Txantxangorri

Txantxangorria (Erithacus rubecula) passeriforme klaseko hegaztia da, Muscicapidae familiakoa.

Europa osoan aurki daiteke, gehienbat hegoaldean, eta urte osoan leku berean bizi da. Europako Iparraldearen eta Afrikako ipar-mendebaldearen arteko migratzaile partziala da. Txantxangorria hegazti lagunartekoa, ausarta eta bitxia denez, ohikoa da txori horrek momentu batez basoa atzean utzi eta begi bistan jartzea, bere bizilekura zein edo zer iristen den ikusi ahal izateko. Deiadar bereizgarria du eta alerta gisa erabiltzen du. Kantu melodikoa du, urretxindorrarenaren oso antzekoa.

Txantxangorri
Txantxangorri
Iraute egoera
Txantxangorri
Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaPasseriformes
FamiliaMuscicapidae
GeneroaErithacus
Espeziea Erithacus rubecula
Banaketa mapa
Txantxangorri eta Txantxangorri

Datu orokorrak
Masa2,4 g (pisua jaiotzean)
Zabalera21 cm
Kumaldiaren tamaina4,9
Eguneko zikloaeguneko
Errute denbora15 egun
Arrautza
Txantxangorri
Txantxangorri
Cuculus canorus + Erithacus rubecula

Bular gorriagatik bereizten den hegazti txikia da, 14 cm luze ingurukoa. Gazteak arreak dira, tantoz josiak, eta arren eta emeen artean ez dago desberdintasun fisikorik. Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiak egindako ikerketa baten datuen arabera, txantxangorrien lumadiari erreparatuta, beren sexuaren eta adinaren informazio zehatza jakin daiteke.

Intsektu txikiak eta zizareak ditu elikadura iturri nagusi. Euskal Herri osoan zehar egiten ditu habiak (gehiago lurralde hezeetan idorretan baino). Neguan populazioak gora egiten du, Europa iparraldeko hotzetik ihesi datozen txoriak ere gerturatzen direlako. Euskaraz beste hainbat izen ere baditugu: anttonpapargorri, antxogorri, lepogorri, papargorri, papogorri, txantxako, txantxango, txindor, txotxolongorri.

Deskribapena

Txantxangorri helduak 5-14 cm-ko luzera du, 16-22 g-ko pisua eta 20-22 cm-ko hego-zabalera. Bai arraren bai emearen lumadia antzekoa da. Ar eta emeen ezaugarriei dagokienez paparra eta aurpegia laranja kolorekoak dituzte, gris-urdin kolore batez inguratuta, goiko aldea marroia dute eta sabel aldea zuria, hankei eta oinei dagokienez marroiak dira eta mokoa eta begiak berriz beltzak. Txantxangorri gazteek ez dute ia kolore laranjarik, okre-kolorea izan ohi dute gehienbat. Hala ere, pixkanaka-pixkanaka paparrean eta aurpegian laranja koloreko zati batzuk agertzen zaizkie nagusitu ahala.

Taxonomia

Carlos Linneo zientzialari eta naturalista suediarrak gaur egungo taxonomiaren oinarriak jarri zituen: bere Systema naturae obran, txantxangorria, Motacila rubecula izenarekin deskribatu zuen. Haren berariazko epiteto rubecula latineko gorri (ruber) hitzaren txikigarri eratorria da. Erithacus generoa Georges Cuvier naturalista frantsesak sortu zuen 1800. urtean eta txantxangorriari izena eman zion, egun duen nomenklatura binomiala, hain zuzen, Erithacus rubecula.

Txantxangorria intsektuak jaten dituen hegazti talde baten kidea da. Talde horren kide bezala birigarroa eta euli-txoria ere izendatu izan dira beste batzuen artean, taldeak taxonomikoki oso antzekoak baitziren. Azkenik, birigarroaren eta euli-txoriaren espezieak berriz aztertu ziren eta, horren ondorioz, Erithacus generoa Saxicolini taldearekin lotu zen. Saxicolini taldeak bere baitan aurreko hiru espezieak izateaz gain, urretxindor arrunta ere hartzen du, Saxicolini familiako beste hegazti askorekin batera.

