Miokardio Infartu Akutu: Odol jarioaren geldiketa bihotzaren zati batean

Miokardio infartu akutua (MIA) bihotzaren  miokardioaren kalte larria da, iskemia baten ondorioz gertatzen dena.

Ohiko hizkeran bihotzeko deritzo. Zirkulazio koronarioak daraman eta bihotzak behar duen odol fluxuaren artean desoreka dagoenez, zelula kardiakoak hil egingo dira.  Arteriaren itxiera guztizkoa bada, arazoak larriagoak izango dira.

Miokardio infartu akutu
Miokardio Infartu Akutu: Klinika, Etiologia, Diagnostikoa
Deskribapena
Motaarteria koronarioetako gaixotasuna, Iskemia, infartua
eritasuna
EspezialitateaKardiologia
Sintoma(k)bularreko mina, goragalea, bularreko angina, Edema
nekrosia
Sortzen dubihotz-gutxiegitasuna
Asoziazio genetikoa
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikaktenecteplase (en) Itzuli, (RS)-metoprolol (en) Itzuli, Bisoprolol, pindolol (en) Itzuli, anisindione (en) Itzuli, acebutolol (en) Itzuli, diltiazem (en) Itzuli, eptifibatide (en) Itzuli, propranolol (en) Itzuli, labetalol (en) Itzuli, dalteparin (en) Itzuli, (S)-(−)-timolol (en) Itzuli, nadolol (en) Itzuli, atenolol (en) Itzuli, esmolol (en) Itzuli, tirofiban (en) Itzuli, sulfinpyrazone (en) Itzuli, penbutolol (en) Itzuli, Streptokinase (en) Itzuli, anistreplase (en) Itzuli, pharmaceutical preparation of nitroglycerin (en) Itzuli, verapamil (en) Itzuli, carvedilol (en) Itzuli, esatenolol (en) Itzuli eta urokinase (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKI21 eta I22
GNS-10I21
GNS-9410
OMIM608557
DiseasesDB8664
MedlinePlus000195
eMedicine000195
MeSHD009203
Disease Ontology IDDOID:5844

Gaixotasun koronarioen ondorioz infartuak gertatzen dira. Izan ere, arteria koronarioak buxatuta daudenean, bihotzeko odol fluxua desegokia izango da eta ondorioz, ehunean kalteak eratuko dira. Zenbait kasutan, iskemia edota hipoxia egoeretan ehuna kaltetu arren,  zelula kardiakoak ez dira hilko. Egoera honi bularreko angina deritzo. Aldiz, hipoxia eta anoxia egoerak denbora batez luzatzen direnean, miokardioko zelulak nekrosiz hil egingo dira. Hain zuzen ere, egoera honi miokardio infartu akutu deritzo.

Bihotz infartuek berehalako arreta medikoa behar dute; egoera hauetan atzerapenak egonez gero, hiltzeko arriskua izugarri areagotzen da. Hala ere, beste zenbait faktorek ere eragina izango dute; esaterako, odol fluxu desegokia jaso duen miokardioaren kantitateak.

Klinika

Sintomarik ohikoena toraxean, hain zuzen ere, bular inguruan etengabeko mina edukitzea da. Askotan, min hori beso, sorbalda, bizkar, lepo eta zenbait kasutan hortz eta barailera hedatzen da. Bularrelo mina iskemia edota odol fluxu desegokiaren ondorioz gertatzen denean, bularreko angina deritzo.

Hala ere, beste sintoma hauek miokardioko infartuaren seinale izan daitezke ere:

  • Abdomeneko mina. Sintoma hau infartuek bihotzaren aurpegi diafragmatikoan eragina izaten dutenean ageri ohi da. Kasu hauetan, abdomeneko min hori dispepsiarekin nahas daiteke.
  • Disnea edo arnasa hartzeko arazoak. Sintoma hau aldiz, infartuen ondorioz bihotz gastua jaisten denean agertzen da. Horregatik, pazienteak arnasa hartzeko arazoak izango ditu, edema pulmonarra sortuz.  

Kasu larrienetan, honako sintoma hauek ere ager daitezke:

Infartu asko (erdia gutxi gorabehera) isilak dira, hau da, lehen aipatutako sintomak agertu gabe eman ohi dira. Infartu isil hauek ohikoagoak izaten dira diabetesa duten pazienteengan, adinekoengan edota bihotz transplantea jaso duten pertsonengan.

