Fonologia

Fonologia gramatikaren azpiatal bat da, eta horregatik, baita hizkuntzalaritzarena ere.

Fonetikak ez bezala, fonologiak hotsak nola funtzionatzen dituen aztertzen du (hizkuntza jakin batean edo hizkuntzan, orokorrean), fonemak aztertuz.

Fonologia
Ahoskatze aparatua.
Fonologia
Ahoskatze aparatua.

Zenbait hizkuntzalarik fonetika (hizketaren hotsen ahoskatzea eta deskribapena) fonologiaren barruan sartzen dute. Fonetikan hotsen artikulazioa eta akustika aztertzen da, eta fonologian, berriz, esanahi aldaketak sortzen dituzten hotsen sistemak eta sistemaren barruko arauak. Adibidez, fonetikak [r] hotsaren ezaugarri fisikoak aztertzen ditu hari hitzean, eta fonologiak, berriz, hari eta harri hitzen arteko esanahi aldaketa eta /r/ eta /ŕ/ fonemen arteko oposizioa.

Bestalde, azterketa diakronikoak eta sinkronikoak egiten ditu fonologiak. Azterketa diakronikoetan hotsen sistemak historian zehar izan dituen aldaketak ikertzen ditu (adibidez, /h/ fonemaren erabilera eta bilakaera euskara zaharrean) eta azterketa sinkronikoetan hizkuntzaren une jakin bateko hotsen gertaerak; tz edo /c/ fonemaren banaketa adibidez, euskaraz hitzaren erdian eta bukaeran ahoskatzen dena, baina ez hitzaren hasieran.

Fonema

Gizakion ahoskatze aparatua malgua izanik pertsonek soinu gama infinitua sor dezakete. Esate baterako ahoa gehiago edo gutxiago zabalduz, ezpainak gehiago edo gutxiago borobilduz, mingaina aurrerago, atzerago, gorago edo beherago kokatuz, ahotik irtengo den soinua aldatuko da. Gainera, hiztun guztien ahoskatze aparatuak, oso antzekoa izanik, desberdinak dira. Baina hizkuntza bakoitzeko hiztun trebatuek infinitu izan daitezken soinu horiek guztiak oso azkar sailkatzen dituzte fonema gutxi batzuetara ekarriz. Eta fonema horiek dira ahozko hizkuntzaren osagairik txikienak.

Fonemak ez dira izaera fisikoa duten soinuak, baizik eta mintzamenaren soinuen abstrakzio mentalak edo abstrakzio formalak. Alde horretatik, fonema bat soinuen baliokidetasun-familia edo -klase batek adieraz dezake (teknikoki fonoak esaten zaie), eta hiztunek soinu mota espezifiko batekin lotzen dute.

Bibliografia

Erreferentziak


Ikus, gainera

Kanpo estekak

Fonologia  Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Tags:

Fonologia FonemaFonologia BibliografiaFonologia ErreferentziakFonologia Ikus, gaineraFonologia Kanpo estekakFonologiaFonemaFonetikaGramatikaHizkuntzaHizkuntzalaritza

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Bernardo AtxagaLegazpiAma KandidaNewtonen legeakAntoine de Saint-ExupéryEguzkiaKlima aldaketaMP3Elvis PresleyRamona Zapatero ZapatelMikel ValverdeAl-AndalusFinlandiaEduardo TxillidaCecilia BoloccoDiktaduraNestor BasterretxeaEusko LegebiltzarraKatuHuntza taldeaOrreagako gudua (778)Jokin GorostidiKomunikazio ez-bortitzBarrokoaCookieTxinako Herri ErrepublikaElbira ZipitriaAro GaraikideaBideokontsolaIsotopoSobietar Errepublika Sozialisten BatasunaAbeltzaintzaMaitasunLazkaoUraren zikloaMaria AntonietaHaurren Eskubideei buruzko HitzarmenaAs (egunkaria)Malda (geometria)DorrePirritx, Porrotx eta MariMototsMunduko biztanleriaAdolf HitlerHigiduraEspainiako Gerra ZibilaEuskal musika tradizionalaZentral hidroelektriko itzulgarriIhes beteaGobernuMaria Eugenia ArrizabalagaFelix MarañaCreative CommonsEukariotoLamiakoNekazaritza1991ko Nafarroako Foru Erkidegoko SariaEuskararen jatorriaKortatuContact (1997ko filma)Elastikotasun (fisika)Nagore AranburuSchool TiesEguzki-energiaOnddoBertuteNire aitaren etxea defendituko dutGuadalcanalgo KanpainaLurrikaraAnjel AlkainPadura🡆 More