Ekialdeko Paleartikoan bi espezie daude Erithacus generoan: Erithacus akahigea eta Erithacus komadoria. Hala ere, datu biogeografiko eta DNA sekuentzia batzuk adierazten dutenaren arabera, bi horiek Ekialde Urruneko urretxindorrekin batera sailka daitezke, Erithacus generoan europar espezieak soilik utzita.

Azpiespezieak

Britainiako Erithacus rubecula melophilus azpiespeziea hegazti kontinentaletatik arintasunez desberdintzen den bakarra da. Azpiespezieei dagokienez, James Clementsek hurrengo hurrengoak aitortzen ditu:

Eurasiako area kontinentalaren zati handi batean txantxangorrien arteko desberdintasunak oso urriak izanik, azpiespezieak desberdintzeko gehienbat uharteak eta mendiko zonaldeak erabiltzen dira.

Erithacus rubecula melophilus, Europako mendebaldearen zati handi baten bizi den subespeziea, Britainiar uharteak barne, Afrikan, Korsikan edo Sardiniako ipar-mendebaldean ere ibiltari aritzen da. Erithacus rubecula witherbyi espeziea Erithacus rubecula melophilusen oso antzekoa da; hala ere, lehenengoa hego-zabalera txikiagoa izateagatik bereizten da. Erithacus rubecula tataricus, ipar-ekialdeko espeziea, handi samarra da eta bere lumak tonu ilunekoak dira. Banaketa eremuei dagokienez, hego-ekialdean, Krimeako penintsulako Erithacus rubecula valens espeziearen, Kaukasoko eta Transkaukasiako Erithacus rubecula caucasicus espeziearen eta Irango Erithacus rubecula hyrcanus espeziearen arteko diferentzia nabarmenak onartuta daude.

Txantxangorri 
Txantxangorria
Txantxangorri 
Txantxangorri gaztea
Txantxangorri 
Txantxangorria kantari

Madeirako eta Azoreetako azpiespezieak Erithacus rubecula microrhynchos izena hartu du. Morfologia desberdina ez duen arren, bere isolamenduak subespezie bezala konfirmatzeko baliotasuna ematen du.

Euskal Herriko txantxangorria

Euskal Herrian bizi den txantxangorria Erithacus rubecula espeziekoa da: 14 cm luze da eta 16-22 g-ko pisua du. Kasu horretan, lurrean, sastraketan eta antzeko tokietan bilatzen ditu zizare, barraskilo, intsektu edota armiarmakain, ba neguan dieta handitu egiten du, eta fruitu edo haziak ere jaten ditu: horretarako, herrietako parke edo lorategiak erabiltzen ditue. Udaberrian, hegazti-hazkuntza leku freskoetan egin ohi du. Txantxangorria oso zorrotza da bere lurraldeko mugak zaintzen, eta borroka egiten du bertara hurbiltzen diren espeziekide guztiak uxatzeko.

Txantxangorriei eraztun ipintzeak Kantauri kostako leku aberasgarrienetan egin dira: Urdaibaiko Biosferaren erreserban, hain zuzen.

Txantxangorriak bikotea topatu ondoren, aldendu egiten dira bata bestearengandik egun batzuetarako. Gerora, emea kabia egiten hasten denean, berriz ere elkartu egiten dira. Bien arteko kopulak hasten dira arrautzak jartzeko momentua heldu arte. Euskal basoetan arrautzen kopurua 4 eta 6 artekoa izaten da orokorrean.

Kanariar Uharteetako txantxangorria

Kanariar uharteetan bi espezie aurkitzen dira; batetik, Kanaria Handikoa Erithacus rubecula marionae eta bestetik, Tenerifekoa Erithacus rubecula superbus. Ezaugarri bereziak dituzte, hala nola, beteraztun zuria, bularreko kolorazio bizia eta kolore marroia eta gorrixka banantzen ditu marra gris bat. Sabelaldea guztiz zuria da.

B zitokromo sekuentzien eta bokalizazio sekuentzien datuek Tenerifeko eta Kanaria Handiko txantxangorriak oso desberdinak direla erakusten dute. Seguruenik, gutxi gorabehera orain dela bi milioi urte egon zen hegaztien kolonizaziotik eratorriak dira. Gainera, bi espezieok deberdintasun genetiko esanguratsuak dituzte.

