Miren Arrieta: Aktorea

Miren Arrieta Altolagirre (Donostia, Gipuzkoa, 1998ko martxoaren 17a) euskal aktore, dantzari eta abeslaria da, batez ere Goǃazen telesailaren 3 denboralditan egindako lanagatik ezaguna, Ane Miranda pertsonaiaren paperean.

Madrilen interpretazioa ikasi du.

Miren Arrieta
Miren Arrieta: Bizitza, Filmografia, Erreferentziak
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMiren Arrieta Altolagirre
JaiotzaDonostia1998ko martxoaren 17a (26 urte)
HerrialdeaMiren Arrieta: Bizitza, Filmografia, Erreferentziak Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, abeslaria eta dantzaria
Lan nabarmenak
Musika instrumentuaahotsa

Bizitza

Donostiako Alde Zaharrekoa da, Orixe ikastolan ikasitakoa, eta Nevadako Douglass High School-en ere ikasi zuen. 6 urte zituela euskal dantzetan hasi zen, eta gerora beste hainbat estilotan ere aritu da; hala nola ballet, jazz, funk, hip hop, garaikidea eta urbanoa. Dantzatzea oso gustuko du, eta gitarra jotzen ere badaki.

Bere lehen aktore lana ETB 1-eko Goǃazen telesailean eskuratu zuen, casting-era aurkeztu ondoren. Ane Miranda pertsonaiaren papera egin du hiru denboralditan zehar. 2019ko otsailaren 15ean esan zion agur telesailari, bere Instagram kontuan argitaratutako mezu baten bidez, telesaileko beste protagonista askorekin batera.

Euskal Telebistako beste zenbait saiotan ere parte hartu du, besteak beste Bagoǃaz, DantzanGoǃ eta gabon zahar gaueko gala berezietan. 2017an Tarde para el recreo film laburrean parte hartu zuen, eta zinean lehen papera 2018ko Soinujolearen semea filmean izan zuen.

Unibertsitate-ikasketak hasi zituenetik Madrilen bizi da ikasturtean zehar, interpretazioa ikasi du bertako Central de Cine-n eta Estudio Corazza para el Actor-en, eta egun Juan Carlos Erregea Unibertsitatean Marketing-a ikasten zein Work In Progress interpretazio-eskolan formatzen dabil.

Euskaraldian Donostiako hamaikakoa osatu zuen, ahobizi gisa. Honen harira euskara bere ama hizkuntza izateaz gain bere identitatearen zati garrantzitsu bat ere badela adierazi zuen, eta euskarazko ekoizpenak bultzatzeko beharra azpimarratu zuen, txikiek hizkuntzarekin duten lotura mantentzeko.

2019an bere lehen papera gauzatu zuen antzerkian, Utzi zure mezua seinalearen ondoren izeneko antzezlanean. Tanttaka Teatroaren eskutik, antzezlana Arantza Portablesen eleberrian oinarrituriko obra Fernando Bernuesek zuzendua da, eta Miren Arrietarekin batera Mireia Gabilondo, Oihana Maritorena eta Leire Ruiz dira protagonistak.

Pausoka eta ETBren Ihesaldia telesail laburreko protagonistetako bat izan zen, Mertxeren paperean. Netflix plataformaren Las chicas del cable telesailaren bosgarren denboraldian parte hartu du.

2020ko apirilean, koronabirusaren pandemiaren harira, Etxekoak telesailean lanean hasi zen. Horretaz gain Goǃazen telesailera itzuli zen Goǃazen etxean izeneko atal berezietan. 2020ko udan Etxekoak telesailaren bigarren denboraldian (Etxekoak Udan) parte hartu zuen. Bere azken lana Altsasu telesaila izan da.

Filmografia

Filmak

Urtea Izenburua Papera Oharrak
2017 Tarde para el recreo Film laburra
2019 Soinujolearen semea Teresa Gabirondo Sekundarioa
2020 Ahizpa Maren Film laburra

Telebista

Urtea Izenburua Papera Katea Oharrak
2016-2020 Goǃazen Ane Miranda ETB 1 Pertsonaia nagusia (2016-2019, 36 atal)
  • Goǃazen 3.0 (2016-2017, 10 atal)
  • Goǃazen 4.0 (2017-2018, 13 atal)
  • Goǃazen 5.0 (2018-2019, 13 atal)

Gonbidatua (2020, 5 atal)

  • Goǃazen etxean (2020, 5 atal)
2017-2019 Bagoǃaz Coach gonbidatua ETB 1 6 atal
2017 Burubero fest Gonbidatu berezia ETB 1 Atal 1 (2017/06/21)
2017
2019-2020
Gure kasa Ane Miranda / Gonbidatua
Gonbidatua
ETB 1 3 atal
2018 Goǃazen 2018 Bere burua ETB 1 Gabon zahar gaueko saio berezia
2018 DantzanGoǃ Coach ETB 1 8 atal
2019 Goǃazen 2019 Bere burua ETB 1 Gabon zahar gaueko saio berezia
2019-2020 Egunak egin du Kolaboratzailea ETB 1 2 atal
2019 Ihesaldia Mertxe Rojas ETB 1 Telesail laburra (5 atal)
2020 Las chicas del cable Martina Netflix 3 atal
2020 Etxekoak eta
Etxekoak Udan
Izaro ETB 1 8 atal
2020 Udak dakarrena Bere burua ETB 1 Gonbidatua (atal 1)
2020 Altsasu Itxaso ETB 1 4 atal
2023 El silencio Netflix Netflix atal 1

Antzerkia

  • «Ameriketara bidaian (Un viaje a America)». Tanttaka teatroa. Zuzendaria: Mireia Gabilondo.
  • «Utzi zure mezua seinalearen ondoren (Deje su mensaje después de la señal. Tanttaka Teatroa. Zuzendariaː Fernando Bernués.

Bideo musikalak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Miren Arrieta BizitzaMiren Arrieta FilmografiaMiren Arrieta ErreferentziakMiren Arrieta Kanpo estekakMiren Arrieta1998DonostiaGipuzkoaGo!azen (telesaila)MadrilMartxoaren 17

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

KatuMaria AntonietaEguzkiaCiara BravoBoxeoLaosOligarkiaEguzki-energiaEuskaraElbira ZipitriaBadmintonHuntza taldeaMedinaLaminaHizkuntza-komunitateMondegreenJose Enrike Urrutia CapeauErromatar arkitekturaSexualitateSumendiBilboUrtarrilaren 181981Nafarroa GaraiaCharles DarwinEuskal HerriaMariLehen Mundu GerraEider RodriguezOrojaleAnimaliaBenito MussoliniNikolas II.a ErrusiakoaLeitzaKleroGora ta gora betiLurzoruEskola irratiEmozioEkosistemaGarapen iraunkorLehoiLoveland (Colorado)Sexu harremanTrikuharriAlbaniaNeuville-Saint-VaastClaudio RanieriCreative CommonsMasturbazioHaurdunaldi95. Oscar SariakAntzinako ErromaEkologismoKirolGabriel ArestiBosten lakuaMunicheko KonferentziaParisJakoba ErrekondoEnergia termikoDiego MaradonaMonarkiaEuskal Autonomia ErkidegoaMarteHertzainakAdimen artifizialBurg im LeimentalBergaraAlabamaJustine DietrichKuba241Aimar Irigoien🡆 More