Elisabet I.a Gaztelakoa Katolikoa (Madrigal de las Altas Torres, Ávila, 1451ko apirilaren 22a - Medina del Campo, Valladolid, 1504ko azaroaren 26a) 1474tik 1504ra Gaztelako erregina izan zen.
Fernando II.a Aragoikoaren emaztea zenez gero, 1479tik aurrera Aragoiko koroako erregina ezkontidea izan zen.
Elisabet I.a Gaztelakoa | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1488 -
1479ko urtarrilaren 20a - 1504ko azaroaren 26a ← Joana Enrikez - Germana Foixkoa →
1474ko abenduaren 13a - 1504ko azaroaren 26a ← Henrike IV.a Gaztelakoa - Joana Gaztelakoa → | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Monasterio de Nuestra Señora de Gracia (en) , 1451ko apirilaren 22a | ||||||
Herrialdea | Gaztelako Koroa | ||||||
Heriotza | Palacio Testamentario (en) , 1504ko azaroaren 26a (53 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Royal Chapel of Granada (en) Sepulcher of Isabella I of Castile and Ferdinand II of Aragon (en) | ||||||
Heriotza modua | : Hidropesia | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Joanes II.a Gaztelakoa | ||||||
Ama | Elisabet Portugalgoa | ||||||
Ezkontidea(k) | Fernando II.a Aragoikoa (1469ko urriaren 19a - 1504ko azaroaren 26a (egutegi gregorianoa)) | ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||
Familia | |||||||
Leinua | Trastamara leinua | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | agintaria | ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Influentziak | Juan Rodríguez Fonseca (en) | ||||||
Santutegia | |||||||
Azaroaren 26 | |||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||||
Elisabet eta Fernando Errege-erregina Katolikoak izenaz ezagunak dira, Alexandro VI.a aita santuak hala izendatu zituenez geroztik.
Joan II.a Gaztelakoaren eta Elisabet Portugalgoaren alaba zen. Bere anaia Alfontso hil zenean, 1468an koroaren jaraunsle izendatu zuten, Guisandoko itunaren bidez. Erreginaren anaiorde Henrike IV.a Gaztelakoak, beronen alaba Joana Beltranejaren eskubidea baztertuz onartu zuen delako itun hori.
1469an Fernando printzearekin ezkondu zen. Ezkontza isilpean egin behar izan zen, besteak beste, Luis XI.a Frantziakoak arriskutsua ikusten zuelako Gaztelaren eta Aragoiren arteko batasuna.
Joana Beltranejak Gaztelako koroa eskuratu nahi zuenez, Portugalen laguntzarekin Gerra Zibilari hasiera eman zion. Elisabeten aldekoek garaitu ondoren (1476), 1479an Gaztela, Aragoi eta Portugalek bakea sinatu zuten, Alcáçovasko itunaren bitartez.
Bestalde, Elisabet eta Fernandoren helburu nagusia monarkiaren boterea indartzea izan zen. Hartarako, nobleei indarra kendu zieten, errentak gutxitu, etab. Granadako gerran irabazle izan zen, eta Kristobal Koloni lagundu zion, Ameriketarako bidaia egiteko bideak errazturik. Bera erregetzan zegoela beretu zuen Espainiak Melilla (1497).
Testamentuan, Joana alabari utzi zion Gaztelako koroa, baina Fernando izendatu zuen erregeorde, Joana ezin zelako erregina izan. Hala ere, Fernandok uko egin behar izan zion, eta Filipek, Joanaren senarrak, hartu zuen bere gain erregeordetza. Filipe hil zenean, Fernandori itzuli zioten erregeordetza. Orduan, Joana kartzelean sarrarazi zuen.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Elisabet I.a Gaztelakoa, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.