Abortua (latinez abortus edo aborsus) umekia umetokitik ateraz haurdunaldia etetea da, kausa edo ondorioa umekiaren heriotza izanik.
Abortua berezkoa (umegaltze eta hilaurtze izenez ere ezaguna) edo nahita eragindakoa (ume-galaraztea) izan daiteke. Umeki abortatuari hilaurra deritzo. Munduan gutxi gorabehera 42 milioi abortu eragiten dituzte nahita urtero; horietatik 20 milioi, seguruak ez diren baldintzetan.
Abortua hainbat motatakoa izan daiteke:
Hain zuzen ere, abortu bakoitzaren lege egoeraren arabera, nahita eragindako abortuen beste sailkapen hau egin dezakegu:
Herrialde garatu guztiek onartzen dute abortua, egoera batzuen baldintzapean. Estatu bakoitzak bere legea du gai honi buruz. Dena dela, hainbat herrialdetan delitutzat hartzen da, hala nola Andorra, Txile, Filipinak, El Salvador, Somalia eta Vatikanon.
Zientziaren munduan ikuspuntu desberdinak daude gaiaren arabera. Batzuen ustez, umekia ez da pertsona (ez da gauza independenteki bizitzeko, garuna garatu gabe dago...) beraz ez du sufrimendurik jasaten. Beste batzuen esanetan, ordea, umekia pertsona da ernaltzearen momentutik. Emakumearen eta umekiaren DNA desberdinak dira, beraz umekia pertsona bat da.
Arlo honetan ere 2 ikuspegi etiko-filosofiko bereizten ditugu: umekiaren eskubidea bizitzeko eta emakumearena ama izateko. Abortu eskubidearen alde daudenak esaten dute abortua debekatzea emakumearen eskubideen aurka egitea dela. Bestalde, abortua debekatu nahi dutenek esaten dute bizitzeko eskubidea errespetatu behar dela eta umekiak garrantzi gehiago duela, defendatzeko aukerarik ez duelako. Hori dela eta, amaren askatasun eta umekiaren bizitzaren arteko oreka bilatzean dago gakoa.
Badago beste ideia bat kontuan izan behar dena: ondorioak. Ondorioei begiratzen badiegu, leku eta egoera batzuetan abortatze debekua kendu beharko litzateke. Adibidez hirugarren munduan, haurdunaldiek pobretasun eta hilkortasun tasak igotzen dituzte. Ez ditugu alde batera utzi behar ere beste faktore psiko-sozialak, esate baterako ezkongabe dauden emakumeak haurdun gelditzea edo oso gazte diren emakumeak edo intzestuaren ondorioz haurdun geratu direnak, hauek ekartzen dituzten arazo psikologiko eta fisikoekin. Adibide hauek erakusten dute abortua baliozkoa izan daitekeela sufrimendua ekiditeko erabiltzen bada. Abortua ez da haurdunaldien hautatzeko metodorik hoberena, ez eta hobesten dena ere, baina erabilgarria izan daiteke emakumeen sufrimendua ekiditeko, ondorioen aldetik begiratuta noski.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Abortu, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.