Gizona gizaki arra da.
Oro har, gizon hitza gizaki ar heldua izendatzeko erabiltzen da, eta heldugabeez aritzeko mutil erabili ohi da. Bestalde, gizon hitzak erabilera orokorragoa dauka zenbaitetan, eta gizateria osoa adierazteko ere erabil daiteke. Gizaki hitza bera gizon hitzarekin erlazionatuta dago. "Gizontasun" terminoa gizonak dituen zenbat ezaugarri eta nolakotasun adierazteko erabiltzen da batzuetan, esaterako indarra edo kemena. Gizonari dagokiona adierazteko, azkenik, maskulino izenondoa erabiltzen da.
Ugaztun gehienak bezala, gizon batek bere genoman bere amaren X kromosoma jasotzen du eta bere aitaren Y kromosoma. Umeki arraren sexu-bereizketa SRY geneak egiten du, Y kromosoman dagoena. Nerabezaroan hormonek androgenoen produkzioa bultzatzen dute, eta horrek ezaugarri sexual sekundarioen garapena ekartzen du. Honek, sexuen arteko ezberdintasun gehiago sortzen ditu. Oro har, gizonezkoek masa muskular handiagoa izaten dute, ilea izan ohi dute aurpegian, eta gantz gutxiago gorputzean.
Arren anatomia emeen anatomiatik bereizi ohi da ugalketa aparatuaren anatomiarengatik. Zakila, barrabilak, hodi deferenteak, prostata eta epididimioa dira arrek dituzten guruinak.
Gizakiak dimorfismo sexuala dauka hainbat ezaugarritan, eta nahiz eta horietako askok ez eduki lotura zuzenik ugaltzeko gaitasunarekin, badaukate zerikusirik erakarpen sexualarekin. Desberdintasun nagusiak altueran, pisuan, eta gorputzaren egituran daude, nahiz eta beti ez den eredua betetzen. Esaterako, gizonak oro har emakumeak baino altuagoak dira, baina bi sexuetako jende askok altuera ertaina daukate.
Gizonen bigarren mailako ezaugarri sexual nagusiak, mutilak gizon bihurtzen direnean agertzen direnak, hauek dira:
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Gizon, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.