Titi-Koitoa

Titi-koitoa edo bularrekin masturbatzea sexu-bikotearen bularren artean zakila tente sartzean datzan sexu praktika da.

Bietako batek bularrak eskuekin elkartzen ditu (horrela zakila estutzen du) eta sarketaren mugimenduak simulatzen dituela, bere zakila ugatzen artean behin eta berriz igurtziz. Egintzaren ondorioz, emakumearen titiak kitzikatzen dira eta gizonezkoa isurtzera iris daiteke.

Titi-Koitoa
Titi koitoaren marrazkia.

Praktika

Guztiz etzandako emakumea gizonaren zakila jasotzen bere titien artean.

Sexu-jarrera hori hartu ahal izateko, oro har, emakumearen bularrak handiak izatea komeni da, zakila bular txiki batek baino hobeto har baitezakete. Erabilgarria izan daiteke gel edo krema bat (emakumearen bularraren erdian edo zakilean jartzeko), lubrifikatzaile gisa balio dezakeena ekintza modu egokian egiteko.

Kasu batzuetan, bereziki emakumearen bularrak handi samarrak badira, emakumea erabat etzanda egon daiteke eta gizonaren zakila jaso dezake. Gizona belauniko jar daiteke eta sarketaren mugimenduak simulatzen ditu, zakila bularren artean duela. Beste batzuetan, gizona geldirik dago eta emakumea eserita, eta bere zakila emakumezkoen bularren artean sartzen du, koitoaren mugimendua simulatuz.

Izan ere, emakumeak ere eraman dezake ekimena praktika hori egitean. Egoera horretan, gizona da bere beheko gorputz-adarrak eseri eta banatzen dituena, eta emakumeak (gehienetan belauniko) zakila tente jartzen du bere bularren artean eta goitik behera mugitzen ditu, edo bularra bularraren kontra igurtziz, gizonaren orgasmoa sortzen saiatuz. Era berean, emakumeak gorputz-adar maskulinoa eutsi eta titiburuekin igurtzi dezake, eszitazioa areagotzeko. Zenbait kasutan, emakumeak gizona masturbatu dezake bere bularrekin felazio bat egiten dion bitartean, lagunartean "bularreko zurrupada" deritzon teknika erabiliz. Era berean, gizonak emakumearen lepoan eiakulatzen duenean, "perlazko lepokoa" deitzen zaio, utzitako semen-tanten objektu horrekin duten antzekotasunagatik.

Praktikaren irudiak, gutxienez iragarkietan, pornografiko eta erotiko gisa deskribatu dira. Titi-koitoa, batzuetan, perbertsio bat dela esaten da. Sigmund Freuden arabera normalaren barruan sartzen den interes sexual bat da, ez bada hori dela egin nahi duen gauza bakarra (hau da, beste sexualitate forma guztien deitoratzea).

Segurtasuna

Zeelanda Berriko prostituen sexu ohituren inguruan egindako ikerketa batean, Austen Woodsek aurkitu zuen gehienek proposatzen zutela sexu-jarrera hau bezeroak ez zuenean kondoirik jarri nahi. Hala ere, sexu-transmisiozko gaixotasun batzuk ere kutsa daitezke jarduera honetan, bereziki larruazalen kontaktuagatik. Parasitoak ere kutsatu daitezke.

Izendapena

Euskaraz izenik ez da jaso sexu-hiztegian. Gaztelaniaren eraginez, kubatar izena eman ohi zaio Hego Euskal Herrian, eta frantsesaren eraginez espainiar eskulan Ipar Euskal Herrian. Frantzian, gizona eserita dagoenean eta emakumeak egiten duenean mugimendua, notario gorbata esaten zaio. Erresuma Batuan eta Hego Amerikako hainbat lekutan frantsesa esaten zaio, edo errusiar kanpai-jotze.

Pornografian

Titi-Koitoa 
Brandy Talore, praktika hau pornografian egitegatik aktore ezaguna.

Titi-koitoak sarritan agertzen dira film pornografikoetan, aktoresak berezko bular handia edo bularreko inplanteak dituenean. Bryan Xin film pornografikoen zuzendariak (Truly Nice Tits zortzi filmen egilea 2002tik 2005era) hau dio gai honi buruz:

« Titi naturalak askoz hobe adaptatzen dira zakila masturbatzeko. Bularreko inplanteak ez daude prestatuta denbora luzez gizonaren sexua jasotzeko. [...] Gainera, bisualki, askoz politakoagoa da naturala denean. »


Brandy Talore (85F bular-tamaina duena) ezaguna da titi-koitoa egiten duen film kopurua dela eta.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Titi-Koitoa PraktikaTiti-Koitoa SegurtasunaTiti-Koitoa IzendapenaTiti-Koitoa PornografianTiti-Koitoa ErreferentziakTiti-Koitoa Kanpo estekakTiti-KoitoaErekzioIsurtzeSarketaUgatzZakil

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Coco ChanelAitziber Arnaiz GarmendiaHerkulesen ZutabeakNazio Batuen ErakundeaAna JakaConnemara gure bihotzetan2020ko udal hauteskundeak Ipar Euskal HerrianLandareAiako harriaHipatia AlexandriakoaAsurnasirpal II.aEuskal dantzakAzaleraHernaniPinu-kaskabeltzErromaMaddalen IriarteQin Shi HuangIsurtzeEzteiEusko Abertzale EkintzaEuskara batuaHarri-jasotzeArraunketa 2024ko Udako Olinpiar JokoetanZenbaki lehenProsaZinemaAdimen artifizialAbraham LincolnLurraren EgunaBerotegi-efektuaAlbizturEspainiako Gerra ZibilaLazkaoItziar Murua UriaSchool TiesUgalketa2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakLaginketa (estatistika)Rebeka UberaEn Tol SarmientoTajoAsokaZetakChaturbateIker CasanovaReal MadrilKaze (MC)Linguae vasconum primitiaeRock and rollZuberoako maskaradakBernardo Atxaga2003Juan Sebastian ElkanoDemokraziaGabriela LoranEnergia eolikoOtxandioEneko SagardoyBataioEuskaraDantzaErrenteriaAitzurEguzki-energiaEstatistikaZizareBasamortuIntsektuSorgailu elektriko🡆 More