Ereinotz

Ereinotza edo erramua (Laurus nobilis) zuhaitz bat da.

Landare termofiloa da eta berezkoa da kostalde trokarte heze eta itzaltsuetan, bai eskualde mediterranear eta atlantiarrean ere. Euskal Herriko isurialde atlantikoan haltzadi, baso misto eta artadietan aurkitzen da, eta inoiz basotxoak eratzen ditu. Oso zaila da, jada, bereiztea zein den landatua eta zein den bertakoa. Izan ere, sakabanaketa ornitokoroak (hegazti bidezko sakabanaketa) eta landatua izanak eragozten dute berezko populazioak eta aspaldiko edo ez hain aspaldiko landaketak bereiztea.

Ereinotz
Ereinotz
Iraute egoera
Ereinotz
Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaLaurales
FamiliaLauraceae
GeneroaLaurus
Espeziea Laurus Nobilis
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakerramu hosto eta bay oil (en) Itzuli

Bere izen binomiala Laurus latinez erramua esan nahi du. Nobilis hitza nobletik dator, kontutan hartu behar baita lehen olinpiadetako irabazleak erramu koroa batez koroatzen baitzituzten.....


Ezaugarriak

Zuhaitzak orokorrean txikiak dira, 10-12 metro eskasera iristen direnak. Adaburu trinko eta erregularra, oinetik adarkatzen dena. Enbor zuzena, azal mehe eta leunekoa, kolore grisaska edo arreska. Adar tenteak eta adaxkak glabroak eta lustredunak dituzte.

Hostoak

Lantza formako hosto luzangak, 6-15 x 2-5 cm-koak, glabroak. Gainaldean berde ilunak eta argiagoak azpialdean, batzuetan hertz uhindukoak. Gogorrak dira, ezko ugariko kutikula dela eta. Usain bereizgarria dute, eta ur-estresa dela-eta ugariagoa da isurialde mediterranearrean.

Loreak

Zuhaitz monoikoak dira. Loreak, 4-6, galtzarbeko gingiletan, oinetan 2-4 brakteaz osatuak. Periantoko piezak, 3-4,5 x 1,5-2 mm-koak, erorkorrak berde horixkak edo zurixkak. Lore arren estanbreak 3 mm ingurukoak eta emeek 4 harizpi antzu eta erdian pistilo bat dute.

Fruitua

Oliba txiki baten itxurakoa da, 9 x 6,5 mm-koa, hasieran kolore berdekoa eta belzten doana heldu bilakatu ahala.

Erabilerak

Bere zur gogorragatik baso ustiapenari dagokionez interes gutxikoa da

Ez ordea bere hostoak; usaintsu, izerditsu eta estimulatzaileak. Hostoak antzina Olinpiar Jokoetako txapeldunen koroa egiteko erabiltzen ziren. Gaur egun, sukaldaritzan erabiltzen da gozagarri gisa. Eta gainera, badituzte ezaugarri karminatiboak eta urdaileko tonikoak.

Sukaldaritzen gisatu eta erregosietan, marinatuetan, itsaskiak egosteko, baita azkenburukoetan ere, arroz esnean adibidez erabiltzen dira. Freskoa edo lehorra eros daiteke.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Tags:

Ereinotz EzaugarriakEreinotz ErabilerakEreinotz ErreferentziakEreinotz Ikus, gaineraEreinotz Kanpo estekakEreinotzArte (zuhaitza)HaltzZuhaitz

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Ez Dok Amairusyo04Alegia (literatura)TiranoTeokraziaLucía LapiedraDigestio-aparatuAhateBurgosko prozesuaErrenteriaEkain (leizea)OligarkiaTxillardegiHuntza taldeaUrdaibaiDonostiaLapurdiBizkaiko Foru AldundiaVatikanoko II. kontzilioaNiloGarapen iraunkorInperialismoHarri-jasotzeAlexandro HandiaBenito LertxundiErreakzio kimikoGlobalizazioWikidataEuskal musika tradizionalaSchool TiesOihane Perea2020NekazaritzaEuskararen jatorriaErregai fosilBizkaiko udalerrien zerrendaSakanaSabindarren euskara garbiaMusikaren historiaLaskorain IkastolaGernu-aparatuErromaPoleaNerea ReparazNagore AranburuKonikoFinlandiaKaze (MC)GrândolaPolinizazioKomunikazio ez-bortitzIsotopoInternetGarazi ArrulaLeitzarany7cauTxolarreTriangeluMikel Arrizabalaga AizpuruaAMIA analisiJon Arretxe🡆 More