Esku-Huskako Pilota: Esku hutsarekin jokatzen den pilota modalitateaeskupilotajokatzen den pilota txapelketa

Esku-huskako pilota edo esku huskako pilota —zenbaitetan esku pilota deitua— pilota jokoaren aldaera bat da, esku hutsez jokatzen dena.

Bi jokalari edo bi bikote elkarren kontra arituz jokatzen da. Elkarren aurka diharduten bi alde horiek, txandaka, pilota bat kolpatzen dute, pilotak horma bat —frontisa— jo dezan, harik eta bi aldeetako batek huts egin duelako besteak puntua lortzen duen arte.

Esku-Huskako Pilota: Esku-huskako pilotaren funtsezko arauak, Pilotari ospetsuak, Lehiaketa nagusiak
Pilota partida

Euskal Herrian ez ezik, Errioxan, Aragoin eta Gaztela eta Leonen ere jokatzen da. Nazioartean ere, Irlandan antzerako kirola jokatzen da: Irlandar pilota.

Hainbat neurritako pilotalekuetan jokatzen da, nahiz ezker paretakoetan nahiz trinketetan.

Esku-huskako pilotaren funtsezko arauak

Lehiaketa arautua

Esku-Huskako Pilota: Esku-huskako pilotaren funtsezko arauak, Pilotari ospetsuak, Lehiaketa nagusiak 
Esku-huska aritzeko bi pilota: ezkerrean, Valentziako pilota de tec; eskuinean, Euskal Herrikoa.

Arruntena bi edo lau pertsonak jokatzea da (banaka edo binaka). Lehiaketa arautuetan, alde bat gorria izango da, eta haren aurkaria urdina. Buruz buruko txapeldunak beti gorriz jokatzen du; bestela, jokalari zaharrena izango da gorria (eta, binaka jokatuz gero, haiekin batera doazenak ere gorriz arituko dira). Binaka jokatuz gero, bikoteko jokalari bat aurrean arituko da, eta bestea atzean. Nork atera behar duen erabakitzeko zozketa egiten da, alde bat urdin eta bestea gorri dituen metalezko xafla biribil batekin gehienetan.

Tantoa irabazi duenak edo taldeko aurrelariak sakatzen du. Oro har, sakatzailea 6 koadrotik edo gehoagotik hasten da korrikan, 4an pilotari botea eginarazi eta aurreraxeagotik sakea egiteko. Sakea ona izateko, zoruko zabaleko marraren, «labur» edo «motz» dioen marraren eta «pasa» dioen marraren artean egin beharko du punpa pilotak, frontisa jo ondoren; jokalekuko mugak markatzen dituzten marra horietako bat ukituz gero ere, ez da ontzat hartuko sakea. Hala ere, bigarren sakea egiteko aukera izango du, baldin lehenengo aldiz sakatzean pilotak frontisa eremu egokian jo ondoren lehenengo botea zabaleko marratik barrura eta pasako marratik atzera (edo marra horietako edozein ukituz) egiten badu.

Puntua lortzen da beste taldeak ez badu lortzen pilotak frontisa jo dezan beheko txaparen, goiko txaparen eta frontiseko eskuin marraren artean (betiere, txapa eta marra horiek ukitu gabe), eta ondoren pilotak botea egin dezan jokalekuko zoruko mugen barruan (eskuineko marra ukitu edo gainditu gabe). Pilotariak pilota jo baino lehenago pilotak bote bat baino gehiago egin badu, aurkariarentzako tantoa da. Jokalariek ezin diote pilotari eutsi (sakatzeko baino ez), kolpekatu behar dute halabeharrez. Pilotari eustea, atxikia da. Partidak 22 tantora izaten dira, denbora mugarik gabe.

Lehiaketa arautugabea

Herrietan, askotan dozena bat ume elkartzen dira esku-huska pilotan aritzera, eta, tantoa egiteko modua berdina den arren, eskuarki ez dira aritzen bi alde elkarren aurka, baizik eta tantoa galtzen duena kanporatzen da, jokalari bakarra geratu arte: hura da irabazlea.

Lehiaketa ofizialetatik kanpo, orobat, askotan partidak 22 tanto baino gehiagora edo gutxiagora jokatzen dira, edo bi hiruren kontra, lau lauren kontra, bost bosten kontra.... baita denak denen kontra

Pilotari ospetsuak

Gizonezkoak

Hauek dira hiru txapelketa nagusietan (buruz burukoa, binakakoa eta lau eta erdikoa) behin baino gehiagotan txapeldun izateagatik ospetsu egin diren esku huskako pilotariak:

Emakumezkoak

Lehiaketa nagusiak

Gizonezkoak

Emakumezkoak

Dokumentalak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Esku-Huskako Pilota Esku-huskako pilotaren funtsezko arauakEsku-Huskako Pilota Pilotari ospetsuakEsku-Huskako Pilota Lehiaketa nagusiakEsku-Huskako Pilota DokumentalakEsku-Huskako Pilota ErreferentziakEsku-Huskako Pilota Ikus, gaineraEsku-Huskako Pilota Kanpo estekakEsku-Huskako PilotaFrontisPilota

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

The Deep Blue Sea (2011ko filma)As (egunkaria)KantauriIbrahima BaldeGizakiFC Bayern MünchenBadmintonErraboilIon ZubillagaBasahateGernika-LumoEneko AristaJuan Ajuriagerra OtxandianoIruñeaKaze (MC)Sophie AlourMunduko biztanleriaEspainiaGlenn MillerZitoplasmaAmeriketako Estatu BatuakOrtzadarra sutanWolfgang Amadeus MozartPrudentzio (santua)TermometroBernardo AtxagaKanboEnergia berriztagarriLehen Mundu GerraIker CasanovaTuberkulosiZuberoaTaxonomiaIratzeIruñeko ErresumaMariEkialde HurbilaUrdaibaiXerxes I.aPauline Peyraud-MagninUhandre palmatuZuberoako maskaradakHertzainakHaitzuloAfrika Erdiko ErrepublikaSatelite naturalPello AñorgaOrreagako gudua (778)Eskulan (sexua)Fernando MorilloEuskara batuaJohn AnduezaEnergia nuklearEuskal mitologiaEsti VivancoElezaharGaratxoUgaztunLandare loredunZirkulazio-aparatuImanol PradalesRosetta harriaElbira ZipitriaMikel LaboaNiccolò PaganiniEtnozentrismoEtnografiaAste SantuaCitroën DSAro GaraikideaOrio parkea🡆 More