Amigdalitis: Amigdalen hantura, bereziki ahosabaikoena

Amigdalitis (zintzurmin edo anginak ere deitua) eztarriko amigdalen hantura da.

Populazioan oso zabaldutako gaitza da, nahiz eta haurtzaroa den intzidentzia handieneko garaia eta helduarora iristean gutxituz doan.

Amigdalitis
Amigdalitis: Etiologia, Sintoma klinikoak, Tratamendua
Deskribapena
Motaupper respiratory tract disease (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateafamilia-medikuntza, infektologia
Otorrinolaringologia
Sintoma(k)hantura
hotzikara
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakAzitromizina, cefdinir (en) Itzuli, dirithromycin (en) Itzuli, Klaritromizina, ceftibuten (en) Itzuli, cefpodoxime proxetil (en) Itzuli, penicillin v (en) Itzuli, Ibuprofeno, klindamizina, cefpodoxime (en) Itzuli, (E)-cefprozil (en) Itzuli, cefdinir (en) Itzuli, cefaclor (en) Itzuli eta cefditoren pivoxil (en) Itzuli
Identifikatzaileak
DiseasesDB13165
MedlinePlus001043
eMedicine001043
MeSHD014069
Disease Ontology IDDOID:10456

Amigdaletan linfozito asko pilatzen dira (B linfozitoak). Gogoratu linfozito horiek immunitate-sistemaren funtsezko elementuak direla, antigorputzak sortzen dituztelako.

Etiologia

Bakterioak eta birusak izan ohi dira amigdalitisaren eragileak. Birusak dira gaitzaren eragile patogeno nagusiak (adenobirusak, errinobirusak, gripearen birusa, Epstein-Barr birusa, influenza birusa...). Bakterioen artean, Streptococcus pyogenes da garrantzitsuena, amigdalitis guztien laurdena sortzen baitu.

Sintoma klinikoak

Kutsapena gaixoarekin kontaktu zuzena edukitzerakoan gertatzen da (musuak, eztula edo doministikuaren aerosolak inhalatuz...) edo fomiteen bidez.

Sintoma ohikoenak honako hauek dira:

Tratamendua

Diagnostiko zehatza egitea ezinbestekoa da tratamendu egokia ezartzeko, mikrobio eragilearen arabera ezberdina izango baita. Birus batek sortzen badu alferrik da antibiotikoak erabiltzea. Kasu honetan sintomak arintzera zuzendu behar da tratamendua (parazetamola erabiliz, esate baterako).

Streptococcus pyogenes bakterioa mikrobio eragilea bada, aldiz, tratamendu antibiotikoak emaitza onak ematen ditu. Penizilina edo eritromizina dira aukerakoak. Tratamendu antibiotikoa bukatu behar da (8-10 egun), hobekuntza egon arren. Gaizki tratatutako amigdalitis bakteriarrak ondorio larriak ekar ditzake, sukar erreumatikoa, eskarlatina edo glomerulonefritis akutua, adibidez.

Amigdaletako infekzio errepikorrak amigdalen erauzketarekin (kirurgiaren bidez) konpondu ohi dira, amigdalektomia izeneko ebakuntza eginez.

Ikus, gainera


Kanpo estekak

Tags:

Amigdalitis EtiologiaAmigdalitis Sintoma klinikoakAmigdalitis TratamenduaAmigdalitis Ikus, gaineraAmigdalitis Kanpo estekakAmigdalitisAmigdalaHanturaHaur

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

IzenordainIndustriaTaula periodikoaNeoconger mucronatusPablo PicassoErrege BardeaApustuGenetikaLaversinesZetakBiztanleriaIhes beteaIP helbideLinguae vasconum primitiaeMoneroKlima aldaketaPizkundeaAizkora probaNetiketaHerri kirolYves MontandOñatiErika OlaizolaUrkiEuskal Herriko historiaCrapsLordeZaloa GómezHatzak sartuMEli GallastegiPennsylvaniaLazkao TxikiAMIA analisiUnai LasoAmpuisAlemaniaNarrastiKasinoNumantziaLauaxetaGripeMakalBasamortuEneko AristaZornotzaMieltxo SaralegiEreinotzUraren zikloaNazio Batuen ErakundeaGanga (arkitektura)Romualda ZuloagaConnemara gure bihotzetanReal SociedadSarpenGorbeiako natura parkeaEnergia eolikoOlentzeroThe SmithsDwight David EisenhowerUrtarrilaren 1Ludwig van BeethovenDiktaduraIkastolaGatz (kimika)AhotsDanio erythromicron🡆 More