Laborategia modu kontrolatuan ikerketa zientifikoak, saiakuntzak eta neurketak egiteko erabiltzen den instalazioa da.
Hainbat tresneria eta gailuz zuzkituta egoten da, eta bertan egingo diren ikerketak bereziak izango dira laborategi horri egokitzen zaion jakintza-adarraren arabera.
Laborategi zientifikoak eskola eta unibertsitateetan ere aurki daitezke, bertan saio praktikoekin eta irakaskuntzarekin lotutako ekintza asko egin ahal izateko.
Bertan egiten diren saiakuntzak egoera kontrolatu eta normalduan egiten dira:
"Laborategi" txarto eratutako hitza da. Arean ere, -tegi ez da atzizki egokia espainierazko -torio, -terio edo frantsesezko -tére, -toire eta gisakoak euskaraz ordezteko. Santutegi eta kafetegi modukoek euskal oinarria dute (santu eta kafe), baina *monastegi, *anbulategi, *zapategi eta laborategi hitzek ez daukate halakorik (euskaraz ez dago monas, anbula, zapa eta labora hitzik). Hala ere, salbuespen gisa, Euskaltzaindiaren Hiztegiak "laborategi" onartzen du.
Bestalde, instalazio honi izena emateko, euskaraz beste izen batzuk erabili izan dira: aztertegi, azterkola, beharkintegi, ikusleku, laboratorio eta lantegi.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Laborategi, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.