Gainera, emakumeek zenbait kasutan, gizonezkoei agertzen ez zaizkien sintomak izaten dituzte; esaterako, ezohiko nekea, bizkarreko mina...

Etiologia

Miokardio Infartu Akutu: Klinika, Etiologia, Diagnostikoa 
Gizon bat bihotz angina pairatzen

Miokardioko infartu akutua kardiopatia iskemikoa (edo kardiopatia koronario) pairatzen duten pazienteetan agertzen da, bai patologia hau jadanik diagnostikatuta duten pazienteetan, bai patologiaren lehen sintoma gisa. Orokorrean, infartua pairatu baino lehen pazienteek bularreko angina pairatzen dute, hau da, mina edota presioa nabaritzen dute toraxean denbora luzean zehar edo esfortzu handirik egin gabe. Hau gertatzen da arteria koronarioetara ez delako behar beste odol heltzen eta miozitoen oxigeno eskasiaren ondorioz, angina sortzen da.

Arteria koronarioak bihotza irrigatzen duten arteria nagusiak dira eta oxigenoa daramate miokardiora. Beraz, miokardioak (bihotzeko muskuluak) infartua sufritzen du kardiopatia koronario garatua duenean eta arteria konorarioan dagoen ateroma plaka apurtzen denean. Horren ondorioz arteria ultzeratzen edo apurtzen da. Hala ere, ateroma plakak apurtu baino lehen odol hodia buxatzen dutenez, oxigeno gutxiago helduko da bihotzera eta horregatik gertatzen da bularreko angina infartua pairatu baino lehen.

Tronboak eta enboloak

Tronboak eta enboloak miokardio infartuaren eragileak izan daitezke:

  • Arteriosklerosiaren ondorioz odol hodian estuguneak sortzen dira eta tronboak errazago eratzen dira. Izan ere, tronboak plaketen, gatzapen faktoreen eta zelulen multzoa dira odol hodia buxatzen dutena.
  • Enboloak, odolean zehar garraiatu den tronboa da, odol hodi estu bateraino heldu dena eta han ezarri dena odol hodian zeharreko odol fluxua oztopatuz.

Arrisku faktoreak

Miokardioko infartuak agertzeko arrisku faktoreak oso erlazionatuta daude arteriosklerosiaren arrisku faktoreekin. Nagusienak hauek dira:

Miokardio Infartu Akutu: Klinika, Etiologia, Diagnostikoa 
Dieta desegokia

Diabetes mellitusa

  • Aipagarria da ohikoagoa dela gizonetan emakumeetan baino.

Diagnostikoa

Miokardioko infartuaren diagnostikoa gizabanakoaren egungo gaixotasunaren alderdi klinikoak eta azterketa fisikoa barne hartuta formulatu behar da, elektrokardiograma eta gihar-zuntzen kalte zelularraren presentzia adierazten duten laborategiko probak egitearekin batera. Hori dela eta, klinikoak min prekordial baten aurrean aplikatu behar duen semiologiak denbora nahikorekin behartu beharko luke miokardio infartu akutuaren diagnostikoa propasatzera, planteamenduaren atzerapenak denbora baliotsua galtzea dakarrelako.

Diagnostikoaren irizpideak

Paziente batek infartuaren diagnostiko probablea jasotzen du honako irizpide hauetako bi baldin baditu, eta diagnostikoa behin betikoa izango da hirurak baldin baditu:

-   30 minutu baino gehiago irauten duen bularreko min iskemikoaren historia klinikoa.

-   Aldaketa elektrokardiografikoak trazu serie batean.

-   Serum biomarkatzaileen hazkundea edo jaitsiera, hala nola, MB kreatina kinasa eta troponinarena.

Bihotzaren markatzaileak

Bihotzaren entzimak (CPK, T-Troponina, LDH) kalteak hautematen direnean bihotzeko ehunetik datozen eta odolera isurtzen diren proteinak dira.

Kalteak gertatzen direnean, bihotz-markatzaileen mailak denborarekin igotzen dira, beraz, 24 orduko aldian ohikoa da odol laginak hartzea eta markatzaile entzimatiko horiek aztertzea.

Angiografia

Miokardio Infartu Akutu: Klinika, Etiologia, Diagnostikoa 

Buxadura non eta nolakoa den aztertzeko proba nagusia da. Kasu arriskutsuenetan edo odol-jarioa berreskuratzeko esku-hartze bat egin behar den kasuetan, arteria koronarioen angiografia egin daiteke. Kateter bat arteria batean sartzen da, normalean arteria femoralean, eta bultzatu egiten da bihotza irrigatzen duten arterietara heldu arte. Ondoren, kontraste irrati-opakua ematen da eta erradiografien sekuentzia bat (fluoroskopia) hartzen da.

