Klarinetea zurezko haize instrumentua da.
Izena italierazko clarino-tik datorkio (tronpeta txikia). Barroko garaian, instrumentu hori ordezkatzeko hasi ziren erabiltzen, kromatismo maila handiagoa lortzen baitzen honekin.
Kaina xumez osatutako bokila du eta, orkestraren barnean, zurezko haize instrumentuen sailean kokatzen da, txirularen, oboearen, adarraren eta fagotaren ondoan.
Musika klasikoaren arlotik kanpo, jazzean ere asko erabiltzen da.
Klarinetearen arbasoa da chalumeau frantsesa, 7 zulo zituen musika tresna.
XVII. mendean, Johann Christoph Denner alemaniar klarinete jotzaileak soinu biziagoa lortzeko teknika bat asmatu zuen, nota originala baino hamabiren bat gorago kokatu zuelarik. Horrela hasiko da instrumentua gaur egungo bertsiorantz eboluzionatzen, mekanismoaren arabera, bi klarinete mota ditugularik:
XVIII. mendean, chalumeau musika tresnaren aldaketa etorri zen, erregistro desberdinarekin, lehen klarinetea sortu zutelarik. Johann Christoph Denner alemaniarrari esleitu ohi zaio aldaketa hau eta soinu zorrotz eta indartsua eragiten zuen instrumentuari clarinetto izena eman zioten (clarino +-etto), tronpeta txikia, alegia.
Lehen klarineteak beheko erregistroetan mugitu ziren eta klarinetejoleek chalumeaux tresna erabiltzen jarraitu zuten nota baxuetan, baina klarineteen hobekuntzen aurrean, chalumeau erabiltzeari utzi zioten.
Hasierako Denner klarineteak bi giltza zituen eta eskala kromatikoa egiteko gai zen, baina ekoizle berriek giltza gehiago erantsi zizkioten, afinazio hobea eta erregistro zabalxeagoa lortzeko xedea. Mozarten klarinete klasikoak behatzentzako 8 zulo eta 5 giltza zituen.
Berehala txertatu zituzten klarineteak orkestretan. Ondorengo modeloek aurrekoek baino soinu samurragoa zuten.
Mozart maixuari izugarri gustatzen zitzaion giza ahotsaren gertuko ikusten zuen klarinetearen soinua eta instrumentu honentzako pieza ugari idatzi zuen.
Era berean, jazz estiloaren garapenean ere zer esan handia izan du, bai hasierako elkarteen eta big banden osaeran, baita klarinetea espresio bide hartu zuten instrumentista handien izaeran ere.
Klarinetea, txirula, oboea edo fagota bezala, zurezko haize instrumentuen familiakoa da eta mihi xumea duen aerofonoa da. Mihi hori arundo donax espezieko kanaberaz egina izan ohi da eta gorputza, berriz, zurez egina egon daiteke, (ebanoa edo granadiloz tradizionalki), baina baita ebonita izeneko polimeroz edo ABS materialez (Akrilonitrilo butadieno estireno; plastiko oso gogorra da hau, golpeentzat egokia). XIX. mendetik aurrera, giltza sistemak izandako hobekuntzak musika tresnen artean aparteko lekuan kokatu zuen. Tinbrearen edertasunak, malgua eta sonoritate handiko tresna izateaz gain, bakarlari izateko gaitasuna ere eskaintzen dio, trino eta kromatismoak egitekoan bereziki.
Klarinetearen tinbrea oso aberatsa da matiz eta gaitasun espresiboan. Txirula eta biolinarekin batera, orkestran aurki daitekeen bizitasun handieneko musika-tresna da; edozein erregistrotan edozein muturreko matiz eragiteko gai da eta honek ahots garrantzitsu batean bilakatzen du, gaitasun hori duen bakarra baita haize instrumentuen artean. Instrumentu honek erregistro zabala du: sopranoa 4 oktabatara baino gehiagora irits daiteke eta anpliatutako klarinete baxu modernoak, berriz, 5etik gora egon daitezke.
Zilindro-itxurako gorputzak ematen dio soinu berezia klarineteari, harmoniko bikoitiak ia deuseztatuta geratzen direlarik. Horren ondorioz, musikariak putz egiten duenean, notaren jauzia ez da 8 notakoa geometria konikoa duten oboe edo fagotaren kasuan bezala, edo, zilindrikoa ez bada ere, hodia zilindro ireki bat duen txirularen kasuan bezala. Horren ordez, 12 notako jauzia egiten du klarineteak.
Klarinetearentzako lan eta kontzertu garrantzitsuak idatzi dira eta, hauen artean, garai guztietako balorazio hoberenak jaso dituen Wolfgang Amadeus Mozarten klarinete eta orkestrarako kontzertua dugu.
Mihi malgu, elastiko eta nahikoa gorputz duena erabili beharko dugu ondorengo efektuak lortzeko:
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Klarinete, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.