Nerea Ibarzabal: Bizkaitar bertsolari eta kazetaria

Nerea Ibarzabal Salegi (Markina-Xemein, Bizkaia, 1994ko martxoaren 9a) bertsolaria, idazlea eta kazetaria da.

2021eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako eta 2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako txapelduna izan zen. 2022an Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean sartu zen.

Nerea Ibarzabal
Nerea Ibarzabal: Bizitza, Literatura, Bertsolaritza
Bizitza
JaiotzaMarkina-Xemein1994ko martxoaren 9a (30 urte)
HerrialdeaNerea Ibarzabal: Bizitza, Literatura, Bertsolaritza Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria, kazetaria eta idazlea
Jasotako sariak

Twitter: ibarnere Literaturaren Zubitegia: 1075 Edit the value on Wikidata
Nerea Ibarzabal: Bizitza, Literatura, Bertsolaritza
Nerea Ibarzabal 2022ko Txapelketa Nagusiko finalaurrekoaren irabazle, Baionan.

2022ko irailean, bere lehen nobela kaleratu zuen: Bar Gloria (Susa Argitaletxea, 2022).

Bizitza

Lehenengo bost urteak Zumarragan eman zituen. Gero familia aldatu zen Markinara, baserri batera. Hitzetik hortzera ikusiz, eta Lazkao Txikiren eta Pernando Amezketarraren marrazkiak ikusiz zaletu zen. Bere ama ere oso zalea izan da, bai eta amaren parteko familia guztia ere. Amarekin kotxean bertso-doinuak kantatuz eta elkarri puntuak jarriz hasi zen. Juanjo Respaldiza eta Iratxe Ibarrarekin jarraitu zuen Bertsozale Elkartean.

Bere lehenengo saria jaso zuen 2012an Xabat Galletebeitiarekin Plazatik Gaztetxera sariketan. Geroago, 2013an Xenpelar saria eta 2014an bertsolari gazteen Osinalde saria irabazi zituen.

Ikasketaz kazetaria da, eta kolaborazioak egiten ditu hainbat hedabidetan: Bizkaiko Hitzan (2015-2019); Gaur 8n (2017-2019) eta 2019an Berrian (Bi Tarte atala, Txakur Gorriatik), Argian eta Euskadi Irratiko Faktoria saioan. Iritzi-emaile ibili izan da gehienbat.

2016an Txakur Gorria sormen kolektiboa sortu zuen Mariñe Arbeo Astigarragarekin, Malen Amenabar Larrrañagarekin eta Ane Labaka Mayozekin. Autosorkuntza, autoedizio, autoekoizpenerako eratu duten sormen taldea da. Hainbat argitalpen egiten dituzte eta gidoigintzan ere lan egiten dute: Hitzetik Hortzera (2018/2019, 2019/2020) ETB1en eta Kartzela web serieko gidoigile taldean.

Nereak gidoigintzan Atera kontuak programan lan egin zuen 2018an ETB1en.

2018an, Bizkaiko Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen, eta bota zuen bertso bat birala bihurtu zen, Berri Txarrak taldearen abesti baten musika erabiltzeagatik.

2021ean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen eta Bilboko Miribilla kiroldegian, Jone Uriarekin jokatu zuen buruz-burukoa. Txapela jantzi ondoren, bertso hau kantatu zuen:

«

Gure etxeko andre guztiak
nahi nituzke ohoratu
egoerarik gogorrenetan
ez direnak hondoratu
bizikideei, bertsokideei
bihotzetik bost olatu
badago nondik jasoa eta
badago zer geroratu
muga, kartzela, harresi, ibai...
galerak zelan kontatu
bideak libre
ta pertsonak zokoratu
baina itzarrik eusten gaituzten
ideia horiei oratu
hormak higatu daitezkeelako
ta arrakalak loratu

»


2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan bigarrenez jarraian gailendu zen, Jone Uriarekin buruz burukoa jokatu ondoren.

Literatura

Literaturaren esparruan ere aritu da. 2022an Bar Gloria liburua argitaratu zuen, Susa argitaletxean. Jon Martinen kritikaren arabera, maisuki lotutako metaforak kateatzen ditu, herri bateko taberna bateko giroan.

Bertsolaritza

Txapelketak

Beste batzuk

  • Akerbeltz gaztetxeko bertso saioa, taldeka:
    • 2013: Joseba Artza, Lander San Martin eta Nerea Ibarzabal.
    • 2014: Joseba Artza, Jokin Arbe eta Nerea Ibarzabal.

Sariak

Lanak

Nobela

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Nerea Ibarzabal BizitzaNerea Ibarzabal LiteraturaNerea Ibarzabal BertsolaritzaNerea Ibarzabal LanakNerea Ibarzabal ErreferentziakNerea Ibarzabal Kanpo estekakNerea Ibarzabal

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Los XeyFreddie Mercury1974Daniel DennettZangozerriaAmurrioÞingeyjarsveitMaite GurrutxagaAinara UrrutiaJosip Broz TitoKode irekiImmigrazioa Euskal HerrianRSSGonzalo BoyeIpar Euskal HerriaKaze (MC)Agustin MujikaStanhopea ecornuta2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakBizkaiaEguzki-sistemaWikitekaJoseba TapiaJosu UrrutikoetxeaBeraElefanteJoseba SarrionandiaGorrindolOsmany JuantorenaPello OtxandianoOihana EtxebarrietaAtharratze-SorholüzeDeiaSorne Rubio AranoGolden Apple QuartetBlogNestor BasterretxeaJorge OteizaLes Mains EblouisLizar BegoñaArmiarmaLaboral KutxaBrigiden komentua (Lasarte-Oria)MetalEnergiaXalbadorren heriotzeanGibelApirilaren 19Jon BalentziagaDragoi-jagoleaHTMLPatxi Saez BelokiIon AnsaKarmele UrrestiHernioReal SociedadKandido UrangaLehen sektoreHegazti harrapariGoierri (Erandio)PirinioakZenbaki arruntAinhoa GozategiSchool TiesPagoAtarrabiGeorge SeatonElon MuskKataluniako Ezker ErrepublikanoaAkelarre (musika taldea)Gernikako ArbolaArabaMaddalen IriarteGaskoiniako Landak🡆 More