2003. urtean Christian Dietzen, Hans-Hinrich eta Michael Wink autoreek, Avian Science aldizkarian,  "The phylogeographic differentiation of the European robin Erithacus rubecula on the Canary Islands revealed by mitochondrial DNA sequence data and morphometrics: evidence for a new robin taxon on Gran Canaria?" izeneko ikerketa argitaratu zuten. Amaieran, konklusio bat lortu zuten: Kanaria Handiko txantxangorriak bere Europako senideetatik orain dela 2.300.000 urte aldendu zela eta Tenerifekoak aldiz, 500.000 urte beranduago gauza bera egin zuela, hau da, orain dela 1.800.000 urte. Horren arrazoia, kolonizazio desberdina da, lehenik eta behin Kanaria Handira izan zen kolonizazioa eta urte mordo bat beranduago handik Tenerifera izan zena. Marionae eta superbus subespezieen arteko desberdintasunak zehazteko eta auzi horiei erantzuna emateko oraindik ez da lan zehatzik argitaratu. Aurretiazko emaitzek iradokitzen dute Kanaria Handiko txantxangorriaren hegoak % 10 laburragoak direla, bestearekin alderatuta.

Kanariar uharteetako hegoaldeko herriak gazteagoak dira, erdi pleistozenokoak eta beraien dibergentzia genetikoa hasiberria da. Mendebaldeko Kanariar uharteetako (Hierro, La Palma eta Gomera) Erithacus rubecula microhynchus txantxangorria txantxangorri kontinentalaren (erithacus rubecula) antzekoa da. Azkenik, Fuerteventuran aurkitutako txantxangorriak kontinentalak dira, hala ere, hau ez da harrigarria espezieak ez baitu habia egiten ez Fuerteventuran ez Lanzaroten. Hegazti hauek negua igaro edota joan-etorrikoak dira, esaterako Afrikatik Europarako migrazioa.

Habitata: banaketa eta kokapena

Txantxangorriaren banaketak toki asko hartzen ditu: Europa, Asiako ipar-mendebaldea, Afrikako iparraldea eta ekialdean Siberiako mendebaldera arte hedatzen da, hego-ekialdean Kaukasoko mendikateak arte eta hegoaldean Aljeria arte. Era berean Britainiar Uharteak eta Makaronesia eskualdea ere hartzen ditu.

Eskandinaviako eta Errusiako txantxangorriak Mendebaldeko Europara migratzen dute haien lurraldean egiten duen hotzagatik ihes egiteko. Hegazti migratzaile hauek haien goialdeko tonu grisagatik eta paparreko kolore laranjagatik bereizten dira. Europa iparraldean gustukoen duten habitata izei basoa da, Britainiar uharteetan berriz nahiago dituzte parkeak eta lorategiak.

XIX. mendearen amaieran espezie hau Australian eta Zeelanda Berrian sartzea nahi izan zuten baina plan honek zuen arrakastarik izan. Hegaztiak Melbourne, Auckland, Christchurch, Wellington eta Dunedin inguruan izan ziren askatuak baina ez zuten kokatzea eta lurraldeetara egokitzea lortu. Ipar Amerikan ere antzeko emaitza izan zen. Hegazti hauek Long Islanden izan ziren askatuak, 1852. urtean New Yorken, 1889an Oregonen eta 1908an Saanicko penintsulan eta Kolumbian, baina saiakera hauek ere ez zuten arrakasta handirik izan.

Portaera

Eguneko hegaztia da, noizbehinka ilargi gauetan edo argi artifizialaren inguruan intsektuak ehizatzen dituen arren. Ornogabe lurtarrez elikatzen da gehienbat, armiarmak, zizareak edo intsektuak, esate baterako. Udazkenean eta neguan, bere eguneroko ornogabeen dieta baia eta fruitukin osatzen du. Txorien elikagailuetan jartzen diren hazien nahasteak ere jaten ditu.

