Gabiria: Gipuzkoako udalerria

Gabiria Gipuzkoako hego-erdialdean, Goierriko eskualdean dagoen udalerri txiki bat da.

14,88 km² ditu, eta 507 biztanle zituen 2016. urtean.

Gabiria
Gabiria: Geografia, Zerbitzuak, Historia Gipuzkoa, Euskal Herria
Gabiria: Geografia, Zerbitzuak, Historia
Gabiriako udaletxea
Gabiria: Geografia, Zerbitzuak, Historia Gabiria: Geografia, Zerbitzuak, Historia
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaGoierri
Izen ofizialaGabiria
AlkateaOier Oiarbide Murua
Posta kodea20217
INE kodea20038
Herritarragabiriar
Ezizenamakilarik
Kokapena
Koordenatuak43°03′01″N 2°16′45″W / 43.0503°N 2.2791°W / 43.0503; -2.2791
Azalera14.88
Garaiera414
Distantzia52 km Donostiara
Demografia
Biztanleria506 (2023)
Gabiria: Geografia, Zerbitzuak, Historia3 (2022)
alt_left 230 (%45,5) (%51) 258 alt_right
Dentsitatea33,73 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)
Gabiria: Geografia, Zerbitzuak, Historia% 12,22
Zahartze tasa% 18,8
Ugalkortasun tasa‰ 52,63
Ekonomia
Jarduera tasa% 78,33 (2011)
Genero desoreka% 4,71 (2011)
Langabezia erregistratua% 5,95 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 87,38 (2010)
Etxeko erabilera% 86.01 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1661
Webguneahttp://www.gabiria.eus/

Geografia

Mugakideak

Gabiriak mugakide ditu iparraldean Zumarraga eta Ezkio-Itsaso, hegoaldean Mutiloa, ekialdean Ormaiztegi eta berriro Ezkio-Itsaso, eta mendebaldean Legazpi.

Inguru naturala

Eztanda ibaiak herria zeharkatzen du, Oriaren ibaiadarra dena. Bestalde, Aizeleku (812 m), Trapalata (634 m), Pagoeder eta Murgil mendiek inguratzen dute.

Eremu naturalaren %66 basoek estaltzen dute eta %32, aldiz, belardiek.

Zerbitzuak

Kirola

  • Pilotalekua

Kultura

  • Kultur etxea eta liburutegia

Historia

Herriaren lehenengo aipamen idatzia XIV. mendekoa da, "Santa María de Alkain" izenarekin, eta garai hartan, dirudienez, Segurarekin harremanetan egon zen, eta bi mende geroago Areriako Alkate Gorenaren menpe egongo zen.

Filipe IV.a Espainiakoa erregeak hiribildu izendatu zuen 1661ean, Areriatik bereiziz. Horren ondoren bi urte joan ziren eta Zumarraga eta Ezkiogarekin "Argisanoko Santa Krutzeko Batasuna" osatu zuen, 1766 arte.

XIX. mendean herrian bainuetxe bat egon zen, garai hartan gabiriarrak 1.000tik gora ziren. Hortik aurrera, ordea, biztanleria jaitsiz joan da ia etengabe gaur egun arte. Izan ere, nekazaritza eta abeltzaintza jarduera tradizionalak izan dira Gabirian, eta industria, betiere maila txikikoa, bakan sortu dute azken hamarkadotan.

Ekonomia

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak: Lehen sektorea BEGaren %6,6,. Bigarren sektorea %35,4. Hirugarren sektorea %49,1. Eraikuntza %8,8.

Demografia

2019an herriak 506 biztanle zituen. Horietatik %20,36k 65 urte edo gehiago zituen. Eta atzerrian jaiotakoak %3,95 ziren.

Gabiriako biztanleria
Gabiria: Geografia, Zerbitzuak, Historia
Datu-iturria: www.ine.es

Politika

2019ko udal hauteskundeak

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: Independenteek (Gabiria Hautesle Elkartea) 245 boto. PSE-EEk 6 boto. Oier Oiarbide Murua izendatu zuten alkate.

Alkateak

Hauek izan dira Gabiriako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia
Andres Goya Telleria 1979 1983 Euzko Alderdi Jeltzalea
1983 1984 a Euzko Alderdi Jeltzalea
1984 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
1987 1991 Eusko Alkartasuna
1991 1995 Eusko Alkartasuna
1995 1999 Eusko Alkartasuna
1999 2003 Gabiria Hautesle Elkartea
2003 2007 Gabiria Hautesle Elkartea
2007 2011 Gabiria Hautesle Elkartea
2011 2015 Auzo Artea
Iñaki Mirena Etxezarreta Egiguren 2015 2019 Gabiria Hautesle Elkartea
Oier Oiarbide Murua 2019 Jardunean Gabiria Hautesle Elkartea

Euskara

Gabiriako Nikolas Alustizaren testigantza, gerraurreko eta gerraosteko maisuen ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Gabiriako euskalkia Goierriko hizkera da, gipuzkeraren hego-mendebaldeko aldaera bat. 2016an herritarren %90,8 euskalduna zen.

Ondarea

Gabiriar ospetsuak

Argazki galeria

Erreferentziak

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa

Tags:

Gabiria GeografiaGabiria ZerbitzuakGabiria HistoriaGabiria EkonomiaGabiria DemografiaGabiria PolitikaGabiria EuskaraGabiria OndareaGabiria r ospetsuakGabiria Argazki galeriaGabiria ErreferentziakGabiria Kanpo estekakGabiriaGipuzkoaGoierriUdalerri

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

24 orduak euskarazLady GagaAimar IrigoienKristautasunLandare zelulaIruñeaArotzaren eskuakMendiEkologismoOrkestra1981DiruMadrilBertsolaritzaErromantizismoZatiki (matematika)FieschKareharriKorneaMarie CurieErramun MartikorenaEuskal Herriko historiaInternational Standard Book NumberWeb crawlerItsaso HilaErrege Bardea1995Neuville-Saint-VaastEuskal mitologiaMichel FoucaultNetiketaHezkidetzaTxalapartaLurraKristauEuskal aditzMonarkiaEider SaezBusturialdeaEgiptoOier EtxebarriaGarapen Jasangarrirako HelburuakKatherine JohnsonZuberoako maskaradakPello ReparazArrainNerea IbarzabalJudaismoBoleibolAbrocoma shistaceaAmeriketako Estatu BatuakArrasateZirkulazio-aparatuAleloAlbaniaHeste meharBasurdeAlderdi Nazional FaxistaTaula periodikoa1995eko Munduko Errugbi KopaKate trofikoMIraitz-sistemaSKomoreakAlex SarduiEnergia eolikoBrasilAntzinaroaBergaraGoogleJon IñarrituArroka🡆 More