Anjel Alkain: Aktorea eta umorista

Anjel Alkain (Andoain, Gipuzkoa, 1966) euskal umorista, aktorea eta telebista aurkezlea da.

Anjel Alkain
Anjel Alkain: Ibilbidea, Lanak, Erreferentziak
Bizitza
JaiotzaAndoain, 1966 (57/58 urte)
HerrialdeaAnjel Alkain: Ibilbidea, Lanak, Erreferentziak Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkomediantea eta telebista-aktorea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
IMDB: nm1584014 Edit the value on Wikidata

Antzerkia ikasi zuen Donostiako Antzerki Eskolan Niko Lizeaga eta Jose Maria Berasategirekin. Ondoren, Hankagorri taldearekin bat egin eta kale antzezlanak egiten jardun zen. Sorginen laratza telebista saioan agertu zen arte ez zen ezaguna, baina harrezkero Wazemank, Noaoa, Brinkola, Finlandia, Kontuz atsuak! eta Kontrako eztarria telebistako umore saioetan aritu izan da, ETB 1ean, aurkezle eta aktore lanetan. Egun, ETB 1eko Zuek Hor saioan dihardu, aktore gisa soilik. Gaur egun Eitb-ko Bagoaz saioan parte hartzen du. Aktore gisa lan egin arren landetxe bat ere badu, Hernanin. Gaur egun Gipuzkoako Asteasu herrian bizi da bere familiarekin.

Ibilbidea

Izen bereko liburuan oinarritutako Kutsidazu bidea, Ixabel antzezlanean parte hartu zuen (baserriko aita, taxista, eta Koldobika,mediku pedantea). 2003an estreinatu zuen antzezlana Gorringo Antzerki Taldeak Tafallan. Obra arrakastatsu hartako beste aktoreak Mikel Sarriegi (Juan Martin), Ainere Tolosa (Ixabel) Ixabel Agirresarobe (Baserriko amona), eta Egoitz Lasa baserriko semea) izan ziren. Zuzendaria Anartz Zuazua izan zen, gidoilariak Joxean Sagastizabal eta Nagore Aranburu.

Antzezlan hori mugarri bat izan zen euskarazko antzerkigintzan, ia bi urtez iraun baitzuen, eta emanaldiak 180 izatera heldu zirelako.

Wazemank arrakastatsuan ere parte hartu zuen ETB 1eko umorezko telebista-saioa zen. Besteak beste, Anjel Alkain, Ainere Tolosa, Jon Iraola, Mikel Pagadizabal, Iñake Irastorza, Ana Elordi, Mikel Laskurain, Egoitz Lasa, Ixabel Agirresarobe, Asier Sota, Anartz Zuazua eta Aitor Gabilondo aktoreek parte hartzen zuten Wazemank-en.

Lanak

Filmak

Urtea Lana
1996 Cuestión de suerte
2005 Aupa Etxebeste!
2006 Kutsidazu bidea, Ixabel
2007 Eutsi!
2017 El guardián invisible
2019 Legado en los huesos
2019 Agur Etxebesteǃ
2020 Ofrenda a la tormenta

Telebista saioak

Urtea Lana Katea Postua
1991-1992 Bertan Zoro ETB 1 Aktorea
1999-2005 Sorginen laratza ETB 1 Aktorea
2005-2007 Wazemank ETB 1 Aktorea / Aurkezlea
2007-2008 Noaoa! ETB 1 Aktorea / Aurkezlea
2009 Brinkola ETB 1 Aktorea
2009 Wazemank 2.0 ETB 1 Aktorea
2010 Wazemank 3.0 ETB 1 Aktorea / Aurkezlea
2011-2012 Finlandia ETB 1 Aktorea
2012-2013 Kontuz atsuak! ETB 1 Aktorea
2013-2014 Kontrako eztarria ETB 1 Aktorea / Aurkezlea
2014 Zuek hor eta gu hemen! ETB 1 Aktorea / Aurkezlea
2015 Zuek hor! ETB 1 Aktorea / Aurkezlea
2017-2019 Bago!az ETB 1 Kolaboratzailea
2017 Como pez en el agua ETB 2 Aurkezlea
2017- 2020 Qué me estás contando ETB 2 Kolaboratzailea
2019- 2020 Egunak egin du ETB 1 Kolaboratzailea

Antzerkia

Urtea Lana
2003 Kutsidazu bidea, Ixabel
2020 Sisiforen paperak

Irratia

Urtea Lana Katea
2010-2011 Oilategia Euskadi Irratia
2010- Antes de Mirar, Cruzar Radio Euskadi
Anjel Alkain: Ibilbidea, Lanak, Erreferentziak 
'Sisiforen paperak antzezlanaren aktore batzuk agurtzen, 2020.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Anjel Alkain IbilbideaAnjel Alkain LanakAnjel Alkain ErreferentziakAnjel Alkain Kanpo estekakAnjel Alkain1966AktoreAndoainEuskaraGipuzkoaTelebistaUmore

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Txinako Herri ErrepublikaYavor HristovFestina auziaAretha FranklinOihana EtxebarrietaQuod erat demonstrandumSaturraranJordi MeeusIrabazi arte! (telesaila)Petko KichevOihan Sancet1870HomosexualitateaMaxixatzenOinarriko errenta unibertsalSexu harremanFamke JanssenDavid Seco1923Frankfurteko EskolaEuzko Alderdi JeltzaleaSilvia TortosaPornografiaIbarretxe Kultur Etxea (Iurreta)Potsdam1950Kathrine SwitzerArratiaAltzaSleepwalkers (1992ko filma)2002Crocus City Halleko erasoa (2024)Roberto LakidainJabetza intelektualJentilbaratza Kultur ElkarteaFrisieraUrdaileko minbiziBronkiolitisEmpire (Colorado)Eusko JaurlaritzaSaint-Laurent-du-VarLaboral KutxaAzaroaren 5Andoni AizpuruGonzo pornografiaIndoeuropar hizkuntzakPasaiako herritikAsmaAmeriketako Estatu Batuetako Gerra ZibilaBradley CooperBaltimorePablo PicassoIruñeaLeyre ArrietaHiperplasiaHamaika TelebistaAbuztuaren 15HartziduraNevadako egunakButanoFerberitaBizi itxaropenGaztelaniaPello OtxandianoAne IbarzabalLuis VillasanteNafarroako Euskal ElkargoaElephantidaeAinhize Belar🡆 More