Amancay Gaztañaga: Musikaria, abeslaria, aktorea eta antzerki zuzendaria

Amancay Gaztañaga Sagarzazu (Guayaquil, Ekuador, 1980ko abuztuaren 8a) musikaria, abeslaria, aktorea eta antzerki zuzendari gipuzkoarra da.

Amancay Gaztañaga
Amancay Gaztañaga: Biografia, Sariak, Filmografia
Bizitza
JaiotzaGuayaquil1980ko abuztuaren 8a (43 urte)
Hezkuntza
HeziketaRESAD
Jarduerak
Jarduerakmusikaria, abeslaria, aktorea eta antzerki zuzendaria

IMDB: nm10625402 Twitter: lagatadepandora Instagram: lagatadepandora Literaturaren Zubitegia: 1061 Edit the value on Wikidata

Biografia

Lehen urratsak

Amancayren gurasoak laguntza humanitarioa eskaintzera joan ziren Ekuadorrerra eta bertan jaio zen. Ekuadorreko lore baten izena jarri zioten. Quechua hizkuntzan bada amodio istorio bat izen horren inguruan. Bihotza sendatzen duen lorea omen da. Bizitzako lehenengo bost urteak pasa zituen Ekuadorren.

Euskal Herrira etorri eta zenbait urtez Zestoan bizi izan zen. Aktore izan nahi zuen, eta hemezortzi urterekin Madrilera joan zen. Han egin zituen arte dramatikoko eta musika ikasketak. 2002 urtean lizentziatu zen RESADen (Madrilgo Arte Dramatikoko Errege Goi Eskola). Urte berean goi mailako ikasketak ere amaitzen zituen Madrilgo Amaniel kontserbatorioan, biolineko irakasle titulua eskuratuz. Peter Brook-en konpainiarekin bi master egin zituen Madrilen.

Ibilbidea

Grises taldeko abeslaria da 2009. urtean Eñaut Gaztañaga nebak eta biek talde sortu zutenetik. Hasiera batean Grises Sueños izena zeukaten. Naturalki sortu zen taldea.2020ko martxoan seigarren diskoa plazaratzekoak ziren Talismán izenekoa.

Antzerkian, berriz, Kamikaz kolektiboa sortu zuen Miren Gaztañaga eta Erika Olaizolarekin batera 2014. urtean, eta, aktore lanetan ez ezik, zuzendari ere jardun izan du hainbat obratan. Besteak beste, berak moldatu eta zuzendu zuen Sweeney antzezlana, zeinak ikusleen saria irabazi zuen 2016ko Euskal Antzerki Topaketetan. Berak idatzi eta zuzendutakoa da Hysteria antzezlana ere. Antzerkiari buruzko ikastaroak ematen ere aritzen da.

Olaizolarekin batera, Zulo film laburra egin zuen 2017an, eta Urrezko Antzara lortu zuten Lekeitioko 40. Euskal Zine Bileran. Halaber, haur askok EITBko 3txulo saioagatik ere ezagutzen dute.

Horrez gain, Euskadi Irratian, Hitzan Argian kolaboratzen du, biolin eta dantza klaseak ematen ditu, dantza konpainia batetan dago, eta La gata de Pandora eskulan proiektu propioa du.-

2020an, Berria egunkariak Erresistentzia Kutxa (XXI) sailean, sortzaileak beren lana erakusketeko leihoan, EVA lana argitaratu zuen

Sariak

  • Lekeitioko 40. Euskal Zine Bilerako Zilarrezko Antzara eta Zinebiko Euskal Zuzendari Onenaren Saria lortu zituen (2017). Zulo filma laburrarekin

Filmografia

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Amancay Gaztañaga BiografiaAmancay Gaztañaga SariakAmancay Gaztañaga FilmografiaAmancay Gaztañaga ErreferentziakAmancay Gaztañaga Kanpo estekakAmancay Gaztañaga1980Abuztuaren 8EkuadorGipuzkoaGuayaquil

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Langile BorrokaUEFA Europa LeagueDesestalinizazioaHarlock kapitainaNeomakÓscar de MarcosEuskal baladakIosu EskirozWayne BartholomewRosa MonteroGeorge MichaelDatuak Babesteko Erregelamendu OrokorraKanaBittor AiapeBernart EtxepareKutsaduraIñaki BeraetxeNewtonen legeakXalbadorAstigarEuripidesHaritzPeter SutcliffeFrantzisko I.a FrantziakoaMarruskadura-indarUmm FahadKareharriNoam ChomskyAimar OlaizolaLangileen Nazioarteko EgunaAro Modernoa800Nadia ComăneciRaúl ArzaLucas DanielOnddoBegoña GómezJagoba ArrasateErnst JüngerSarieguTxipironerTrapu zaharrakDemokraziaAthleticAntisemitismoIker VicenteMeiosiAnimaliaBrook LeeMusikaLauren JaureguiDonostiaApirilaren 30EspainiaLangile Abertzaleen BatzordeakWolfgang Amadeus MozartInternazionalaLurzoru2004Hego Euskal HerriaHistoriaurreaNelson MandelaBlogKakahuete (landarea)KobreBaginako lubrifikazioIruñeaPedro AxularKomunismoAzaroaren 30KarkaraCarlos AlcarazCSSLibrary of Congress Control Number🡆 More