Gaixotasunen eta horiekin lotutako osasun-arazoen nazioarteko sailkapen estatistikoa (edo Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapena, GNS-10) eritasunak sailkatzeko irizpideak edo kodeak eskaintzen dituen Munduko Osasun Erakundeak paratutako nazioarteko sailkapena da.
Ingelesez argitaratzen da International Statistical Classification of Diseases and Related Health Problems (ICD-10) izenpean, azken berrikuste nagusia 1992an izan zelarik. Euskal Herrian UZEIk euskaratu zuen eta 1996an argitaratu zen Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusiak. Sarean eskuragarri aurki daiteke .txt formatuan.
Kapitulua | Kodeak | Izenburua |
---|---|---|
I | A00-B99 | Gaixotasun infekzioso eta parasitario batzuk |
II | C00-D48 | Neoplasiak |
III | D50-D89 | Odoleko eta organo odol-sortzaileetako gaixotasunak eta immunitate-mekanismoari dagozkion asaldura batzuk |
IV | E00-E90 | Gaixotasun endokrino, nutrizional eta metabolikoak |
V | F00-F99 | Buru-nahasteak eta portaeraren asaldurak Trastorno mentalak eta portaeraren trastornoak |
VI | G00-G99 | Nerbio-sistemako gaixotasunak |
VII | H00-H59 | Begietako eta anexuetako gaixotasunak |
VIII | H60-H95 | Belarriko eta mastoide apofisiko gaixotasunak |
IX | I00-I99 | Zirkulazio-aparatuko gaixotasunak |
X | J00-J99 | Arnas aparatuko gaixotasunak |
XI | K00-K93 | Digestio-aparatuko gaixotasunak |
XII | L00-L99 | Larruazaleko eta larruazalpeko ehuneko gaixotasunak |
XIII | M00-M99 | Sistema muskulu eskeletikoaren eta ehun konektiboako gaixotasunak |
XIV | N00-N99 | Sistema genitourinariko gaixotasunak |
XV | O00-O99 | Haurduntza, erditzea eta puerperioa |
XVI | P00-P96 | Jaiotza inguruko denboraldian sortutako egoera jakin batzuk |
XVII | Q00-Q99 | Sortzetiko malformazioak, deformazioak eta kromosoma-anormaltasunak |
XVIII | R00-R99 | Sintomak, zeinuak eta emaitza kliniko eta laborategiko anormalak, beste inon sailkatu gabeak |
XIX | S00-T98 | Lesio traumatikoak, intoxikazioak eta kanpoko arrazoien beste ondorio jakin batzuk |
XX | V01-Y98 | Erikortasun eta hilkortasunaren kanpoko arrazoiak |
XXI | Z00-Z99 | Osasun-egoeran eragina duten faktoreak eta osasun-zerbitzuekin edukitako kontaktua |
XXII | U00-U99 | Egoera berezietarako kodeak |
Euskaraz 1996an argitaratutako GNS-10ren itzulpena erabili da artikulu honetan. Hizkuntza eta bereziki lexikoari dagokionez ahalik eta aldaketa murritzenak egin dira 96eko itzulpenari fidelen manten dadin. Egon daitezkeen ezberdintasunak ortografiari (eta zenbaitetan lexikoari) dagozkie soilik eta sailkapena Hiztegi Batuak jasotako adierei doi dadin egin dira (adib. inmunologia beharrean immunologia).
Egindako zenbait aldaketa:
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapena, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.