Sars-Cov-2: Koronabirusaren aldaera

• Birus espezieen multzoa: Koronabirus • Birusa: SARS-CoV-2 • Gaixotasuna: COVID-19 • • Pandemiari buruzko informazioa: COVID-19 pandemia • Euskal Herrian: COVID-19 pandemia Euskal Herrian • Zerrenda:COVID-19 gaixotasunaren ondorioz hildakoak Adi! Wikipediak ez du aholku medikurik ematen.

Sars-Cov-2: Birologia, Birusaren erreplikazioa, Sintomak eta tratamendua
COVID-19 pandemia

Arazoren bat izanez gero, deitu zure osasun zentrora

SARS-CoV-2 birusa edo Wuhango koronabirusa 2019ko abenduan lehenengo aldiz aurkitutako koronabirus bat da. COVID-19 gaixotasuna eragiten du gizakiengan (Wuhango gripea, Wuhango itsaski azokako pneumonia birusa edo Wuhango pneumonia ere deitu izan da, Txinako Wuhan hirian aurkitu baitzen lehen aldiz). Zentzu positiboko base-pare bakarreko RNA birus bat da. 2019-2020ko koronabirusak sortutako pneumonia epidemiaren ostean bere genoma osoa sekuentziatu zen.

SARS-CoV-2
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaOrthornavirae
FilumaPisuviricota
KlaseaPisoniviricetes
OrdenaNidovirales
FamiliaCoronaviridae
GeneroaBetacoronavirus
Espeziea Severe acute respiratory syndrome-related coronavirus
[[|]]
Datu orokorrak
OstalariaHomo sapiens, Felis catus, Canis familiaris, VeroE6/TMPRSS2 (en) Itzuli, Vero C1008 (en) Itzuli, Caco-2 (en) Itzuli, Calu-3 (en) Itzuli, HEK293T (en) Itzuli eta Huh-7 (en) Itzuli
AurkitzaileaZhang Jixian (en) Itzuli
GaixotasunaCOVID-19 gaixotasunaren 2019-2020ko pandemia eta COVID-19a
Genomaren neurria29.903
Genomaren kokapenancbi.nlm.nih.gov…

Jatorria ez dago argi, baina baliteke beste animalia batetik pasa izana gizaki batengana. Hasieran animalietatik gizakietara salto egin bazuen ere, 2020ko urtarrilaren 20an Guangdongen lehen gizaki-gizaki kutsatzea aurkitu zen.

Birologia

Jatorria

Saguzarretik gizakietara

2020ko urtarrilaren 22an, Journal of Medical Virology aldizkariak birusaren azterketa genomikoaren berri eman zuen txostena plazaratu zuen, zeinak Wuhango ingurumariko sugeak ezarri zituen birusaren jatorritzat. Alabaina, ikerketa gehiago behar dira ondorio horren zuzentasuna ziurtatzeko. Urte bereko urtarrilaren 26an, beste jatorri posible bat aztertzeko ikerketa bat martxan jarri zen; ikertalde honek birusaren jatorria saguzar-zopa bat dela frogatzea zuen xede, zopa hori ohikoa da Wuhan inguruan. Baliteke saguzarrak bezalako animalia basatiak birusaren lehen kutsatzaileak izatea. Beste aditu batzuk birkonbinazio homologo batek SARS CoVZC45 eta CoVZXC21 motako birus bat Beta-CoV ezezagun baten RBDarekin nahasi zituela diote.

Kutsatzea

Filogenetika eta taxonomia

Sars-Cov-2: Birologia, Birusaren erreplikazioa, Sintomak eta tratamendua 
SARS-CoV-2 birusaren bizi zikloa

Koronabirus birus-familia handia da, eta arnas gaixotasunak eragin ditzaketen birusek osatua, bai gizakiengan bai animaliengan. Gutxitan bada ere, animalien koronabirusak eboluzionatu eta gizakia infektatu dezake, eta gero pertsona batetik bestera heda daiteke, 2002ko azaroan Guangdong probintzian (Txina) agertu zen SARS birusarekin gertatu zen bezala (hau ere Guandongen agertu zen, 2002an. Antzekoa den MERS-CoV birusa ere Saudi Arabian atzeman zen lehen aldiz 2012an.

2020ko urtarrilaren 28an jakin zen birusa sintomarik erakusten ez duen gaixoak ere transmititu dezakeela. Erakundeek onartu zuten honek zailtasunak sortzen dituela birusari aurre egiteko unean.

Wuhaneko betakoronabirusaren sekuentziak antzekotasunak erakusten ditu saguzarretan aurkitutako betakoronabirusekin, baina beste hainbat koronabirusekin alderatuta, hala nola SARS Co-V eta MERS-CoV birusekin, ez da genetikoki berdina.

Koronabirus berriaren bost genoma isolatu eta aztertu dira, besteak beste, Beta-KoV/Wuhan/IVDC-HB-01/2019, Beta-CoV/Wuhan/IVDC-HB-04/2020, Beta-CoV/Wuhan/DC-HB-05/2019, BetaCoV/Wuhan/WIV04/2019 eta BetaCoV/Wuhan/IPBCAMS-WH-01/2019 genomak.