Gizakien presentziara nahiko ohituta dago, adibidez, norbaitek lurra mugitzen dagoenean bertara hurbildu ohi dira bertan zizareak edo antzeko harrapakinak harrapatzeko asmoarekin. Horren ondorioz, uharte britainiarretan txantxangorria lorezainaren laguntzat hartzen da, eta ez zaio kalte egiten hainbat arrazoi folkloriko direla eta. Europa kontinentalean —bertan txantxangorriak beste hainbat hegazti txiki espezie bezala ehizatu ziren—, arretatsuagoak eta arduratsuagoak bilakatu ziren. Lurrazalean beste elikagai batzuk aurkitzeko asmoarekin, txantxangorria animalia basatiei ere hurbiltzen zaie, basurdeari eta lurra mugitzen duten beste animalia batzuei ere, esate baterako.

Arrek lurraldetasun portaera nahiko oldarkorra eta erasotzailea dute. Haien lurraldera hurbiltzen diren beste arrak erasotzen dituzte, eta inongo itxurazko probokaziorik gabe beste espezie txikiago batzuk erasotzen ere ikusi izan dira. Askotan, baten bat hil da erasoan: eremu jakin batzuetan, txantxangorri helduen % 10aren heriotzak irudikatzen edo ordezten ditu. Bestetik, espeziea Dasypsyllus gallinulae deituriko arkakuso batek josita egoten da.

Migrazioei dagokienez, lurraldearen arabera txantxangorriek jokaera erabat desberdina dute. Europako ipar-ekialdean guztiz udako populazioak dira, baina hegoaldean, espezie sedentarioak dira.

Ugalketa

Habia egiteko, era askotako lekuak erabiltzen ditu: zulogune edo zulo bat duen edozein leku habia egiteko leku egoki da txantxangorriarentzat. Ohiko arrakalez edo babesa duten bankuez gain, txantxangorriak habia egindako leku arraroen artean daude makineria piezak, barbakoak, bizikleten eskulekuak, baztertutako lapikoak, ureztontziak, lorontziak... baita txapelak ere. Habia goroldioarekin, orriekin eta larrearekin egiten du, eta belar fin, ile eta lumekin estaltzen du. Kumeak izateko garaian edo umealdietan, martxo edo apirilean hasi eta abuztu edo irailera arte, bost edo sei arrautza jartzen ditu, bi edo hiru errunalditan. Arrautzak krema kolorekoak, beixak edo zuriak dira, izpildunak edo marroi gorrixka batekin orbainduta, eta gehienetan mutur luzeenean orbain gehiago izaten ditu.

Emea bigarren errunaldia hazten ari denean, arra lehen errunaldiaren elikadurarekin arduratzen da. Txitaldi aldia 13-14 egunekoa da. Jaioberriak kuxkutik irten eta 13-14 egunera hegan egiten hasten dira.

Hegaztiak oraindik marroi izpildun kolorekoak direnean, bi hilabetetik hiru hilabetera bitartea daramatenean habiatik kanpo, lehen luma laranjak agertzen zaizkie kokots azpian, eta hurrengo bi edo hiru hilabeteetan, apurka-apurka kolore laranja hori zabaldu egiten da, lehen lumaldatzea egin eta nagusi itxura izan arte.

Bokalizazioak

Kume garaian kantu ildaskatu eta txioa dauka: askotan gauez kantatzen du, batzuetan oso berandu arte. Hori dela eta, urretxindorrarekin (Luscinia megarhynchos) nahasten da. Hiri giroan egiten duen gaueko kantua egunez oso zaratatsuak diren guneetan izaten da, horrek aditzera ematen du gaueko lasaitasunean kantatzen duela, bere mezua argitasun gehiagoz hedatzen edo zabaltzen delako. Neguan zehar, arrek eta emeek lurralde banatuak dituztenean, bi sexuetako txorien kantuak udan baino errukigarriagoak edo penagarriagoak dira. Neguan zehar, emea habiaraketa gunetik irten eta gune gertuagoko lurralde batera mugitzen da, janari bila. Arra habiaraketa lurraldean egoten da urte guztian.

