Hitano

Hitanoa, hiketa, toketa eta noketa, hika edo toka eta noka hitz egitea euskaraz lagunarteko hizkerako adizkera alokutiboa da.

Mendebaldeko hainbat tokitan, ez dok eta badok (gizonezkoei egindako hitanoari) eta ez dona eta badona (emakumezkoei egindako hitanoari) deitu izan zaio. Euskarak izenordain bat baino gehiago erabiltzen du, solaskideari dagozkionak: hi, zu (xu ere ekialdeko behe-nafarreraz) eta berori (Hegoaldean). Hi esanez gero, adizkera alokutiboa erabili ohi ditu hiztunak. Aditz etikoa ere esan izan zaio. Adizkera alokutiboetan, aditz jokatuak bigarren pertsonarekiko komunztadura du, bigarren pertsona hori aditzak adierazten duen prozesuan partaide izan gabe ere: Peru etorri duk eta jo naik. Hikaz gainera, ekialdeko euskalkietan zuka (züka zubereraz) eta xuka mintzatuz ere erabiltzen dira adizkera alokutiboak (Beñat hurbildu zaidazu eta jo naizu) solakideari zu tratamendua ematean. Ez, ordea, beste euskalkietan, haietan zu esanez ere eztabadaka hitz egiten baita. Euskara batuan, hitanozko adizkera zuzenak agertzen dira (hik egin duk), baita hitanozko alokutiboak ere (nik egin diat); ez, ordea, zu eta xu pertsonen alokutiboak (ni etxera joan nauzu / joan nauxu).

Ahotsak proiektuak hitanoari buruz eginiko bideo laburra.

Literatura-tradizioaren arabera, adizkera alokutiboak adierazpenezko perpaus nagusietan erabili behar dira, ez mendekoetan.

Erabilera okerrak

Gaur egungo erabilera okerrak salatzerakoan, zenbait egilek akastzat har daitezkeen bi erabilera oker zabalduenak nabarmentzen dituzte, saihetsi beharrekoak:

  • Emakumezkoei toka hitz egitea (oker: Maria, atzo eskatutako liburua ekarri *diat; zuzen: Maria, atzo eskatutako liburua ekarri dinat).
  • Mendeko perpausetan, menderakuntza marka duten adizki alokutiboak erabiltzea (oker: Entzun diat trena etorri *duala; zuzen: Entzun diat trena etorri dela).
  • Hitanoa perpaus enuntziatiboetan bakarrik erabiltzen da.
  • Ez da erabili behar ez galderetan ez baldintzazkoetan.

Holaxe dago jasoa, besteak beste, Euskaltzaindiaren 14. arauan, non espresuki agertzen baita “Alokutiboa” atalean honako adierazpen hau:

e) Galderetan ere ez da ohikoa izan alokutiboa: ?Egingo al zionagu elkarrizketa bat? (> Egingo al diogu elkarrizketa bat?)”. 

Baina argi eta garbi azaltzen du Alberdik lege hori literatur tradizio landuan hala den arren, galderazkoetan ere erabiltzeko joera aski zabaldua dela gaurko erabileran. Eta berdin baldintzazkoetan gazteen artean.

« Aditz alokutiboak badu sintaxizko urrezko arau bat, soilik menpekoak ez diren perpaus adierazgarrietan (enuntziatiboetan) erabiltzen da literatur tradizio landuan. Orokorrean gaurko euskara mintzatuan ere halaxe gertatzen da; salbuespen batez, hala ere. Galderazko perpausetan alokutiboa erabiltzeko joera dago euskalki gehienetan, eguzki aldekoetan izan ezik (behe-nafarreran eta zubereran). Gainerakoan, salbuespenak salbuespen, bete egiten da sintaxizko arau edo debekua, menpeko perpausetan ez baita adizkera alokutiborik sartzen. Baldintzazkoetan, hala ere, sarritan urratzen da aipatu legea, gazteen artean batik-bat (45 urtez beherakoetan). »

—Xabier Alberdi Larizgoitia, 1994. .


