Baleike Zumaiako (Gipuzkoa) herri aldizkaria da, euskara hutsez hilero-hilero banatzen dena.
Horrez gain, interneteko webgunea ere bada. Aldizkaria eta bera argitaratzen duen Baleike Kultur Elkartea Topagunea Euskara Elkarteen Federazioko kideak dira.
Baleike | |
---|---|
Mota | tokiko informazioko hilabetekaria eta Internet bidezko albistaria |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | euskara |
Argitaratze lekua | Zumaia |
Historia | |
Sortzailea | Iratxe Aizpurua, Xabier Azkue, Itziar Manzisidor, Esther Martinez, Igor Uranga, Josu Waliño, Gorka Zabaleta |
Zuzendaria | Gorka Zabaleta |
Identifikadoreak | |
ISSN | 1136-8594 |
baleike.eus | |
Lehen alea 1994an eman zen argitara. 1998an hamabostekari bihurtzea erabaki zuten. Apustua sendoa izan zen, baina azkenean 100. zenbakian atzera bota eta hilabetekari bihurtu zen berriro aldizkaria.
2004an beste aldaketa nagusi bat gertatu zen: Urola Kostako Hitza sortu zen. Horrek aldizkariaren egituraketa berrikusteko aukera eman zuen. Horrez gain, gero eta indar handiagoa ari da hartzen interneteko webgunea.
2010ean aldizkariak Rikardo Arregi Kazetaritza Sari Nagusia eskuratu zuen.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Baleike, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.