Wikiko zirriborro bat oso laburra den artikulu bat da, gehienetan paragrafo bat edo gutxiagokoa.
Pertsona askok ez ditu gogoko zirriborroak, baina beharrezkoak dira. Artikulu on asko eta asko, zirriborro izatetik hasten dira. Errazago animatu ohi da jende asko zirriborro bat hobetzera artikulu berri bat sortzera baino.
Zirriborroak ekarpen baliotsuak izaten dira berez, baina kontuz ibili behar da Wikipedia osoa zirriborroz osatutako bilduma hutsa bihur ez dadin. Honako argibide hauei jarraitzea komeni da, beraz:
Artikulu bat zirriborroa dela adierazteko txantiloiak Zirriborro txantiloiak kategorian aurki ditzakezu. Nahikoa da delako gaiari dagokion txantiloia artikuluaren amaieran txertatzea. Artikuluaren gaiari dagokion txantiloirik ez badago, zuk zeuk txantiloi berria sortu edo bestela {{zirriborro}} txantiloi orokorra erabil dezakezu.
Zirriborro bezala definitzen diren artikulu guztiak Zirriborroak kategorian sailkatzen dira. Bertan dauden artikulu guztiek hobekuntzen beharra dute, oso eduki xumea baitute.
Bestalde, baliteke zirriborro bezala sailkatuta ez dagoen artikulu xume bat aurkitzea; horrelakoetan, eskertzekoa litzateke artikulua hobetuko bazenu, edo zirriborro bezala sailkatzea beste norbaitek hobetu ahal izan dezan. Mila esker!
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Wiki:Zirriborro, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.