Eukalipto

Eukaliptoak (Eucalyptus) (grezieratik: ευκάλυπτος estali) mirtazeoen familiako eta Eucaliptus generoko zuhaitzak edo zuhaixkak dira.

Eukalipto
Eukalipto
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaMyrtales
FamiliaMyrtaceae
SubfamiliaMyrtoideae
Generoa Eucalyptus
L'Hér.
Banaketa mapa
Eukalipto
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakEucalyptus gum (en) Itzuli eta eucalyptus (en) Itzuli

Hosto gazteak aurkakoak eta eseriak dituzte; helduek, berriz, txandakatuak, peziolodunak eta larrukarak. Loreak unbela bakanetan daude eta fruitua kapsula-motakoa da. Jatorriz Australia, Tasmania eta Zeelanda Berrikoak dira.

Eukaliptoaren hazkuntza azkarra

Eukaliptoa ezaguna da bere hazkuntza azkarrarengatik. Ustiapen-zikloa 12 urte ingurukoa da eta ez 25 urtekoa pinuekin bezala, edo askoz urte gehiago espezie autotoktonoekin (pagoa, haritza, gaztaina...). Baina horrek badauka bere alde txarra: prozesu azkar horrek lurraren kalitatea eta bizitza modu esanguratsuan ahultzen du.

Eukaliptoaren ustiapenak dakarren arazoak

Arturo Elosegi ikertzaileak aztertu du eragin negatibo hori Euskal Herriko Unibertsitatean. Ikerketok erakutsi dute Euskal Herrian eukaliptadiek nabarmen hondatzen dituztela errekak. Eukaliptoaren orbela kalitate txarrekoa da, toxikoa animalia askorentzat. Eukaliptadiz inguratutako errekek orbel gutxiago eta kalitate okerragokoa jasotzen dute baso naturalez inguratutakoek baino. Horrek erreka inguruko onddoak eta ornogabeak kaltetzen ditu.

Gainera, eukaliptadiak matarrasaz mozten dira, alegia, zuhaitz guztiak batera, eta hori oso maiz egiten da, hamabi urtetik behin. Ikerketek erakutsi dute matarrasek kalte handia egiten dutela erreketan, haiek lokazten eta bertako bizidunentzat baldintzak guztiz okertzen. Horrekin batera, ustiapenerako egiten diren pista-sareak oso sarriak izaten dira, eta pista horiek, matarrasekin batera, lurzoruaren galera dakarte, eta erreken lokaztea areagotzen dute.

Eukalipto 
Eukaliptadia

Euskal Herriko basoa ia erabat soilduta zegoela, XX. mende hasieran, foru-aldundiek hazkunde azkarreko espezieak bultzatu zituzten, bereziki intsinis pinua. Garai hartarako erabaki ulergarria izan zen. Mende bat geroago, ordea, mendiak eta gizartea guztiz aldatu dira, baina erakundeek pinuen eta eukaliptoen monokultiboa bultzatzen segitzen dute.

Basogintza intentsiboaren kalteak eskalarekin lotuta daude. Unada bat eukaliptoz landatzeak eragin txikia du, haran oso bat eukaliptoz estaltzea oso bestelakoa da. Errekei begira, gauza asko egin daitezke basogintzaren eragina murrizteko: ibarbaso naturalak manten daitezke, pista-sareak optimizatu eta basolanak kalterik txikieneko garaietara mugatu, maiz egindako matarrasa oso kaltegarria da eta.

Espezie batzuk

600 espezie inguru dira.

  • Eucalyptus camaldulensis
  • Eucalyptus citriodora
  • Eucalyptus globulus
  • Eucalyptus gunii
  • Eucalyptus radiata
  • Eucalyptus regnans
  • Eucalyptus smithii

Erreferentziak

Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eukalipto Eukalipto 

Tags:

Eukalipto aren hazkuntza azkarraEukalipto aren ustiapenak dakarren arazoakEukalipto Espezie batzukEukalipto ErreferentziakEukaliptoGrezieraMyrtaceaeZuhaitzZuhaixka

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

AfrikaAna EstradaLamiakoApirilaren 24Portugaleteko mareometroaAlegia (literatura)Kate trofikoEneko AristaSistema hirurogeitarBiskositateTundraIdazketaren historiaGernu-aparatuIKEAElhuyar HiztegiaBernart EtxepareBlas LezoErromatar ErrepublikaEuskal Herriko musika garaikideaIdazkera kuneiformeGrândola, Vila MorenaArmentiako basilikaGarapen Jasangarrirako HelburuakEuskal Rock ErradikalaUrretxuPetrolioLucía LapiedraHertzainakMoskuEskoziako emakumezkoen errugbi selekzioaKubismoZorokiainEnergia eolikoMarokoAiako harriaParisHarkaitz CanoNico WilliamsElastikotasun (fisika)HernaniGonzalo BoyeGarapen iraunkorLubaki bandaTxalapartaVatikanoko II. kontzilioaArantzazuko santutegiaOriaIñaki PerurenaEmilia LandalucePello OtxandianoMusika barrokoIratiUrkiolako natura parkeaPi (zenbakia)Erik BerganzaOkilBaionaKlima aldaketaErrobi (taldea)Bizkaiko udalerrien zerrendaIzabaRamona Zapatero ZapatelGenero-indarkeriaEuropar BatasunaEuskalkiImanol PradalesPatataAndrokanto🡆 More