Magneto harrera

Txantxangorri europarraren iparrorratz magnetikoa zabalki ikertua izan da eta ikusmenean oinarritutako “magneto harrera” erabiltzen duela esan daiteke. Bertan nabigaziorako erabilitako kanpo magnetikoa antzemateko, eta hegaztiaren begian sartzen den, argiak eragina du. Modu ulergarriagoan esanda, animalia askok lurraren kanpo magnetikoa antzeman dezakete, eta hori orientatzeko eta nabigatzeko erabiltzen dute, objektu, harrapakin edo leku baten norabidea, kokapena eta altitudea jakiteko aukera ematen baitie. Hala ere, oraindik ez da guztiz ezagutzen bere zentzu magnetikoaren mekanismo fisikoa.

Irudikapen kulturalak

Txantxangorria oso garrantzitsua da folklore britainiarrean eta Frantziako ipar-mendebaldean, baina ez horrenbeste Europako beste leku batzuetan. Europako iparraldeko mitologian, ekaitz txoritzat hartzen zuten: ekaintzaren jainko Thor-entzat, sakratua zen. Babes in the Wood deituriko umeentzako ipuin tradizional batean ere agertzen da, hildako umeen gorpuak gorde edo estaltzen.

Gabonak

Berriki Gabonekin lotu izan da kultura anglosaxoian: horregatik, Gabonetako txartel askotan agertu izan da XIX. mendeko erdialdetik gaur egun arte; halaber, Gabonetako posta zigilu askotan agertzen da. Hona jatorria: garai viktoriarrean, postari britainiarrak uniforme gorriak jantzen zituztenez, “Robin” (txantxangorri) izenaz ezagutzen ziren. Seguruenik hauxe da Gabonetako txarteletan txantxangorria agertzearen arrazoi nagusia, txartela ematen duen postariaren ikur bat dela esan daiteke.

Sinbolismoa kristautasunean

Sakontzeko, irakurri: «Jesus haurra eta Kristoren Odola»

Kristau ikonografian aipatzen da elezaharretan, eta errepresentatu izan da margoetan, txantxangorria, Kristoren odol isuriaren sinbolo gisa. Kristori gurutzean iltze bat errukiz kentzeko ahaleginean, odolarekin paparra gorriz margotu zitzaion txantxangorriari, hori da funtsean istorioa.

Euskal kulturan

Bestalde, euskal kulturari eta euskarari dagokionez, “Euskararen txantxangorria” delakoa ere ezagutzen da. Ekimen hau Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Donostiako udalak, Gasteizko udalak, Bilboko Udalak eta EUDELek bultzatuta dago. Hala ere, Euskararen txantxangorria ez da instituzio hauena, gizartearena da.  

Euskararen txantxangorria sinbolo honek euskaraz hitz egiteko gonbita bat egiten du, gizarte guztiak euskara egin eta txantxangorria bezala hegan egiteko gonbita egiten du. Honen helburua euskara gehiago erabiltzea eta entzutea da, baita euskaraz hitz egiteko gonbita bistakoa izatea eta jendeak erratz identifikatzea gonbita hori. Beste helburu bat administrazio publikoko bulegoetan, eraikin publikoetan, garraio zerbitzuetan, osasun zerbitzuetan, eskoletan, kirol instalazioetan, unibertsitateetan…  txantxangorri hau ikusgai egotea da. Pertsona bakoitzak ahal duen neurrian, helburu komun batekin. Txantxangorria aukeratu zen honen sinbolo gisa txantxangorria animalia txikia delako, oso maitea, azkarra eta bizia. Euskarak bezala hegoak hastintzea behar du hegan egiteko eta airean mugitzeko.