Tratamendua

Pazienteren batek, bihotz infartua izango duenaren susmoa badago, hurrengo tratamenduak jarri ohi dira abian, diagnostikoa ziurra ez bada ere:

Tratamendu farmakologikoa

Krisi kardiako baten aurrean erabili daitezkeen farmakoen artean hurrengoak daude:

Tratamendu kirurjikoa

Miokardio Infartu Akutu: Klinika, Etiologia, Diagnostikoa 
Miokardio infarturako tratamendu kirurjikoa: angioplastia.

Angioplastia-kateterismo kardiakoa

Sare forma duen material bat (stent deiturikoa) arteria koronarioaren hormetan jartzean datza, odol fluxua egokia izan dadin.

Gorputz adarretako arteriak (arteria femorala izterrean edota arteria erradiala besaurrean) erabiltzen dira kateterra (malgua eta luzea den hodia) sartzeko eta horrela, lehen aipaturiko stent-a arteria koronarioan ezartzen da. Stent-a bi motatakoa izan daiteke:

  • Konbentzionala: metalez egina dagoena.
  • Farmakoaktiboa: hauek farmakoak jariatzen dituzte, hurrengo hilabete edo urteetan stent-aren oztopaketa ekiditearren. Tronbosia ekiditeko, tratamendu mota hau jasaten duten pazienteek, medikuak agindutako farmakoak hartzen dituzte.
Miokardio Infartu Akutu: Klinika, Etiologia, Diagnostikoa 
Bypass koronarioa deritzon tratamendu kirurjikoa.

Bypass koronarioa

Ebakuntza honetan, odolak oztopoa sahiesteko “zubi” antzeko bat inplantatzen da. Horrela, zain safenoa (hankan topatzen dena) edo arteria erradiala (besaurrean kokatuta dagoena) arteria koronarioarekin elkartzen dira eta odolak gorputz osoan hedatzeko bide berri bat izango du.

Kontuan izan behar da tratamendu kirurjikoak eta farmakoak osagarriak izan daitezkeela eta kasu batzuetan, farmakoek ebakuntzak ordezkatzen dituztela.

Prebentzioa

Miokardio infartua prebenitu daiteke, hurrengo aholkuak jarraituz gero:

  • Erretzeari uztea.
  • Dieta osasuntsua eramatea, barazki, fruta, lekale eta zerealetan aberatsa dena.
  • Ariketa fisiko aerobikoa egitea.
  • Edari alkoholikoak ekiditea.
  • Estresa ekiditea.
  • Hipertentsio arteriala, diabetes mellitus eta antzeko gaixotasunak pairatuz gero, hauen kontrol egokia izatea.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Miokardio Infartu Akutu KlinikaMiokardio Infartu Akutu EtiologiaMiokardio Infartu Akutu DiagnostikoaMiokardio Infartu Akutu TratamenduaMiokardio Infartu Akutu PrebentzioaMiokardio Infartu Akutu ErreferentziakMiokardio Infartu Akutu Ikus, gaineraMiokardio Infartu Akutu Kanpo estekakMiokardio Infartu Akutu

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Garazi ArrulaGarapen Jasangarrirako HelburuakLarre-buztanikaraCandela PeñaMizelioJon Gotzon AldaparenaGoierriAma KandidaFidela BernatLaminaAlexandro HandiaBilboAskatasunBarraskiloIzaro Andres ZelaietaSons of AguirreOriaKatusyo04Nikolas KopernikoArnaitz FernandezTxantxangorriZelula nukleoZetakDorrePortugalGanga (arkitektura)ArkupeGlobalizazioLurraBizenta MogelBizardunakTestu tipologiaGotzone SagarduiRichard WagnerTxikori belarIlargiaPoleaEuskal literaturaRamona Zapatero ZapatelUrkiolako natura parkeaZirkulazio-aparatuKrabelinen IraultzaIndarUgal-aparatuPlanktonGorrindolLimaAne IbarzabalAntoni GaudíOzeanoAntso III.a GartzeitzUrretxuLegazpiDemokraziaIzabaRamon SaizarbitoriaMika (hegaztia)GizarteBULEGO (musika taldea)Erromatar InperioaMikel ElizegiEuropaEstirpe ImperialPink FloydLaskorain IkastolaEskusoinu txikiGipuzkoaSkabidean🡆 More