata ala bestea egokia izango da animaliaren beharren arabera.
Gaur egun, garapenerako biologoei esker, sexu bereko ugalketa nabarmen erraztu da.
2004an, gene ezberdin batzuen funtzioa aldatuz, japoniar zientzialariek arratoi biren obuluak elkartu zituzten arratoi alaba lortzeko. Horretaz aparte, 2018. urtean txinatar zientzialariek ere bi arratoi-obulutatik 29 sagu alaba lortu zituzten. Ikerketa horretan, bi arratoi eme artean arrakasta lortu zen, baina arren kasuan ez zen ondorengorik lortu.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Ugalketa, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.