Hezueria edo tanta-hezueria azido urikoa, gatz kristalizatu moduan, artikulazio batean prezipitatzen denean sortutako gaixotasuna da, nahiz eta gorputzeko beste atal batzuetan ere prezipitazioa posible izan (tendoi, belarri eta abarretan).
Kristal horiek, uratoak, giltzaduretan pilatzeak mina eta hantura dakar. Proteina gehiegi ez hartzea, purinatan aberatsak diren elikagaiak saihestea, eta alkoholaren kontsumoa murriztea dira hezueria sahiesteko aholku dietetikoak.
Hezueri | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | artritisa, gaixotasun genetikoa, crystal arthropathy (en) , nahasmendu metabolikoa eritasuna |
Espezialitatea | Erreumatologia Barne medikuntza |
Sintoma(k) | artralgia, hidrartrosia, Eritema hantura |
Adina | adult onset (en) |
Asoziazio genetikoa | |
Honen izena darama | Tanta eta harrapatzea |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | alopurinol, Ibuprofeno, probenecid (en) , indomethacin (en) , sulindac (en) , Naproxeno, sulfinpyrazone (en) , Azido azetilsaliziliko, febuxostat (en) , diklofenako, Koltxizina, pegloticase (en) eta Dieta |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | M10 eta M10.9 |
GNS-9-MK | 274, 274.0, 274.00 eta 274.9 |
OMIM | 300323 |
DiseasesDB | 29031 |
MedlinePlus | 000422 |
eMedicine | 000422 |
MeSH | D006073 |
Disease Ontology ID | DOID:13189 |
Hezueria atakearen arrazoia hiperurizemia da, alegia, azido urikoak odolean maila normaletik gora zirkulatzea. Substantzia horrek giltzaduretan pilatzen diren kristalak sortzen ditu, artikulazioetan mina eta hantura eraginez.
Azido urikoa modu naturalean sortzen da gure gorputzean, purina izeneko zenbait proteinen metabolismoaren ondorioz. Baina gure gorputzean purina gehiegi baldin badaude, azido uriko gehiegi kontzentratzen da. Odoleko azido urikoaren zifrak 7 mg/dl-tik gora badaude gizonezkoetan, edo 6 mg/dl-tik gora emakumeetan, hezueria jasateko arriskua areagotu egiten da, batez ere neurri horiek luzaroan irauten badute.
Hezueriaren agerpena erraztu dezaketen egoera edo baldintza batzuk daude:
Odolean azido urikoaren neurria igotzeak ez dakar berez inolako sintomarik. Horregatik, sarritan hezueria atake bat agertzean izango du pertsonak gaitzaren berri. Eta kontuan hartu behar da, gainera, azido urikoa altu duten pertsona guztiek ere ez dutela era horretako atakerik izango.
Hau da guztietan usuena eta garrantzitsuena. Azido urikoak kristalak sortzen ditu, giltzaduretan orratzak balira bezala sartzen direnak. Kristalak pilatzeko lekurik usuena oineko behatz potoloa izaten da, baina beste giltzadura batzuetara ere zabal daiteke. Minaz gainera hantura, azalaren gorritzea eta tenperaturaren igoera gertatuko dira erasandako artikulazioan. Eboluzioa sendatze-alderakoa izaten da, erabat, ordu edo egun batzuetan; oso arraroa da asteak irautea. Pertsona batzuek eraso bakarra edukiko dute bizitza osoan. Beste batzuek, ordea, krisiak maiz izaten dituzte; gero eta gogorragoak gainera.
Bere sintomak artrosiarenak bezalakoak dira, eraso akutuekin txandakaturik. Tratatzen ez diren gaixoen % 25ean agertzen da, gutxi gorabehera.
Larruazal azpian kokatutako tumorazio edo kozkor gogorrak dira, tamainaz aldakorrak. Belarriko kartilagoan, eta egitura periartikularretan, belarriaren atzetik, tofo horiek eraso akutuak agertzen hasi eta urte batzuren buruan nabarmentzen dira, pazienteen erdietan ia. Tofoek, minaz aparte, artikulazioak deformatu eta mugimenduak mugatu egiten dituzte.
Azkenerako, giltzurrunak ere erasaten dira, litiasi moduan (azido urikozko harriak sortuz) edo nefropatia moduan (azido urikozko kristalak giltzurruneko egituretan infiltratzen dira). Konplikazio hau gaixoen erdietan izaten da.
Jokatzeko modua gaitzaren larritasunaren araberakoa izango da, baina automedikazioa erabat baztertua dago kasu guztietan. Beraz, edozein susmoren aurrean, medikuarengana jo behar da, botikak hartzen edo erremedio bitxiak saiatzen hasi gabe.
Hezueria atake baten aurrean, medikuak antiinflamatorio ez-esteroideak (AIEE) errezetatuko ditu, kopuru handian. Eta urdaileko arazoak baztertzeko, botika horiekin batera babesle gastriko bat hartzea gomendatzen da. Atsedena hartu behar da, erasandako lekuaren mugimendu edo presio oro saihestuz, mina gehitu egin baitezakete. Horretarako, onena etzanda egotea da, eta behar izanez gero, giltzadura ohol batekin immobilizatzea. Hantura gutxitzeko, giltzadurari goian eustea gomendatzen da. Eta gauez, oheko arropa altxatzeko haga edo makilatxo bat jarri ohe barruan, maindireak mindutako giltzadura ukitu ez dezan.
Behin hezueria atakea kontrolatu ondoren, helburua izango da odolean azido urikoaren neurri normalak lortzea. Horretarako, gorputzean azido urikoaren produkzioa murrizten duten botikak daude, eta baita bere ezabatze edo iraizpena errazten dutenak ere. Baina medikuak errezetatuko ditu beti horrelakoak, eta sekula ere ez atakea den bitartean, gaixoaren egoera larriagotzera irits baitaiteke.
Ondorengo neurriok gorputzeko azido urikoaren neurriak kontrolatzen, eta bide batez, hezueria atake bat izateko arriskua gutxitzen ere laguntzen dute:
• Dieta osasungarria egitea. Aski da ohitura dietetiko kaltegarriak bazterrera uztea. Azido urikoaren neurri altuak izateko arriskua duen pertsona baten jan neurriak hala izan behar du: neurritsua proteinetan —haragia, arraina, esnekiak, arrautzak…—, urria gantzetan —haragi gorriak, hestebeteak, opil industrialak…—, eta altua karbohidratoetan —ogia, pasta, arroza…—. Kafearen eta alkoholaren kontsumoa ere saihestea komeni da.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Hezueri, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.