Txantxangorriari lotutako euskal abestiak

Euskararen txantxangorriak aurretik aipatutako guztia irudikatzeaz gain bere abestia ere badu, abestia Sorotan Bele taldeko Urbil Artolak eta Gorka Sarriegik egina da, Dani Venegas musikariarekin batera. Hitz hauek ditu:

«

Sortaldeko argi berriari
ari zaio aspaldi
arratseko azken izpiari
egun eta gizaldi
Bular gorri, hegakada arin
Lur hauetan da emari
Erreka eta ibai zabalaren,
Itsasoaren egarri

Lau haizetara hegan
Bera dabil airean
Ahotan, belarritan
Su epelean
Kalearen bizia
Herri honen irria
Euskararen txantxangorria

Haizearen magal leunean
Hedatu da oihua
Bihotzaren taupadetan,
hitzak Sortu du doinua
Olatuek beren solasean
Aukeratutako harria
Denboran zehar dute jolasean
Eten ez dadin haria

Lau haizetara hegan
Bera dabil airean
Ahotan, belarritan
Su epelean
Kalearen bizia
Herri honen irria
Euskararen txantxangorria

»

Bestalde, Itoiz taldearen “Hegal egiten” deituriko abestiak ere txantxangorria du aipagai. 1985ean Espaloian diskoaren barnean kaleratu zen. Abesti honek basora ihes egiten duen gazte baten inguruan hitz egiten du, horrela txantxangorri bat bezala bizitzeko. Hitzak Bernardo Atxagak sortu zituen, eta hauek dira:

«

Neukan guzti zen amets bat, amets bat,
beti egoten nintzen
haren bisitan zai [bis]

Ai! Ene ama euriak eta baso ilunak
seinalatzen zizkidanez,
ez, ez dira etorriko inoiz.

Etzazu holako ametsik egin ez.
Mantso zihoan denbora niretzat,
lehioak jarrita euriari begira,
eta jendeak zion: «mutil horrek
amets bat bakarrik dauka».

Baina egun batean, esnatzerakoan,
txantxangorri bat ikusi nuen gelan,
ta gero beste beste bat eta beste bat,
inguratua nengoen...

Oh, txantxangorriak,
gelako sapaian,
gelako sapaian.
Oh, txantxangorriak,
gelako sapaian.

Orain herritik mutil bat falta da,
ez dago inor bere etxeko lehioan,
baso ilunetan dabil hegaletan,
txantxangorriak bezala.

Orain ba du bihotz nimino bat,
eta bi hegal bi hegal euriz bustiak.
Bularra du ere gorri kolorekoa,
eta txantxangorria da.

Txantxangorria naiz,
baso ilunetan,
bete zait ametsa,
baso ilunetan,
txantxangorria naiz,
baso ilunetan,
bete zait ametsa,
txantxangorria naiz,
hegal egiten, hegal egiten,
hegal egiten.

»

Irudiak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Erithacus_rubecula

Tags:

Txantxangorri DeskribapenaTxantxangorri TaxonomiaTxantxangorri Habitata: banaketa eta kokapenaTxantxangorri PortaeraTxantxangorri Irudikapen kulturalakTxantxangorri IrudiakTxantxangorri ErreferentziakTxantxangorri Kanpo estekakTxantxangorriAfrikaBasoDeiadarEuropaHegaztiMelodikoMuscicapidaePasseriformesUrretxindor

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

MaskaradaArabaRoberto MosoLos XeyKorrikaEguzkiaChaturbateHerbehereakZuhaitzCristiano RonaldoEneko AristaGozategiOlaia InziarteFabrice PhilipotBigarren Mundu GerraIzurri BeltzaTximeletaMusika jasoZumarragaIbone BelaustegigoitiaMaien zibilizazioaAmorebieta Kirol Elkartea 2023-2024AditzondoAtaunGazte Koordinadora SozialistaAzkoitiaLekeitioNikolas KopernikoIsurtzeAs (egunkaria)El CorreoCookieAretxabaletaMertxe RodriguezEsti VivancoPedro AxularLaboral KutxaBermeoFilipinakItxaso AtutxaBurguNerea AlzolaIñaki ZarraoaEusko Abertzale EkintzaJulia FernandezSexu harremanHigiduraBartzelonaEstirpe ImperialGarbiñe MuguruzaAnje DuhaldeBereterretxen khantoriaNerea LoiolaSabin EtxeaNeomakEuskarazko Wikipedia (webgunea)AlbizturDeiaBizkaiaIruñerriaLaura GarridoSindikatuEneritz AulestiaEuskal Herriko kastroakLucia ArietaLandareTomas LizarazuEsku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa NagusiaHatzak sartuIma Garrastatxu🡆 More