Arnas Sindrome Akutu Larria: Wikimediako zerrenda artikulua

Arnas sindrome akutu larria (ASAL euskaraz, SARS ingelesez) koronabirus batek sortutako arnas-aparatuko gaixotasun larria da, 2002an Txinan agertu zena.

Pneumonia mota bat da, SARS-CoV izeneko birusak eragindakoa, pertsonen artean kutsatzen dena .

Arnas sindrome akutu larria
Arnas Sindrome Akutu Larria: Gaitzaren sintomak eta diagnostikoa, Mikrobio eragilea, Erreferentziak
Deskribapena
Motagaixotasun biriko kutsakorra, infekzio koronabirikoa, pneumonia atipikoa
eritasuna
Espezialitateapneumologia, infektologia
mikrobiologia
Arrazoia(k)SARS-CoV
Sintoma(k)sukarra, buruko mina, Eztula, Hipoxia, Arnasestua, zianosia, mialgia, Burn-out sindromea, beherakoa
pneumonia atipikoa
Sortzen du2002–2004 SARS outbreak (en) Itzuli
Azterketa medikoaPolimerasaren kate-erreakzioa
ordenagailu bidezko tomografia axiala
Identifikatzaileak
GNS-10-MKJ12.81
GNS-9-MK079.82
GNS-10U04.9
GNS-9079.82079.82
DiseasesDB32835
MedlinePlus007192
eMedicine007192
MeSHD045169
Disease Ontology IDDOID:2945

Gaitz horren hilgarritasun tasa 2002-2003 urte bitarteko izurritean % 13 ingurukoa izan zen, baina % 50eraino iristen zen 65 urtetik gorakoengan . Urte haietako kasu gehienak Txinan eta inguruko herrialdeetan agertu ziren. 2004tik gaur arte (2020) ez da kasu berririk agertu.

Gaitzaren sintomak eta diagnostikoa

Gaitzaren inkubazio epea 2-10 egunekoa zen. Sintoma nagusiak pneumoniarenak dira, eta horregatik zaila da sintomatologian oinarrituta gaitzaren diagnostiko zuzena egitea:

Paziente gehienek hobera jotzen dute 7 egunetik aurrera, beren immunitate-sistema birus patogenoari gailentzen zaionean. Baina gutxi batzuek narriadura jasan dezakete eta arnas distreseko sindromea pairatu, beren osasun egoera nabarmen okertzen duena.

Ohikoa da gaixoek aldaketa esanguratsuak izatea biriketan: toraxaren erradiografia baten bitartez antzematen dira.

Laborategiko froga zehatzek gaitzaren diagnostikoa baieztatzen dute. Birus patogenoaren detekzioa proba zuzenen bidez (PCR, esaterako) egiten da, edo SRAS-CoVren aurkako antigorputzak antzematerakoan (ELISArekin, adibidez) gaixoaren odol laginetan.

Ez dago une honetan birus eragilearen aurkako botikarik edo txertorik, azken horren fabrikazioan ikerketa asko egin arren.

Mikrobio eragilea

SARS-CoV birusa birus berria da, 2002 baino lehen ezagutzen ez zena. Ordura arte ezagutzen ziren koronabirus gehienak ez ziren oso birulentoak, eta hotzeriak eta arnas-aparatuko gaitz arinak sortzen zituzten.

Oso litekeena da SARS-CoV birusa animalietan egotea, eta hortik gizakietara pasatzea espezie-jauzi bat gertatu zenean, 2002an. Zoonosi bat izan liteke ASAL, horrenbestez. Zientzialari talde batek Yunnango kobazulo bateko (Txinan) saguzarrak birusaren ostalari nagusiak zirela aurkitu zuten . Zibetetan ere aurkitu da birus patogenoa.

2020ko urtarrilean, koronabirus berria agertu zen Txinan, SARS-CoVarekin antz handia zuena, saguzar eta beste animalia batzuetatik, antza, gizakietara ere pasatu zena. Koronabirus berri horri SARS-CoV-2 deitu zitzaion, eta honek ere pneumonia larria sortu ahal du, COVID-19 deritzona

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Arnas Sindrome Akutu Larria Gaitzaren sintomak eta diagnostikoaArnas Sindrome Akutu Larria Mikrobio eragileaArnas Sindrome Akutu Larria ErreferentziakArnas Sindrome Akutu Larria Ikus, gaineraArnas Sindrome Akutu Larria Kanpo estekakArnas Sindrome Akutu LarriaArnas-aparatuBirusKoronabirusPneumoniaSARS-CoVTxina

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Gatzaren martxaPagoPaulo AzpiazuJon Agirre EgañaDagbaniMarrazoLehoiAitana EtxeberriaTiti-koitoaBrigade LocoMonarkia autoritarioHidrosferaFutbolLezkaJuan Jose UnanueEukaliptoXabier Mikel ErrekondoSua EnparantzaBGizakiSarpenMiokardio infartu akutuIranDastamenInesa GaxenPirritx, Porrotx eta MariMototsJaiegunArroka sedimentarioLur ErrekondoKukuMiren NarbaizaSu Ta GarEl MasroigEuskara batuaAna NafarroakoaEkosistemaAmarotzAborichthys garoensisGripeEuskal Lore JokoakLauaxetaApustu-artekariJoxepa Antoni AranberriBertsolaritzaGiltzurrunGalaxia irregularKasinoChazey-sur-AinMendukiloSoy boyArthur BarclayUrteInteresBilboko Burdin HesiaSinapsiGari-alearen parabolaEuropaApustuMesopotamiaGazte TopaguneaEuskal HerriaBerlingo harresiaKanariakZilarTransgeneroen Ikusgaitasunaren Nazioarteko EgunaHedy LamarrXabier TolosaOlaia InziarteBectiveko abadetxeFCraps🡆 More