Lehoi

Lehoia (Panthera leo) Felidae familiako ugaztun espezie bat da.

Lehoi
Iraute egoera
Lehoi
Kaltebera  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaFelidae
GeneroaPanthera
Espeziea Panthera leo
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
Lehoi
Datu orokorrak
Ernaldia108 egun
Elikadura iturri nagusiaUngulatua
Masa1,65 kg (pisua jaiotzean)
arra: 188 kg (helduen pisua)
emea: 126 kg (helduen pisua)
Haginkadaren indarra112
Kumaldiaren tamaina2,5
Edoskitzea8 hilabete
Eguneko zikloacrepuscular (en) Itzuli
Genomaren kokapenaensembl.org…

Etimologia

Lehoiaren izenak, antzekotasun handia duena hizkuntza erromanikoetan, Latinetik (Leo) eta grekera zaharretik (λέων) dator. Hebreerazko lavi hitzarekin ere egon ahal da erlazionatuta, edo aitzinako Egiptoar hizkuntzarekin.

Askotan deskribatu izan dute Felis Leo izenaz, XVIII. mendean Carlos Linneok idatziriko Sistema Naturaen, adibidez. Bere izen zientifikoaren osagai generikoa, Panthera, greko klasikotik datorrela uste da sarritan; Pan- ("guztia") eta ther- ("piztia"), baina herriko etimologian izango litzateke.

Taxonomia

Lehoi (Panthera leo) espeziearen barnean hainbat lehoi azpiespezie daude gaur egun bizirik (beste batzuk iraungituak izan diren bitartean):

Iraungitako espezieak

  • Sri Lankako lehoia (P. l. sinhaleyus). Sri Lankan aurkituriko duela 39.000 urteko fosil arrastoak dira.
Lehoi 

Morfologia

Mutur ahaltsu batzuekin, baraila sendoarekin eta zortzi zentimetroko letagin batzuekin, lehoia bigarren katuki bizidun handiena da, tigrearen ondoren. Harrapakin handiak hil ditzake eta bere koloreak beise argitik marroi horixkara doaz, gorrixka edo okre ilunetatik pasatuz. Behealdeak argiagoak izan ohi ditu eta isatsaren muturrean ileak beltzak ditu. Lehoi umeek heldutu ahala galtzen duten ilaje pinttoa dute, nahiz eta batzuetan hanketan eta sabelean mantentzen den, lehoi emeetan batez ere.

Lehoi helduetan, arren pisua 150-250 kg-en artean izan ohi da eta emeena 120-182 kg inguruan. Buruaren eta gorputzaren luzerari dagokionez, 1,70 - 2,50 metrokoa da arretan eta 1,40 - 1,75 metrokoa emeetan. Isatsak metro bat inguru neurtzen du. Bai arrak bai emeak, isatsaren amaieran ile-mulu bat dute brotxa formarekin.

Emeak (♀) Arrak (♂)
Luzera 160 - 184 cm 184 - 208 cm
Buztan luzera 72 - 89.5 cm 82.5 - 93.5 cm
Pisua 118.37 - 143.52 kg (Hego Afrikan)

119.5 kg (Afrika ekialdean) 110 - 120 kg (Indian)

186.55–225 kg (Hego Afrikan)

174.9 kg (Afrika ekialdean) 160–190 kg (Indian)

Adatsa

Arra oso erraz bereizten da, duen adatsagatik. Lehoi arraren melena da ezaugarri nabarmena da espezie honetan. Lehoi arrari handiago eta harroago irudiarazteko dela pentsatzen da. Lehoi arrek beste arrekin lehian eta beste harrapariak kikiltzeko baliatzen dute. Adatsaren tamaina eta koloreri dagokionez, baldintza genetikoekin, heldutasun sexualarekin, klimarekin eta testosterona-ekoizpenarekin lotuak dira. Orokorrean, zenbat ilunago eta trinko nahiz adatsa, orduan eta osasuntsuagoa da lehoia.

Bizi-zikloa

Lehoi 

Lehoiak haragijaleak dira eta erlazio familiarretan oinarritutako bizimodu taldekoia dute. Emeek taldea sortzen dute, eta haiekin familia harremanik ez duen ar batekin eta kume guztiekin bizi dira. Emeek ehizatzen dute, eta arrek lurraldea zaintzen dute. Kume arrak, heltzean, familiagunetik kanporatuak dira.

Lehoiak poligamoak dira. Emeak 18 eta 26 hilabete artean izaten ditu kumeak. Zoologikoetan daudenean, urtean behin dute kumaldia. Lehoi emearen ernaldiak 110 egun irauten du: kume bat eta lau artean izaten ditu aldi bakoitzean. Zoologikoetan 30 urte arte bizi izaten dira, baina basatiak direnean arrak 12 urte eta emeak 16 urte inguru bizi ohi dira.

Ekologia

Habitata

Lehoi 
Afrikako lehoien egoera

Egun, lehoirik gehienak Afrikako hego eta mendebaldean bizi dira, baina haien bizilekuak oso arin murrizten ari dira. Gaur egun Afrikan 16.500 lehoitik 47.000ra artean besterik ez dagoela kalkulatu da. Espezie horren urritzea eragiten duten kausak ez dira oso argiak, baina biologo askoren ustez gizakiarena litzateke erru nagusia.

