Txikipedia: 8-13 urteko ikasleentzako entziklopedia, euskarazko wikipediaren antzekoa eta honekin mihiztatua

Txikipedia 8-13 urte bitarteko haurrentzako entziklopedia bat da, Euskarazko Wikipediaren barruan txertatua, adin-tarte horretako umeentzako moduko lexiko eta sintaxiarekin egina.

Horregatik, euskara garbi eta errazean idatzita egotea du helburu, umeen eskola-beharretara moldatua, baina ulergarritasunari garrantzi handia emanez.

Txikipedia: Txikipediaren helburuak, Txikipediaren egileak, Erreferentziak
Txikipedia - logoa.

Txikipediaren oinarrian, Vikidia izeneko online wikientziklopedia dago, euskaraz 2015ean hasi zena, eta beste hainbat hizkuntzatan ere funtzionatzen duena, hemen aipatutako helburuekin.

Txikipediaren helburuak

Txikipedia 8-13 urte bitarteko umeentzat da, eskolako beharretara begira egina, baina ez bakarrik. Izan ere, euskara errazean idatzitako wikipedia moduko bat izatea da helburua, eta, hartara, euskara ikasten ari diren helduentzat ere izan daiteke baliagarria. Wikipediaren bertsio laburtu edo errazago bat izatea da helburua, batzuetan wikipediako artikuluak luzeak, konplexuak eta zailak izaten direlako.

Txikipediaren egileak

Txikipedia wiki proiektuan edonork parte har dezake, artikuluak idatziz, aldatuz edo osatuz, informazioa gehituz edo zuzenduz. Horretarako kontua ireki beharra dago. Beti errespetatu behar dira egile-eskubideak.

Bestalde, asmoa da 8 eta 13 urte bitarteko euskal umeek ere parte hartzea Txikipedia egiten, haiek izatea interesatzen zaizkien artikuluak idazten, osatzen edo zuzentzen dituztenak, baina betiere euren irakasleen laguntzarekin; horrela, euren ekarpena egin dezakete, eskolarako baliagarriak izan daitezkeen gaietan.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Txikipedia ren helburuakTxikipedia ren egileakTxikipedia ErreferentziakTxikipedia Ikus, gaineraTxikipedia Kanpo estekakTxikipediaEntziklopediaEuskaraEuskarazko WikipediaHaur

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

BirziklatzeEuskal Herria BaiIbon MartínOlatz GaramendiEguzkiaGeologiaChiara ConsoliniEkoizpen-teoriaPirritx, Porrotx eta MariMototsWazemank (telebista saioa)Argien GaraiaEspainiako Gerra Zibila Euskal HerrianEuskal Herria BilduGabriela LoranEuskal Herriko kastroakAnariCarles PuigdemontAro ModernoaEnergia eolikoTxalapartaArnaldo OtegiNafarroaEusko GudarosteaGabriel María InclánBizkaiko golkoaNagore AranburuMendi-txirtaKevlarErromantizismoOihan tropikalIkatz (argipena)JazzTelekomunikazioGobernuz kanpoko erakundeKutsaduraAhateMaritza SayaleroLuar na lubreBizi itxaropenInkisizioaEguzki-loreErrenteriaAntzinaroaInternetVienaKlima aldaketaManuel LarramendiSaski BaskoniaPaduraScratch (programazio-lengoaia)Fiteroko monasterioaEuropako Nazioen Errugbi KopaNegu GorriakDeiaEuskal Herriko geologiaIñigo UrkulluSopuertaTrapezioEdurne PasabanGerra zibilSobietar Errepublika Sozialisten BatasunaTxinatar urteberri-egunAuto elektrikoPitagorasen teoremaTraineru estropadaBernart EtxepareEnergia ez berriztagarriBrendan GleesonAzalaDonejakue bidea🡆 More