Gutun Formal: Gutun formal baten adibidea

Gutun formala edo eskutitz formala posta zerbitzu baten bidez igortzen den testu zaindua da.

Erregistro formalekoa behar du eta ez lagunarteko erregistroa. Enpresen arteko harremanetan eta administrazioarekiko harremanetan ohikoak dira mota horretako eskutitzak. XXI. mendean posta-e zerbitzuen bidez lehen paperezko gutun formalekin egiten ziren hainbat komunikazio ekintza gauzatzen dira eta orain posta-e mezuetan gutun formaletako zenbait formula eta egituraren kalkoa egiten da.

Gutun Formal: Gutun formalaren itxura, Gutun formalaren atalak, Ikus gainera
Nelson Mandela presidenteak igorritako gutuna. Igorlea Nelson Mandela, hartzailea Niall Mellon. Gutun honek goiburua, orri-oina eta hiru paragrafoko gorputza ditu. Ingelesez ohikoak diren adeitasunezko hasierako eta amaierako agurrak.
Gutun Formal: Gutun formalaren itxura, Gutun formalaren atalak, Ikus gainera
Einstein zientzialariaren gutuna AEBko presidenteari Franklin Roosevelt jaunari lehergailu atomikoen inguruan. Igorlea Einstein, hartzailea Franklin Roosevelt. Hiru paragrafoko gorputza ikusten da irudian eta igorlea eta hartzailearen datuak paragrafo banatan goian bakartuak. (Garai hartako eta beste garai batzuetako ohiko molde formaletako bat).

Gutun formalak, hainbat helburu nagusi izan ditzakete. Horrela bereiz daitezke:

      • Baimena emateko gutuna.
      • Barkamena eskatzeko gutuna.
      • Eskaera gutuna.
      • Eskaintza egiteko gutuna.
      • Eskerrak emateko gutuna.
      • Ezezkoa emateko gutuna.
      • Gutun komertziala.
      • Kexa gutuna.
      • Ongietorria egiteko gutuna.
      • Postala.
      • Zorionak emateko gutuna.

Gutun formalaren itxura

Gutun formaletako mezua, gaur egun, ahal den heinean, osorik orrialde bakar batean aurkezteko ahalegina egiten da. Gutunaren gorputzak bizpahiru paragrafo izaten ditu, beraz.

Gutun formalaren atalak

Goiburua

Gutun formaletan ohikoa izaten da enpresako edota administrazio bateko goiburu instituzionala agertzea. Munduan zehar oso hedatua dagoen ohitura: goiburuan data agertzea. Datarekin batera gutun formala non idatzi den adierazteko ohitura ere oso zabaldurik dago.

Orri-oina

Gutun formalak idazteko goiburua edota orri-oina inprentatik lehenetsita dakarren papera erabili izan da, lehenengo irudian agertzen den adibidean bezala.

Hasierako agurra

Euskaraz tradiziozko zenbait hasiera: Jaun hori, andre hori, zuzendari jaun hori, alkate andre hori, X saileko arduradun horiek...

Hasierako agur horren ostean, zabalduen dagoen ohitura, koma bat idaztea eta hurrengo lerrora jauzi egitea.

Gorputza

Gutun formalaren testu nagusia. Hasierako eta amaierako agurretan formula jakin batzuk errotu badira ere, gorputzean askatasun handiago egon izan da. Dena den, zenbait gutun formaletan, ohitura batzuk nahiko errotuak daude. Esate baterako, oso zabaldurik dago administrazioari igorritako eskaera gutunetan eskaera egiten duen igorlearen datuak hasieran kokatzea eta gero, lerro bakartu batean, ESKATZEN DUT idaztea.

Amaierako agurra

Badaude euskaraz tradiziozko zenbait formula. Esate baterako, "geure eskaera/iritzia kontuan hartuko duzuelakoan,". "Adeitasunez,". Amaierako agurrean, "Agur t'erdi." fosilizatu hori, oso erabilia da oraindik ere baina "Agur bero bat" eta "ondo izan" bezalako formulak gero eta gehiago erabiltzen direla ematen du.

Gutun formaleko hartzailea ezaguna denean, harremanik egon bada aurretik, ohiko formula bihurtu da "besarkada bat".

Sinadura

Gutun formaletan ohikoa izaten da igorlearen sinadura agertzea. Sinadurarekin batera noiz eta non sinatu den adieraztea ere ohikoa da. Sinatzailearen izen-deituak moldeko letretan agertzea ere ohikoa izaten da, sinaduran bertan izen-deiturak ulergaitzak izaten baitira.

Post data edota post scriptum

Latinezko bi esamolde horiek "P.D.:" eta "P.S.:" horien bidez agertzen dira amaierako agurraren ostean. Iruzkin gehigarriak eransteko erabiltzen den formulak dira.

Ikus gainera

Bibliografia



Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Gutun Formal Gutun formalaren itxuraGutun Formal Gutun formalaren atalakGutun Formal Ikus gaineraGutun Formal BibliografiaGutun Formal ErreferentziakGutun Formal Kanpo estekakGutun Formal

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakDantzaEspainiako Gerra ZibilaZinemaren historiaMateriaGetxoMinecraftMichael JordanOnintza EnbeitaArtropodo2001Erdi AroaEspezie inbaditzaileSega (lanabesa)BULEGO (musika taldea)Juan Ajuriagerra OtxandianoFelazioNew YorkJasangarritasunABoleibolNafarroa GaraiaDonostiaBerotegi-efektuaLazkaoHezkidetzaKoldo Garcia EtxebarriaBlogHuthiakQin Shi HuangSantimamiñeIraitz-sistemaKaze (MC)PlayStationGarapen iraunkorEuskal Irrati TelebistaZetakPizkundeaZergatik panpoxIpar Atlantikoko Itunaren ErakundeaZuberoako maskaradakEsther Martínez FernándezBarne produktu gordinKutsaduraLandareLaskorain IkastolaEnergia geotermiko1979ko Euskadiko Autonomia EstatutuaHerkulesen ZutabeakHaize instrumentuLuzia UrigoitiaIratzeCastillo SuarezBirusWilliam ShakespeareIbrahima BaldeAntzar EgunaOllaranEuskal Rock ErradikalaIritziZuberoaBerriatuaChantal van den HeuvelDonejakue bideaBiosfera erreserbaTeokraziaLurpeko meategiEnergia mekanikoVladimir LeninXerxes I.aEuskal Herria BaiSan Kristobal gotorlekuko ihesa🡆 More