Miren Lourdes Oñederra Olaizola (Donostia, Gipuzkoa, 1958ko ekainaren 9a) euskal hizkuntzalaria (fonologian espezializatua), ikerlaria eta euskal idazlea da.
Hispaniar Filologian lizentziatua eta Euskal Filologian doktorea, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle katedraduna da, eta euskaltzain oso izendatu zuten 2007ko azaroaren 30ean. Euskadi Literatura Saria jaso zuen 2000. urtean Eta emakumeak sugeari esan zion eleberriarekin.
Lourdes Oñederra | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Miren Lourdes Oñederra |
Jaiotza | Donostia, 1958ko ekainaren 9a (65 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Iowako Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Koldo Mitxelena |
Doktorego ikaslea(k) | Agurtzane Elordui Urkiza Oroitz Jauregi Saioa Larraza (en) Camilo Diaz Romero |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria, idazlea eta Wiki Euskarafilologoa |
Lantokia(k) | Euskal Autonomia Erkidegoa |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Euskaltzaindia Udako Euskal Unibertsitatea |
1987an "Palatizazioa euskaraz" izenburuko doktorego-tesia aurkeztu zuen EHUn Koldo Mitxelenaren zuzendaritzapean. Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, Lourdes Oñederrak sorturiko 50 lan baino gehiago bildu dira.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Lourdes Oñederra, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.