Birus berri honen RNAren sekuentziak 30 mila nukleotido inguruko luzera du.

Birusaren egitura

Sars-Cov-2: Birologia, Birusaren erreplikazioa, Sintomak eta tratamendua 
SARS-CoV-2 birusaren egitura

SARS-CoV-2 birusa tamaina erdikoa da birusen artean (diametroa: 50-160 nanometroak). RNA du material genetikoa, kate bakarrekoa eta polaritate positibokoa (+). Horrek esan nahi du zelulak infektatzen dituenean RNA horrek zuzenean proteinak sortzen dituela (RNA-m-aren gisa jarduten du, beraz).

Bestalde, SARS-CoV-2aren RNA saguzarrak infektatzen dituzten beste koronabirus batzuen antzekoa da, baina SARS-CoV-tik desberdina

RNA horrek 30.000 nukleotido inguru dauzka, eta birusaren lau proteina nagusi kodetzen ditu:

  • S proteina (spike proteine, ingelesez): birusaren birulentzian funtsezko zeregina duena. Glikoproteina bat da, birusaren kanpoko bilgarrian dagoena, espikula itxurakoa. Proteina hau birusaren bilgarritik nabarmentzen da. S proteinaren bitartez birusa infektatutako zelularen gainazalari atxikitzen zaio. S proteina, zehazki, gorputzeko zelula batzuek duten ACE2 proteinara lotzen da . SARS-CoV-2 birusaren aurkako txerto batzuek (tozinameran-ek, esaterako) S proteinaren aurkako antigorputzen sorrera eragiten dute.
  • M proteina: birusaren bilgarrian dago
  • E proteina: hau ere birusaren bilgarrian dago
  • N proteina: birusaren kapsidean dago, hots, RNA biltzen duen proteinazko babes geruzean

Birusaren erreplikazioa

Sars-Cov-2: Birologia, Birusaren erreplikazioa, Sintomak eta tratamendua 
SARS-CoV-2aren zikloa zelula infektatzerakoan

Infektatzen duenean, SARS-CoV-2a gorputzeko zelula-dianari itsasten zaio, bere S proteina ("Spike") zelula horien mintz plasmatikoan dagoen ACE2 hartzailearekin lotzean. ACE2 errezeptoreak dituzten gorputzeko zelulak biriketan, hesteetan, arterietan, bihotzean eta giltzurrunetan daude; horregatik, horiek dira birusak gehien kaltetzen dituen gorputz-eremuak.

Birusa zelulara akoplatu ondoren, mikrobioa endozitosi bidez sartzen da barrura. Birusak zelularen barruan jarraitzen dituen faseak honako hauek dira

  • RNA biralaren erreplikazioa, RNAren mendeko RNA polimerasa baten bidez
  • RNA-m-aren itzulpena birusaren proteinak fabrikatzeko (erretikulu endoplasmatikoan)
  • sortutako proteinen mugimendua erretikulu endoplasmatikotik Golgi aparatura
  • birusaren RNA eta proteinen muntaia edo mihiztadura
  • birusaren irteera zelulatik exozitosiaren bidez
  • zelula infektatuaren heriotza 24-48 ordutan

Sintomak eta tratamendua

Sakontzeko, irakurri: «COVID-19»

Epidemiologia

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Sars-Cov-2 BirologiaSars-Cov-2 Birusaren erreplikazioaSars-Cov-2 Sintomak eta tratamenduaSars-Cov-2 EpidemiologiaSars-Cov-2 ErreferentziakSars-Cov-2 Kanpo estekakSars-Cov-2COVID-19COVID-19 pandemiaCOVID-19 pandemia Euskal HerrianKoronabirusTxikipedia:KoronabirusZerrenda:COVID-19 gaixotasunaren ondorioz hildakoak

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

As (egunkaria)Cristóbal MerlosConsuelo OsaErregai fosilUgal-aparatuTxinatar urteberri-egunItsas izarZizareArt NouveauAditz trinkoOsasunEguzki-energiaMendikateMarokoBeltxargen aintziraHegazti harrapariOmako basoaNafarroaTimothy McVeighBai mundu berriaBiolinTxomin LetamendiPavel TonkovOperaArrainIbaiMozolo arruntEnergia eolikoGemma HerreroGauerdiko eguzkiGuruin exokrinoPastoralHistoriaurreaJoanes LeizarragaEpelde eta LarrañagaHarreman publikoakLiburuaren Nazioarteko EgunaAlbokaIslandiaLaudioSistema eragileIntxaur-hauskailua (balleta)Lauburu2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakJazzItsas trikuMahatma GandhiGolkoaIlargiaren aldiKlima aldaketaHipatia AlexandriakoaErdi AroaJose Ignazio AnsorenaIberdrolaEuzko Alderdi JeltzaleaEnergia nuklearTxalaparta1974Traineru estropadaHondakinen kudeaketaBalletNafarroa BehereaElbira ZipitriaIbon MartínSabanaAutonomia erkidegoZabor-postaJulen AlberdiGasteizko martxoaren 3ko sarraskiaTolosaLuciano Pavarotti🡆 More