Le Corbusier, berezko izenez Charles Edouard Jeanneret (La Chaux-de-Fonds, 1887ko urriaren 6a – Roquebrune-Cap-Martin, 1965eko abuztuaren 27a) suitzar-frantziar arkitekto, hirigile, arkitektura-teoriko eta margolaria izan zen.
Ezaguna egin zen Nazioarteko Estiloa edo Mugimendu Modernoaren sortzaileetako bat izan zelako, Ludwig Mies van der Rohe, Walter Gropius eta Theo van Doesburg arkitektoekin batera. Askoren ustez, XX. mendeko arkitektorik garrantzitsuena izan zen.
Le Corbusier | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Charles-Édouard Jeanneret |
Jaiotza | La Chaux-de-Fonds, 1887ko urriaren 6a |
Herrialdea | Suitza (1887 - 1965) Frantzia (1930 - |
Heriotza | Roquebrune-Cap-Martin, 1965eko abuztuaren 27a (77 urte) |
Hobiratze lekua | Roquebrune-Cap-Martin |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Aita | Georges-Édouard Jeanneret |
Ezkontidea(k) | Yvonne Le Corbusier (en) |
Anai-arrebak | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Auguste Perret |
Ikaslea(k) | ikusi |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa, margolaria, idazlea, hirigilea, argazkilaria, marrazkilaria eta ehungintzako artista |
Parte-hartzailea
| |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia National Academy of Fine Arts (Argentina) (en) CIAM Accademia delle Arti del Disegno (en) |
Mugimendua | arkitektura modernoa Arkitektura brutalista purism (en) |
| |
Nazioarteko Arkitektura Eskola delakoaren partaidea izan zen. L´Espirit Nouveau aldizkaria argitaratu zuen Amédée Ozenfantekin batera eta bertan adierazi zuen berrikuntzetarako bere gogoa. Bere lanetan funtzionalismo modernoa eta espresionismoa bateratu zituen. Eraikuntza geometrikoak egin zituen, eta oinezkoentzat toki bereziak gorde zituen berak urbanizatutako hirietan, landareei eta espazio irekiei nagusitasuna emanez beti. Arkitektura modernoa eraberritu duten arkitekto nagusietakoa izan da.
La Chaux-de-Fonds herrian jaio zen, Suitza frankofonoan. Aitak erloju kutxak lakatzen zituen jaioterrian eta amak musika- eta piano-eskolak ematen zituen. 1900ean, irarlan-ikasketak hasi zituen La Chaux-de-Fonds-eko arte-eskolan. Bertako irakasle batek margolaritza eta, geroago, arkitektura ikas zezan bultzatu zuen. 1905ean, bere lehen eraikina proiektatu zuen, arte-eskolako kide batentzako banakako etxebizitza.
1908an, Auguste Perret arkitektoaren agentzian hasi zen lanean; Perret aitzindaria zen hormigoi armatuaren erabileran. 1910ean, Berlinera joan zen Peter Behrensen agentzian lan egitera; Ludwig Mies van der Rohe eta Walter Gropius arkitektoak ezagutu zituen bertan. 1911. urte osoan bidaia luzeak egin zituen; Viena, Errumania eta batez ere Mediterraneo inguruko herrialdeak -Turkia, Grezia eta Italia- bisitatu zituen, eta biziki markatu zuen hango herri-arkitektura zuriak. 1914an, Dom-Ino Etxea proiektatu zuen: betoi armatuzko egitura bat, erabateko burujabetza ziurtatzen zuena eta kopuru handitan eraiki zitekeena.