Erregistroa

Hitanoa lagunarteko erregistroan erabiltzeko dela esatea ohikoa bada ere, tradizioan egoera formaletan ere erabili izan da. Izan ere, konfiantza handiko kideen artean hika hitz egitea ohikoa zen egoera formaletan ere. Bakarrizketan toka edo noka egitea usadioa izan da nor bere buruari mintzatzeko.

Tradizioan ez da desegokitzat hartu hika hitz egitea kide bati eta aldi berean eztabadaka hitz egitea aurrean dagoen beste kide bati. Horrela egin izan da batzar formaletan eta baita hedabideetan ere. Esaterako, batzar formal batean kide batek hitanoa erabil dezake bere konfiantza handiko kideekin eta eztabadaka hitz egin diezaieke ezagutu berri dituen beste batzarkideei. Bide beretik, hedabideetan esatariek hika egin dezakete beren artean eta eztabadaka egin diezaiekete entzuleei edo elkarrizketatzen ari diren gonbidatuari.

Badaude euskal testu zaharrak non Jainkoari toka egiten zitzaion, Leizarraga esate baterako.

Hitanoa modu berritzailean erabili izan da literatura modernoan eta kazetaritza zenbait lanetan.

XVI. mendea baino lehenago, alokutiborik ez

Dirudienez, alokutiborik gabeko hitanoa da erabilera zaharrena, Xabier Kintana euskaltzainak oinarrizko hitanoa edo hitano murriztua deritzona. Alokutibozko forma adizki guztietara XVI. mendea baino lehentxeago hasi zitzaigun hedatzen eta, hasieran, Euskal Herriko toki zehatz batzuetan baino ez. Alokutiborik gabeko hitano haren lekukotasuna jasota dago, adibidez, Lazarragaren eskuizkribuan (erabilera alokutiboarekin batera).

Euskaltzaindiak, bestalde, adizki alokutiboak arautu dituen arren, oraindik ez du arautu noiz eta nola erabili behar diren («Euskaltzaindiaren lana adizkeren formaren finkatzea izan da, eta ez da sartu erabilera arazoetan»). Beraz, euskara batuko araurik ez luke urratuko oinarrizko hitanoa erabiltzeak, nahiz eta aspalditik euskaran erabili ez den molde bat den. Horregatik, eta hitanoa izaten ari den atzerakada larria ikusirik, Xabier Kintanak proposatu du haurrei eta euskara ikasleei oinarrizko sistema hori irakastea, galbidean den hitanoa indarberritzearren, eta alokutibozko sistema konplexua errazago ikasteko oinarria izan dadin.

Hona hemen adibide batzuk, oinarrizko hitanoa (alokutibogabea) eta hitano osoa (alokutiboduna) euskara batuan aplikatuz:

Zukako adizkia Hikako adizkia
(solaskide gizonezkoa / emakumezkoa)
Leizarragaren ereduko
oinarrizko hitanoa
Hitano osoa
(adizki alokutiboduna)
zara haiz haiz
naiz naiz nauk / naun
dugu dugu diagu / dinagu
zaitut haut haut
dizkizut dizkiat / dizkinat dizkiat / dizkinat
dizkiet dizkiet zizkieat / zizkienat
nator nator natorrek / natorren
zebilen zebilen zebilean / zebilenan
dakigu dakigu zakiagu, zekiagu / zakinagu, zekinagu

Berriz ere Lazarragaren eskuizkribura etorrita, hona hemen erabilera alokutibodunaren adibide bat (letra lodiz nabarmendu ditugu hikako lau adizkiak; erdiko biak dira alokutiboak):

« Donostiaco San Françiscuan

agoan giçon soldadua
Donçelleoni eguin jacac
Yzta ondoan anditua
Nyc lançeteaz jo diat eta
Oy yc eçarroc emplastua. [1193-r]

»

Eta hemen, erabilera alokutibogabea (hau da, oinarrizko hitanoa; letra lodiz nabarmendu ditugu hikako adizki bakarra —lehenengoa— eta hitano osoan alokutiboak liratekeen hiru adizkiak):