Lehoiek askatasunean bizirik iraungo badute, beharrezkoa da natura parkeak zaintzea, hala nola Ethosa parke nazionala.

Lehoi taldeak

Bi lehoi talde mota daude:

  • Saldoak: 5-6 lehoi emez, haien kumeez eta ar batez edo koalizio deiturikoan elkartutako bi arrez osatutako taldeak.
  • Nomadak: lurralde handietatik zehar ibiltzen dira, batzuetan bakarrik eta bestetan bikoteka.

Dieta

Lehoiak animalia haragijaleak dira, hau da, beste animalia batzuk jaten dituzte. Harrapakinari hozka egin eta itoarazita hil ohi dute. Gehien ehizatzen dituzten animaliak, ñuak, bestelako zerbido handiak, zebrak, basurdeak eta afrikar bufaloak dira. Noizbehinka, eta lehoi talde handia baldin bada, jirafak, hipopotamoak (soilik lehorrean), errinozero gazteak eta elefante kume edo gazte galduak ere ehizatzen dituzte.

Tamaina oso handiko animaliak bere harrapakin ohikoenak ez izan arren, jirafak, hipopotamoak, errinozero gazteak eta elefante kume zein gazteak ehizatzen trebatu diren lehoi talde handiak badaude.

Lehoi 

Beste harrapariak ehizatzeko aukera badu ere ehizatuko ditu (gehienetan konpetentziagatik jan barik hil egiten dituzten arren), lehorrean galdutako krokodiloak, gepardoak, lehoinabarrak eta afrikar txakur basatiak. Hienak salbuespena dira, hienak hil egiten dituzte harrapakinen lehiakide nagusiak direlako (harrapakin berdinak ehizatzen dituzte, gepardo eta lehoinabar bakartiek harrapakin txikiagoak ehizatzen ohi duten bitartean), baina ez dute inoiz hauen gorpurik jaten.

Beraz, orokorrean (eta hienak ez ezik), harrapari gehienak lehiakidetzat hartu eta jan barik hiltzen dituzte, besteak beste, hain animalia txikiekin asetuko ez liratekeelako (ñuen pisuaren goratik dagoen haragi kopurua behar dute).

Ehizatzeko joera baduten arren, esan beharra da lehoiak oportunistak eta sarraskijaleak ere badirela. Izan ere, elikaduraren gehiengoa hilda topatzen dituzten animaliak janez edo beste harrapariek ehizatutako lapurtez lortzen dute.

Kontserbazioa

Lehoia espezie bulnerablea da eta, bere banaketa-eremu afrikarrean, azken bi hamarkadetan zehar populazioen gainbehera bat sufritu du, seguraski itzulezina, % 30-%50 arteko galera sufritu dituzte. Populazioak ez dira bideragarriak mugatutako erreserbetatik eta parke nazionaletatik kanpo. Nahiz eta gainbehera honen kausa erabat ulertua ez izan, habitataren galera eta pertsonekiko estutasunak kezka-arrazoirik garrantzitsuenak dira gaur egun.

Lehoiak, Erroma Zaharretik gaur egunera, gatibutasunean izan dira eta XVIII. mendearen amaieretatik oso preziatuak bilakatu dira eta mundu guztiak zoologikotan erakutsitako espeziea izan dira. Berezko zoologikoak ugalketa programetan laguntzen ari dira mehatxatutako subespezie asiarra babesteko.

Herri kulturan

Lehoi 

Arrak oso ondo bereizi ahal dira, lepoan duten ileagatik. Horri esker, oso sarritan agertzen da literaturan, bandera nazionaletan eta filmak eta literatura garaikideetan eskulturan, pinturan...

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Wikiztegian orri bat dago honi buruz: lehoi .
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Panthera leo

Tags:

Lehoi EtimologiaLehoi TaxonomiaLehoi MorfologiaLehoi Bizi-zikloaLehoi EkologiaLehoi KontserbazioaLehoi Herri kulturanLehoi ErreferentziakLehoi Ikus, gaineraLehoi Kanpo estekakLehoiEspezieFelidaeUgaztun

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Xabier LizardiAdreilu erregogorFelix MendelssohnErrizomaFestina auziaDeba (ibaia)Athleticen gabarraAs (egunkaria)HigrometroGoseteMediar GerrakGiza Garapenaren IndizeaEkologiaUxue AlberdiFranz LisztTestu tipologiaEspeleologiaGalicia (L-51)IzakiAginteraMadrilAbbadiaren sekretuaObulutegiAne IbarzabalIkamaProkariotoRosetta harriaEdvard MunchAthleticAntzuYolanda Mosquera FernándezKlima aldaketaZumaiaBronisława DłuskaOihana EtxebarrietaEsklerosi anizkoitzEnparan dorretxeaGernikako bonbardaketaEusko AlkartasunaAntzinako ErregimenaArotzaren eskuakKobreRafael NadalTaula periodikoaPop ArteaWiki CommonsJohann Sebastian BachBaigorriAnariChiara ConsoliniLehoiCreative CommonsIbon MartínBibliaDiana UrreaSri LankaEuskalkiOrixeAkrosportBertsolaritzaErromatar InperioaCitroën DSItsas izarArtizarraEguraldiJude BellinghamOngarriEstirpe ImperialOrnodunConnemara gure bihotzetan🡆 More