Angurri

Angurria edo sandia (Citrullus lanatus) Citrullus generoko eta Cucurbitaceae familiako landare-espezie bat da.

Bere fruitua 25 cm-ko diametroa izan dezakeen esfera-elipsoide formakoa da. Azala, berde-zuri kolorekoa eta zurruna da; mamia, berriz, gorri edo hori kolorekoa eta bigunagoa da. Mamia jan daiteke eta zapore gozoa du. Normalean gordin kontsumitzen da. Angurria urez, bitaminez eta mineralez hornituta dagoen jakia da. Hala ere, kaloria gutxiko elikagaia da.

Angurri
Angurri
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaCucurbitales
FamiliaCucurbitaceae
LeinuaBenincaseae
GeneroaCitrullus
Espeziea Citrullus lanatus
(Thunb.) Matsum. & Nakai
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakangurri, watermelon seed (en) Itzuli, watermelon seed oil (en) Itzuli, watermelon juice (en) Itzuli eta Kalahari melon oil (en) Itzuli
Genomaren kokapenaplants.ensembl.org…

Deskribapena

Angurria denboraldiko landarea da. Hiru metroko luzera izan dezaketen zurtoin finak ditu. Bere hostoek 60-200 mm arteko luzera eta 40-150mm arteko zabalera dute. Normalean hiru lobulu nagusi eta bigarren mailako lobulu bikoitzak dituzte. Landare arrak edo emeak izanik, angurriak lore hori-berdeak ditu. Izan ere, landare berak lore arrak zein emeak garatzen ditu (monoikoa). Tenperatura eta prezipitazio kopuruak modu egokian heldu ahal izateko kontuan hartu behar diren faktoreak dira. Landarearen fruta, Angurri edo Sandia izenez ezaguna da, eta esfera edo elipsoidearen antzeko forma du.

Angurri basatiek 20 cm inguruko diametroa izan dezakete. Gizakiak ekoitzitako angurriak, berriz, 60 cm-koak izatera ailega daitezke. Fruituak meloiaren antza du, baina mamia gorri kolorekoa dauka eta hazi beltzak ditu. Azalean, berde argi eta ilun arteko tonuak dituzten lerroak ikus daitezke.

Taxonomia

Angurria ofizialki 1753. urtean aurkitu zen. Carl Linnaeus-ek Cucurbita citrullus izena eman zion. 1836an generoa Citrullus izatera pasa zen, Citrullus vulgaris izenpean. Heinrich Adolf Schrade botaniko alemaniarrak eman zion izen berria.

Garrantzi ekonomiko eta kulturala

Nutrizio propietateak

Angurri
Energia127 kJ (30 kcal)
BitaminakKopurua
%EB
A bitamina ekib.
4%
28 μg
B6 bitamina
3%
0.045 mg
C bitamina
10%
8.1 mg
Gatz mineralakKopurua
%EB
Zink
1%
0.1 mg
Ehunekoak AEBko heldu batentzako eguneroko gomendio dietetikoak hartuta kalkulatu dira.

Fruituak % 6 inguru azukre eta % 90 ura ditu pisuan. C bitaminaren iturri ona da, beste fruta asko bezala.

Zitrulina aminoazidoa Citrullus lanatus fruitutik atera, eta aztertu zen lehen aldiz. Citrullus lanatus fruituak zitrulina kopuru handia dauka, eta, hainbat kilogramo kontsumitu ondoren, odol-plasman kontzentrazio handia neurtu izan da. Hori zitrulinemiarekin edo urearen zikloko beste nahaste batzuekin nahas daiteke. Fruituaren azalak, normalean berdeak edo zuriak, jangarriak dira, eta, batzuetan, barazki gisa jaten dira. Fruitua apur bat diuretikoa da, eta karotenoideak ditu kantitate handietan. Haragi gorriko barietatea likopeno iturri esanguratsua da, 100 gramoko 4.532 µg eskaintzen ditu.

Medikuntza tradizionalean erabilerak

Mexikoko hainbat tokitan eta bere medikuntza tradizional enpirikoaren arabera, Citrullus lanatus fruituak sendagai gisa erabiltzeko egokia egiten duten hainbat propietate ditu. Pueblan, malaria tratatzeko gomendatzen da, eta, Sonoran, erreuma, idorreria, giltzurrunetako arazoak, hezueria eta gernu-aparatuko nahasteak.

Michoacanen, erredurak sendatzeko, kanpotik aplikatutako fruitu xerra erabiltzen da, eta, Oaxacan, elgorriaren tratamenduan erabiltzen da. Hala ere, ez dago ebidentzia zientifikorik angurriak baldintza horiek sendatzen dituenik, eta pertsonen hobekuntza arreta orokorrari eta gaixotasunaren historia naturalari egotzi liteke. XX. mendean, Mexikoko Medikuntza Institutu Nazionalak antiblenorrea eta diuretiko gisa izendatzen du. Maximino Martinezek giltzurruneko gaixotasunentzako eta malariaren aurkako gisa aipatu izan du.

Farmakologia

Hazietan, kukurbitazina terpenoidea detektatu da.