« Arçai polita, yc jaquingo doc eçe guec goaçela Dueroco riberara, çegaiti ençun dogu ezen Silvero derechan arçai batec dabela lucha andiac armatu comarcaetako arçai guztiaquin eta dagoala denporea asignadur [sic] egun seigarren eguneco. Eta ala ene lagun au eta ni goaç ara Silveroren jentilezac ecusterren çegaiti utra manera andian daçauen guztioc alabadu deuscue. [1147 r-v] »

XX. eta XXI. mendeak

Hitano 
Nokaren galera. Argia aldizkariaren eranskina, Larrun #239 - (Azala)

Hitanoaren erabilpena murriztuz joan zen, hizkera batzuetan desagertu arte. Hiztun batzuei zatarra, euskara-lardaskatua, prestigio eskaseko euskara, iruditu eta, pixkanaka-pixkanaka, erabilpena murriztu egin zen. Emakumezkoen hitanoa, noka, ibili zen, prestigio-galera horretan, gizonezkoen hitanoaren, tokaren, aurretik. Leku batzuetan toka egiteari eutsi, hein batean, ez baina noka, ordea, zeharo baztertu egin zen.

Bitxikeria aipagarri bezala, gogora daiteke erronkarierako azken hiztunak, Fidela Bernatek (1898-1991), Uztarrozeko euskalkiaren eta erronkarieraren azken hiztunak, noka egiten zuela, amari eta izebei ikasia.

Bibliografia

  • ALBERDI LARIZGOITIA, Jabier: Euskararen tratamenduak: erabilera. Iker 9. Euskaltzaindia. Bilbo. 1996.
  • LIZARTZA, Ritxi: Hika egiten ikasteko gida. Baigorri Argitaletxea. Bilbo. 2009.
  • LIZARTZA, Ritxi, FIGUERAS, Yoana, GALARTZA & MENDIOLA, Nerea: Hitanoa, mintza hadi, lagun!: hika egiten ikasteko eskuliburua ( + Arikietak). Autoedizioa, 2009 (ISBN 978-84-613-6287-5)
  • OIHARTZABAL, Beñat: "Hikako adizkeren paradigmen aurkezpena" in Euskera, Euskaltzaindia. Bilbo, XXXIX zk., 1994, 3. zk., 969-981 or.
  • REY ESCALERA, Fernando: "Emakumeak bere buruari nola?" in 31 eskutik. 2013/12/16

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Hitano Erabilera okerrakHitano ErregistroaHitano XVI. mendea baino lehenago, alokutiborik ezHitano XX. eta XXI. mendeakHitano BibliografiaHitano ErreferentziakHitano Ikus, gaineraHitano Kanpo estekakHitanoAditzAlokutiboBehe-nafarreraEuskaraEuskara batuEztabadaKomunztaduraZubereraZuketa eta xuketa

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Carmen Amaya2023ko apirilaren 20ko eguzki eklipseaJoana GaritanoDantzari-dantzaGizakien ugal-aparatuEsku-huskako pilotaHaragi-bolaMegachasma pelagiosLorea IntxaustiOtabera arruntTxomin AgirrePaleolitoaAitor SarriegiNelson MandelaTxerreroSobietar Errepublika Sozialisten BatasunaKataluniaGizarte-antropologiaAsJoseba EzkurdiaGorostiBostongo setioaHTMLAthleticTeodosio GoñikoaZuberoako maskaradakMaite GurrutxagaBirus bilgarriMusugitarraBerotegi-efektuaBerriaItxaso Etxebarria AstondoaSu Ta GarLiztor asiarSexu harremanIker CasanovaKatuArritxu IribarViva SueciaAmetz arruntAnder Iturraspe2008LPablo GorostiagaLangile Abertzaleen BatzordeakClara Wolfram PérezImanol PradalesAnjel AlkainBigarren Mundu GerraAmaia ZubiriaContact (1997ko filma)George SeatonLide HernandoJokin AltunaBernart EtxepareBilbao ArenaKontxita BeitiaBrad PittDaniel DennettDoctor DeseoKortatuAner PeritzAgurainPallavolo ModenaTartaloZatiki (matematika)Uztailaren 28🡆 More