Karramarro

Karramarroa edo hamarratza Brachyura infraordenaren krustazeo dekapodoa da.

    Artikulu hau hamarratzari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «amarratza».

Brachyura izenak "buztan motza" esan nahi du.

Karramarroa
Karramarro
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaMalacostraca
OrdenaDecapoda
Infraordena Brachyura
Atalak eta azpiatalak
  • Dromiacea
  • Raninoida
  • Cyclodorippoida
  • Eubrachyura
    • Heterotremata
    • Thoracotremata

Exoeskeleto gogorrez estalita, atzapar bi ditu. 6.793 espezie ezagunak itsastarrak, ur gezatakoak eta lehortarrak dira.

Ezaugarri orokorrak

Karramarro espezie gehienek sexu dimorfismoa dute. Arrek matxarda handiagoak izaten dituzte emeek baino. Bestalde emeen abdomena arrena baino zabalagoa da, arrautzak bertan eramaten baititu atzeko hankek lagunduta.

Zefalotoraxak osatzen du animaliaren gorputza. Abdomena nahiko murrizturik dago eta zefalotoraxaren azpian tolesturik kokatzen da espezie gehienetan.

Dekapodoen taldean dagoenez bost hanka pare ditu. Hasiera batean ibiltzeko balio badute ere, aurreneko parea moldaturik dauka eta matxardak garatu ditu. Aurreneko pare hori gainerako hankak baino askoz haundiagoa da eta hainbat funtzio ditu: elikagaiak hartzea, erasoen aurrean babestea eta gainerako karramarroekiko harreman sozialak eratzea.

Mugimendua eta jokaera

Karramarro 
Gecarcinus quadratus karramarroa, Erdi Amerikan bizi dena.

Karramarroak ibiltari onak dira. Alboraka ibiltzen dira eta abiadura handia hartzen dute. Espezie batzuek hanka zapalak dituzte, hegatsen antzera, eta horiek igerilari trebeak dira.

Karramarroek jokaera oso konplexuak izaten dituzte eta matxarden bidez komunikazio gaitasun handia lortzen dute. Animalia erasokorrak izan ohi dira espezie berekoen artean, arroketako zuloak eskuratzeko orduan adibidez, eta arren arteko borrokak ohikoak izaten dira eme bila ari direnean.

Habitata

Karramarro espezie gehienak bentonikoak dira, hau da, ur azpiko honkoetan dauden arroketan ibiltzen dira. Marearteko eremuak ibiltzen dira harrapakin bila eta itsasbeheran uretatik kanpo arazo gabe ibiltzen dira, bizimodu anfibioa eginez.

Elikadura

Karramarroak orojaleak dira. Algataz elikatzen dira gehienbat baina animalia ornogabe batzuk (moluskuak, zizareak, krustazeo txikiak...), onddoak, bakterioak eta detritusak ere jaten dituzte. Ugalketa sasoian karramarro bikoteek batera egiten dute lan janaria bilatzeko orduan eta arrautzak zaintzerakoan.

Sailkapena

Brachyura infraordenak 93 familia ditu. Hona hemen nagusiak:

  • Podotremata atala
    • Cyclodorippoidea
    • Homolodromioidea
    • Dromioidea
    • Homoloidea
    • Raninoidea
  • Eubrachyura atala
    • Heterotremata azpiatala
      • Calappoidea
      • Leucosioidea
      • Majoidea
      • Hymenosomatoidea
      • Parthenopoidea
      • Retroplumoidea
      • Cancroidea
      • Portunoidea
      • Bythograeoidea
      • Goneplacoidea
      • Xanthoidea
      • Bellioidea
      • Potamoidea
      • Pseudothelphusoidea
      • Gecarcinucoidea
      • Cryptochiroidea
    • Thoracotremata azpiatala
      • Pinnotheroidea
      • Ocypodoidea
      • Grapsoidea

Gastronomia

Karramarro 
Karnatakako Karramarro masala

Karramarroak prestatzeko ehunka errezeta daude. Batzuetan osorik, bestetan egosita edo zopa batean jaten dira.

Galeria

Erreferentziak


Tags:

Karramarro Ezaugarri orokorrakKarramarro Mugimendua eta jokaeraKarramarro HabitataKarramarro ElikaduraKarramarro SailkapenaKarramarro GastronomiaKarramarro GaleriaKarramarro ErreferentziakKarramarroDecapodaKrustazeo

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

1998ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakNafarroaGoalballKarramarroEuskaraDortokaPaleolitoaGaztelako Komunitateen GerraJ MartinaIrulegiko EskuaTomas LizarazuGaztelaniaAthleticMendi-berdantzaForuMahatma GandhiSonia GonzalezVincent van GoghOndarroaErresilientzia (psikologia)Sindikalismo iraultzaileAntonio de MontesinosAutarkia (ekonomia)Ilaski SerranoJarrera (psikologia)TrikuharriEguzki-sistemaJose ItuarteAlaine AgirreAdimen artifizialZergatik panpoxAbeltzaintzaLeonardo da VinciJulen AlberdiNerea ReparazSumendiZikoinaErretinaPello Reparaz2024ko Persiar golkoko uholdeakErleGozategiJurgi Kapadoziakoa1994ko Nafarroako Foru Erkidegoko SariaLurraUxue AlberdiNerea Intxausti CastiñeiraKutsaduraSoinu-energiaUsain BoltBizi itxaropenGiza eskubideakTiti-koitoaDurangoEuskal HerriaErromatar InperioaTiranoOstadarIzaro Andres ZelaietaGalicia (L-51)Jose Antonio ArdanzaBizenta MogelAro ModernoaAlgaAhate mokozabalKirmen UribeEstoizismoMEuskal Herriko klimaEnergia mekanikoEutrofizazioZumaia🡆 More