Sinbologia

Fruitu hori ikono nazionala bihurtu da Mexikon, Mexikoko banderaren 3 koloreak ordenatuta dituelako. Mexikoko banderaren diseinurako, Guerrero eta Iturbide sandia xerraren koloreetan inspiratu zirela uste da. Inspirazio objektu ere suposatu zuen herrialdeko margolarientzat, hala nola Frida Kahlo, Diego Rivera eta Rufino Tamayorentzat.

Historia

Angurri 

Nahiz eta taxonomia formala ez zitzaion 1753. urterarte eman, angurriaren historia askoz luzeagoa dela frogatu da.  Izan ere, arkeologoek aurkitutako angurri hazi zaharrenak (neolitokoko denboraldikoak) Egipton agertu ziren. Egipziarren zibilizazioaren 20. edo 21.(ez dago argi) dinastiaren Nibsoni in Deir el Bahari apaizaren hilobian aurkitu ziren. 2004an, 5000. urte inguruko angurri hazi batzuk aurkitu zituzten Kalahari basamortuan. Beraz, Angurriak Afrikako erdialde-hegoaldean duela jatorria uste da.

Hala ere, angurriak ez daude bakarrik Afrikan. VII.mendean, Indian, angurriak lantzen zituzten. X. mendean, Txinara iritsi ziren. Mende berean, musulmanek Europara eraman zituzten (Espainara, hain zuzen). XVI. mendean kolonoek Amerikara eraman zituzten.

Laborantza

Angurriak hazteko klima beroa behar duten landareak dira. 25 °C baino gehiagoko inguruneetan landatu behar dira. Etxeko baratzeetan, hasieran loreontzi batean landatzen dira, gero ondo ureztatutako lurzoru batera pasatzeko. Lurzoruaren pH-a 5.5 eta 7 artekoa izan behar da eta lurrak nitrogeno kopuru moderatu bat izan behar du.

Angurrian agertu daiteken izurri nagusiak Aphidoideak, Frutaren euliak eta Meloydogyneak dira. Hezetazun askorekin landatuz gero, zurina edo “Squash Mosaic Virus”-a agertu daiteke.  

Produkzioa

2017ko produkzio datuek diotenez, mundu osoko angurri produkzio industriala 118 milioi tonakoa da. Gehien produzitzen duen herrialdea Txina da, Iran, Turkia eta Brasilek jarraituta.

Elikadura eta nutrizioa

Kontsumitzeko moduak

Angurria zapore gozoa duen fruta da. Normalean gordinik kontsumitzen da. Ohikoa da postre bezala edo entsaladetan ikustea. Zukua beste fruten zukuarekin nahas daiteke ardoa egiteko. Angurriaren erabilera ohikoa da “Sangría” espaniar edari alkoholikoan. Haziak jateko lehor eta txigor daitezke, edo baita irin bihurtu ere. Txinan, adibidez, angurriaren haziak jaten dituzte urte berri txinatarra ospatzeko.

Nutrizio-informazioa

Angurriaren konposizio nutrizionala hau da:

  • % 91 ura
  • % 6 azukreak
  • % 3 koipeak

100 g angurrik 30 cal (125KJ) eta egunean beharrezkoa den C bitaminaren % 10 ematen dute.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Angurri Deskribapena[3]Angurri Taxonomia[4]Angurri Garrantzi ekonomiko eta kulturalaAngurri HistoriaAngurri LaborantzaAngurri ProdukzioaAngurri Elikadura eta nutrizioaAngurri ErreferentziakAngurri Kanpo estekakAngurriBerdeBitaminaDiametroElipsoideEsferaEspezieFamilia (biologia)FruituGenero (biologia)GorriHoriKaloriaKukurbitazeoLandareUrZuri

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

LondresRadiocrimenKonikoNutrizioIntsektuMasturbazioKomunikazio ez-bortitzArnaitz FernandezMontevideoPaulo AzpiazuArabaChiara ConsoliniXXXTentacionSua EnparantzaArtzibarFrantziaEusko JaurlaritzaNormandiako LehorreratzeaZentral hidroelektriko itzulgarriInternazionalaZatiki (matematika)Malda (geometria)Ken ZazpiArrasateErrepublikaBerotegi-efektuaEnergia mekanikoErrementariGernika (margolana)GasArte erromanikoaJoseba Díez AntxustegiLehoiEusko Jaurlaritzako lehendakariaEguzkiaOzeano AtlantikoaSofonisba AnguissolaContact (1997ko filma)EltxoLeonardo da VinciIngalaterrako emakumezkoen errugbi selekzioaTenperaturaUrbasa-Andia natura parkeaNagore AranburuAnne IgartiburuPello OtxandianoJoselu AnayakKrabelinen IraultzaLegazpiPaleolitoaJulen AlberdiMartin LarraldeUrALMENKlasizismo (musika)Bizkaiko udalerrien zerrendaAtenasko agoraDiktaduraAzpeitiaEuropaMarrazoPigmentuWiki CommonsFermin MuguruzaMurieta🡆 More