1919an L'Esprit Nouveau aldizkaria sortu zuen, Amédée Ozenfant margolariarekin eta Paul Dermée poetarekin batera. 28 zenbaki argitaratu zituen 1920 eta 1925 urteen bitartean. Bertan, purismo izeneko estetika joera formulatu zuten. Kubismoa gainditzeko ahaleginetan, purismoak nolabaiteko ordena aldarrikatu zuen berriro, eredu klasikoetara itzultzea, alegia. Le Corbusierrek eta Ozenfantek estetika arau berriak plazaratu zituzten. Dadaismoa ez bezala, zeinak modernotasuna historiaren ukatze teorikoarekin lotzen baitzuen, L'Esprit Nouveau ordena historiko baten barruan sartu zen, Cezanne eta kubismoa abiapuntutzat harturik. Arkitekturan bolumen bakunak erabiltzea proposatu zuen, industriarako egin zituen hainbat proiektutan (itsasontziak, hegazkinak, automobilak) igartzen den bezala, eta “bizitzeko makina” gisa definitu zuen etxebizitza. Etxe bateko bolumenek, oreka formala ez ezik -horretarako, Le Corbusierrek “urrezko epaia” eta “modulor” izeneko neurri unibertsala erabili zituen-, geometriako forma bakunen muina eta garbitasuna bilatu behar zuten.
1922an, Pierre Jeanneret lehengusuarekin batera, arkitektura estudioa ireki zuen Parisko Sèvres kaleko 35. zenbakian; hil arte bertan lan egin zuen. 1920ko hamarkada horretan hainbat jardueratan aritu zen, hala nola margolaritzan, saiakeren idazketan eta, jakina, arkitekturan. Garai hartan eraikitako banakako etxebizitza batzuk arkitektura arrazionalistaren ikono bihurtu ziren: Citrohan etxea (1920-1922), Roche-Jeanneret etxeak (1924, Paris), Stein etxea (1927, Garches); eta Ville Savoye (1929-1931, Poissy). Ville Savoyen argi eta garbi antzematen dira arkitektura funtzionalista definitzen duten elementuak: paretak, euskarri izan ordez, espazioa ixten edo irekitzen duten elementu bilakatu dira; fatxada guztian daude leihoak; etxe oina libre dago eta estalkia laua da.
Baina Le Corbusierren interesa ez zen etxebizitzetara mugatu, baizik eta hiri osoa eraldatzen saiatu zen. 1922an hiri idealaren lehenengo proiektua egin zuen: hiru beharrizan nagusien arabera (zirkulazioa, lan egitea eta bizitzea) egituratu zuen hiru milioi biztanleko hiri modernoa (Ville Radieuse). Erdigunerako etxe orratz garaiak proposatu zituen, kanporaxeago sei pisuko etxeak, eta ingurumarian “immeuble-ville” izeneko etxebizitzak. Sare ortogonal bat da proiektuaren oinarria. Le Corbusierrek arrazionalizazioa aplikatu zuen bai trafikoa ordenatzeko (oinezkoak eta ibilgailuak), bai eraikinak eta espazio berdeak antolatzeko. Hirigintza eredu horrek aplikazio asko izan zituen: Voisin plana, Parisen (1925); Obus plana, Aljerren (1931); Macia plana, Bartzelonan (1932); eta Buenos Aires, Montevideo eta São Paulokoak, besteak beste.
“Immeuble-ville” eredua, berriz, Le Corbusierrek 1943-1952 bitartean Marseillarako egin zuen “Unité d´Habitation” izeneko proiektuan aplikatu zen. Eraikin kolektiboa eta burujabea da. 1600 pertsona hartzen ditu, 337 etxebizitzetan (23 etxebizitza mota daude, txikienetik hasi eta zortzi umeko familia hartzen dueneraino). Eraikinaren banoan “denda kale” bat ere badago, 25 metroko garaieran. Eraikin burujabe gisa proiektatu zenez, jatetxea eta bilera aretoa ditu eta, eraikinaren gaineko aldean, gimnasioa, solariuma, haurtzaindegia, antzoki estali gabea eta igerilekua.
1926an azaldu bezala, Le Corbusierrentzat arkitektura modernoa hurrengo bost puntutan oinarritu behar zen:
Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Le Corbusier |
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Le Corbusier |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Le Corbusier, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.